BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260423T004015
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260428
DTEND;VALUE=DATE:20260501
DTSTAMP:20260423T004015
CREATED:20260410T220327Z
LAST-MODIFIED:20260410T220327Z
UID:197833-1777334400-1777593599@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinemateka Azkuna Zentroa "Fritz Lang": "HANGMEN ALSO DIE!"
DESCRIPTION:Azkuna Zentroko «Frtiz Lang Amerikan» Zinematekaren barne. \nPraga\, 1942. Nazien okupazioaren garaian\, Txekiako erresistentziaren sare bateko kidea den Svoboda doktoreak Reinhard Heydrich hil du\, Hirugarren Reich-eko buruzagi gorenetako bat\, “Pragako harakina” izenez ezagutua. Doktoreak Novotny irakasle iraultzailearen etxean hartuko du babesa\, irakaslearen alaba Mascha-ren laguntzari esker. \nBa al zenekien… \nEkoizpen-taldean egindako lehiaketa batean sortu zen behin betiko titulua. No Surrender\, We Killed Hitler’s Hangman eta Trust the People izenburuak aztertu zituzten\, Hangmen Also Die! aukeratu aurretik. \nFitxa teknikoa: \n\n\n\n\n\nUrtea: 1943\nZuzendaria: Fritz Lang\nGidoia: John Wexley\, Bertolt Brecht\, Fritz Lang\nAntzezleak: Brian Donlevy\, Anna Lee\, Walter Brennan\, Gene Lockhart\, Dennis O’Keefe\, Alexander Granach\, Margaret Wycherly\n\n  \n\n\n\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinemateka-azkuna-zentroa-fritz-lang-hangmen-also-die/
LOCATION:AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)\, Arriquibar Plaza\, 4\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/49-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260430
DTEND;VALUE=DATE:20260501
DTSTAMP:20260423T004015
CREATED:20260220T230413Z
LAST-MODIFIED:20260220T230413Z
UID:188243-1777507200-1777593599@herrikultura.eus
SUMMARY:Hernani Zinekluba: "Wild at Heart"
DESCRIPTION:Espetxetik ateratzeko baimen batean\, Sailor bere neskalaguna ikustera joan da eta biek Kaliforniara ihes egitea erabaki dute. Neskaren ama\, harreman honen aurka dagoena\, mafioso batekin harremanetan jarriko da Sailor desagerrarazteko. Egia esan\, hil nahi du\, Sailorrek ikusi zuelako nola neskaren amak eta bere maitaleak senarra hil zuten. Sailor eta Lularen ihesarekin batera\, gertaera ilunak eta oroitzapen lizunak etorriko dira. \nZuzendaritza: David Lynch \nUrtea: 1990 \nIraupena: 125 minutu \nHerrialdea: Estatu Batuak \nHizkuntza: ingelesa \nAzpitituluak: espainiera
URL:https://herrikultura.eus/event/hernani-zinekluba-wild-at-heart/
LOCATION:Biteri Kultur Etxea\, Nafar kalea\, 18\, Hernani\, Gipuzkoa\, 040\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/02/4546645456.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260430
DTEND;VALUE=DATE:20260501
DTSTAMP:20260423T004015
CREATED:20260317T230302Z
LAST-MODIFIED:20260317T230302Z
UID:193257-1777507200-1777593599@herrikultura.eus
SUMMARY:Genero ikuspegiko zinema-forum: "La Bailarina"
DESCRIPTION:Ezerk ez zuen Loïe Fuller\, jatorriz Estatu Batuetako mendebaldekoa\, Belle Époqueko ikono bihurtzera bideratzen\, eta are gutxiago Parisko Operaren antzokiko dantzari izatera. Bizkarreko mina izan arren eta antzokiko argiek begiak hondatu arren\, bere dantza hobetzen jarraituko du. Hala ere\, Isadora Duncanen etorrerak\, arrakastaren egarri den gazte miragarria\, bere erorketa azkartuko du. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/genero-ikuspegiko-zinema-forum-la-bailarina/
LOCATION:Kurtzio Kultur Etxea – (kURTZIO KULTUR ETXEA)\, Mendieta\, 11\, Sopela\, Bizkaia\, 085\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/29-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260430
DTEND;VALUE=DATE:20260501
DTSTAMP:20260423T004015
CREATED:20260401T220228Z
LAST-MODIFIED:20260401T220228Z
UID:196175-1777507200-1777593599@herrikultura.eus
SUMMARY:Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2026: "La noche está marchándose ya"
DESCRIPTION:Donostiako 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne. \nPelu hogeita hamar bat urteko gaztea da\, eta nekez ari da bizirauten udal zineklub bateko proiekzionista lanean jasotzen duen soldatarekin. Lana galdu ondoren\, onartu egiten du gaueko zaintzaile gisa geratzea eta\, ezusteko eta zoritxarreko aldaketa batzuk direla medio\, zineman ezkutuan bizitzen amaitzen du\, gauero berrikusten dituen filmak lagun dituela. Pelu gero eta erosoago dago bizileku berri horretan\, eta komunitate txiki bat osatzen hasten da\, itxiera-ordutegiaren ondoren zinema hartzen duena. Hala ere\, haiek bizi duten prekarietate ekonomikoa krisi orokor baten parte denez gero\, egoera horrek zinema ixtea ekarri eta arriskuan jartzen du bertako komunitate txikia. \nFitxa teknikoa: \n\nArgentina.\nZuzendaritza: Ezequiel Salinas\, Ramiro Sonzini.\nEkoizpena: Pablo Piedras\, Eva Cáceres\, Magdalena Schavelzon\, Ana Lucía Frau\, Ezequiel Salinas\, Ramiro Sonzini / Gong Cine\, Punto de Fuga Cine.\nGidoia: Ezequiel Salinas\, Ramiro Sonzini.\nArgazkia: Ezequiel Salinas\, Ramiro Sonzini.\nMusika: Mikel.\nMuntaketa: Ezequiel Salinas\, Ramiro Sonzini.\nAktoreak: Octavio Bertone\, Juana Oviedo\, Rodrigo Fierro\, Fabián Costa\, Lionel Castelli\, Atilio Sánchez.
URL:https://herrikultura.eus/event/donostiako-giza-eskubideen-zinemaldia-2026-la-noche-esta-marchandose-ya/
LOCATION:Tabakalera – (Medialab)\, Andre Zigarrogileen plaza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/23-2.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR