BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260423T020152
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260513
DTEND;VALUE=DATE:20260514
DTSTAMP:20260423T020152
CREATED:20260319T230228Z
LAST-MODIFIED:20260319T230228Z
UID:193548-1778630400-1778716799@herrikultura.eus
SUMMARY:Nosferatu 2026: "Stalag 17"
DESCRIPTION:Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. \nBilly Wilderri eskainitako Nosferatu zikloak Stalag 17 (1953) filmaren proiekzioarekin jarraitzen du. Bigarren Mundu Gerran\, alemanen preso-esparru batean\, amerikar soldadu talde batek 17. barrakoia partekatzen du. Gabon gauean\, haietako bi ihes egiteko prest daude\, baina atzeman eta exekutatu egiten dituzte. Presoak susmatzen hasiak dira naziei informazioa ematen dien traidore bat dagoela\, eta traidore hori Sefton dela atera dute ondorioz. \nFitxa teknikoa: \n\nAEB.\nZuzendaritza: Billy Wilder.\nEkoizpena: Billy Wilder / Paramount Pictures.\nGidoia: Billy Wilder eta Edwin Blum\, Donald Bevan eta Edmund Trzcinskiren antzerki-lanean oinarriturik.\nArgazkia: Ernest Laszlo.\nMusika: Franz Waxman.\nMuntaketa: George Tomasini.\nAktoreak: William Holden\, Don Taylor\, Otto Preminger\, Robert Strauss\, Harvey Lembeck.
URL:https://herrikultura.eus/event/nosferatu-2026-stalag-17/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia\, Tabakalera\, Kutxa Fundazioa)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/9-4.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260513
DTEND;VALUE=DATE:20260514
DTSTAMP:20260423T020152
CREATED:20260405T220235Z
LAST-MODIFIED:20260405T220235Z
UID:196905-1778630400-1778716799@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinema-kluba: "Crossing"
DESCRIPTION:Liak\, irakasle erretiratu batek\, aspaldi galdutako iloba Tekla aurkituko duela agindu du. Haren bilaketak Istanbulera darama\, eta han Evrim ezagutuko du\, transexualen eskubideen alde borrokatzen duen abokatua\, eta Tekla inoiz baino gertuago sentitzen hasiko da. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinema-kluba-crossing/
LOCATION:Lasarte Aretoa – (Kultur Etxea)\, Elexalde\, 8\, Igorre\, Bizkaia\, 094\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/28-3.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260513
DTEND;VALUE=DATE:20260514
DTSTAMP:20260423T020152
CREATED:20260420T220253Z
LAST-MODIFIED:20260420T220253Z
UID:199663-1778630400-1778716799@herrikultura.eus
SUMMARY:"Los limoneros"
DESCRIPTION:Eran Riklis zuzendariaren Los limoneros (Etz limon\, 2008) filmaren proiekzioa. \nPalestinaren eta Israelen arteko gatazka da drama honen oinarria. Salma alargun palestinarrak auzi bat du Israelgo Defentsa ministroarekin. Honen etxeak\, palestinar-israeldar mugan\, bere limoiondo-eremuarekin egiten du muga. Agintariek erabakitzen dutenean zuhaitzak moztu egin behar direla Defentsa ministroarentzat eta bere familiarentzat mehatxu bat direlako\, Salmak legezko borroka bati ekitea erabakitzen du bere limoiondoak salbatzeko.
URL:https://herrikultura.eus/event/los-limoneros/
LOCATION:Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa) – (Alondegiko Moila Gelan)\, Erribera\, 23\, Zumaia\, Gipuzkoa\, 081\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/31-2.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR