BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260423T032807
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260602
DTEND;VALUE=DATE:20260605
DTSTAMP:20260423T032807
CREATED:20260410T220330Z
LAST-MODIFIED:20260410T220330Z
UID:197841-1780358400-1780617599@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinemateka Azkuna Zentroa "Fritz Lang": "WHILE THE CITY SLEEPS"
DESCRIPTION:Azkuna Zentroko «Frtiz Lang Amerikan» Zinematekaren barne. \nSentinel-eko kazetariei gutxi falta zaie egunkariaren edizioa amaitzeko. Korridoreetan eta mahaietan\, azpijokoan eta azpikerian aritzen dira egunkariko zuzendari-postua eskuratzeko. Bitartean\, emakume gazteak hiltzen dituen gaizkile batek mezu bat uzten dio poliziari\, ezpain-margoz idatzita\, hilketa bakoitzaren ondoren. Lehia basatia hasi da egunkarian: “ezpain-margoaren” hiltzailearen harrapaketaren berri lortzen duen lehenak abantaila eramango du. Anbiziorik gabeko erredaktore bat idazkari batez maiteminduta dago\, eta idazkaria konbentzitzen du\, hiltzailea erakarriko duen amu gisakoa izateko\, jakina\, poliziek zainduta \nBa al zenekien… \nBilbea 1950eko hamarkadaren erdian kokatzen da\, telebista masa-baliabide gisa hedatzen hasi zela. Lehen garai horietako telebista-giroan egindako «artisau» lanaren erretratua da filmeko elementurik bitxienetako bat. Erredakzioa\, bulegoak eta teletipoen aretoa ikusita\, film hau baliotsua da kazetaritzaren mundua aztertzeko. \nFitxa teknikoa: \n\n\n\n\n\nUrtea: 1956\nZuzendaria: Fritz Lang\nGidoia: Casey Robinson\nAntzezleak: Dana Andrews\, Rhonda Fleming\, George Sanders\, Howard Duff\, Thomas Mitchell\, Vincent Price\, James Craig\n\n  \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinemateka-azkuna-zentroa-fritz-lang-while-the-city-sleeps/
LOCATION:AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)\, Arriquibar Plaza\, 4\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/53-7.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260603
DTEND;VALUE=DATE:20260604
DTSTAMP:20260423T032807
CREATED:20260319T230230Z
LAST-MODIFIED:20260319T230230Z
UID:193554-1780444800-1780531199@herrikultura.eus
SUMMARY:Nosferatu 2026: "Witness for the Prosecution"
DESCRIPTION:Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. \nAgatha Christieren nobelaren (Witness for the Prosecution) moldaketa\, Billy Wilder zuzendari austriarrari eskainitako Nosferatu zikloaren barruan. Leonard Vole atxilotu egin dute French andrea hiltzeagatik. Adineko emakume aberats bat zen eta amodio-kontu bat zuten elkarrekin. Bere aurkako frogak suntsitzaileak diren arren\, Sir Wilfrid Roberts\, Londresko abokatu kriminalista ospetsu eta berezia\, bere defentsaz arduratzen da. Laughton\, Dietrich eta Power aurrez aurre auzitegietan. \nFitxa teknikoa: \n\nAEB.\nZuzendaritza: Billy Wilder.\nEkoizpena: Arthur Hornblow Jr. / Edward Small Productions\, Theme Pictures\, United Artists.\nGidoia: Billy Wilder\, Harry Kurnitz eta Larry Marcus\, Agatha Christieren antzerki-lanean oinarriturik.\nArgazkia: Russell Harlan.\nMusika: Matty Malneck.\nMuntaketa: Matty Malneck.\nAktoreak: Tyrone Power\, Marlene Dietrich\, Charles Laughton\, Elsa Lanchester\, John Williams.
URL:https://herrikultura.eus/event/nosferatu-2026-witness-for-the-prosecution/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia\, Tabakalera\, Kutxa Fundazioa)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/6-5.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR