BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260423T032822
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260521
DTEND;VALUE=DATE:20260529
DTSTAMP:20260423T032822
CREATED:20260215T230337Z
LAST-MODIFIED:20260215T230337Z
UID:187143-1779321600-1780012799@herrikultura.eus
SUMMARY:Mendi Tour 2026 (Zarautz)
DESCRIPTION:Mendi Tourra mendia\, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin. \nIazko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko film onenek osatuko dituzte karteldegiak\, eta\, beraz\, ikusgarritasuna eta kalitate goreneko zinema ziurtatuta daude\, baita Mendi Toureko ohiko ikusleen artean sortzen den giro ona ere. \n\nMendi Tour 2026 (Zarautz): egitaraua (png)
URL:https://herrikultura.eus/event/mendi-tour-2026-zarautz/
LOCATION:Lege Zaharren enparantza. (euria bada\, Modelo Aretoan)\, Zarautz\, Gipuzkoa\, 079\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/02/16-6.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260524
DTEND;VALUE=DATE:20260525
DTSTAMP:20260423T032822
CREATED:20260325T230247Z
LAST-MODIFIED:20260325T230247Z
UID:194820-1779580800-1779667199@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinematxiki: "Sable-hortz kapitaina eta Grel-eko kondesa"
DESCRIPTION:Raven eta Pinky lagun banaezinak dira\, zazpi itsasoetako errege Sableko Hortza kapitain beldurgarriaren agindupean nabigatzen dutenak. Baina bere adiskidetasuna frogatuko da Sibylla maltzurrak (Grelgo kondesa) piraten itsasontzia erasotzen duenean\, brankako maskaroi baliotsua lapurtzen duenean eta Pinky bahitzen duenean. Harrapaketa hutsa dirudiena asmo handiagoko plan baten lehen urratsa da: Sableren Hortza kapitaina harrapatzea eta zazpi itsasoetako erregina bihurtzea. Bere lagunaren eta bere etxearen patua jokoan zegoela\, Ravenek kapitainarekin eta tripulazioarekin bat egin zuen bidaia epiko eta zoragarri batean\, kondesaren planak zapuzteko.\n\n\nHizkuntza: Euskaraz\n77 min\nAdin guztiak\nZuzendaritza: Are Austnes\, Yaprak Morali\, Rasmus A. Sivertsen\n\n\n\n\n\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinematxiki-sable-hortz-kapitaina-eta-grel-eko-kondesa/
LOCATION:Muxikebarri – Getxoko Arte\, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Andres Isasi Musika Eskola (Areeta))\, Basagoiti etorbidea\, 77\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/22-10.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260524
DTEND;VALUE=DATE:20260525
DTSTAMP:20260423T032822
CREATED:20260326T230238Z
LAST-MODIFIED:20260326T230238Z
UID:195024-1779580800-1779667199@herrikultura.eus
SUMMARY:"Tigre galdua"(Getxo)
DESCRIPTION:Teo umezain borrokalari familia zalapartatsu batek adoptatu zuen eta bizitza bikaina du. Hala ere\, lurralde ezezagun baten ikuspenak jaso ondoren\, berehala abentura epiko batean murgildu behar duela ohartuko da\, bere herentziarekin berriro konektatzeko eta bere jaioterria suntsipenaren atzaparretatik salbatzeko.\n\n\nHizkuntza: Euskaraz\n90 min\nAdin guztiak\n\n\n\n\n\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/tigre-galduagetxo/
LOCATION:Romo Kultur Etxea (RKE) – (Romo Kultur Etxea)\, Santa Eugenia plaza\, 1\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/3-5.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR