BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260607T052636
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260613
DTEND;VALUE=DATE:20260615
DTSTAMP:20260607T052636
CREATED:20260529T220115Z
LAST-MODIFIED:20260529T220115Z
UID:205419-1781308800-1781481599@herrikultura.eus
SUMMARY:"Fleak" (Zumarraga)
DESCRIPTION:Lauri 12 urteko haur bat da\, eta istripu batean ibiltzeko gaitasuna galtzen du. Zorionez\, beste dimentsio bateko izaki iletsu lagungarri bat\, Fleak\, agertzen da\, eta Lauri fantasiazko abentura batera eramaten du; han\, berriro ibiltzeko modua aurkitzen du. Ordainetan\, bere itzalak sortutako munstro irensle bat gelditu behar du. \nFitxa teknikoa: \n\nZuzendaritza: Jens Møller\nHerrialdea: Finlandia\nIraupena: 83 minutu\nUrtea: 2025\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/fleak-zumarraga/
LOCATION:Zelai Arizti Aretoa – (Gure Antzokia)\, Jai Alai kalea\, z/g\, Zumarraga\, Gipuzkoa\, 080\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/25-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260614
DTEND;VALUE=DATE:20260615
DTSTAMP:20260607T052636
CREATED:20260430T220617Z
LAST-MODIFIED:20260430T220617Z
UID:201689-1781395200-1781481599@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskal zinema zikloa 2026: "Itzalak argitzen"
DESCRIPTION:2026ko Euskal Zinema Zikloaren egitarauaren barruan. \nErabateko estreinaldia aretoetan\, EITB\, Berde Produkzioak eta Koldo Almandoz eta Gorka Bilbaorekin batera. \n2025ean\, Eusko Jaurlaritzak\, EITBk eta Euskadiko Filmategiak lau film ertain berreskuratu eta zaharberritu zituzten\, laurak ere 80ko hamarkadaren erdialdean eginak euskara hutsean. Prozesu luze eta delikatu hartan\, Boloniako L’Immagine Ritrovata laborategietara jo zuten. Dokumentalak\, EITBren ekoizpen propioa\, lau zuzendarien ibiliak jasotzen ditu\, bai eta Italia aldean eginiko berreskuratze-prozesua ere. Garrantzitsua baita istorio horiek ere kontatzea. \nFitxa teknikoa \n\nJatorrizko tituloa\n\nItzalak argitzen\n\n\nZuzendaria\n\nKoldo Almandoz\, Gorka Bilbao\n\n\nUrtea\n\n2026\n\n\nHerrialdea\n\nEspainia\n\n\nProdukzioa\n\nMaite Taranco / Berde Produkzioak\n\n\nGidoia\n\nKoldo Almandoz\, Gorka Bilbao\n\n\nHizkuntza\n\nGaztelania\, euskara\n\n\nAzpitituluak\n\nGaztelania\n\n\nIraupena\n\n58´\n\n\nAktoreak\n\nAnjel Lertxundi\, Alfonso Ungría\, Xabier Elorriaga\, José Julián Bakedano\, Arantxa Urretabizkaia\, Arantxa Rentería
URL:https://herrikultura.eus/event/euskal-zinema-zikloa-2026-itzalak-argitzen-3/
LOCATION:EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)\, Avenida Abandoibarra\, 3\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/itar-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260614
DTEND;VALUE=DATE:20260615
DTSTAMP:20260607T052636
CREATED:20260503T220236Z
LAST-MODIFIED:20260503T220236Z
UID:202228-1781395200-1781481599@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinema Guztiontzat: "Superheroien familia"
DESCRIPTION:Hedvigek 11 urte ditu\, eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du; horregatik\, aita ezingo da gehiago ‘Super lehoi’ izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du aita ordezkatuz hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen dutenean. Horretarako\, ordea\, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da\, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interes handiagoa du bideojokoetan jolasean ibiltzeko. Aitak\, hurrengo superheroi bihur dadin\, bere lehengusu Adrian aukeratuko du. Orduan\, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak? \nFitxa teknikoa: \n\nJatorrizko izenburua: Helt super\nGeneroa: animazioa\, abenturak\, marrazki bizidunak\, fantasia\, haurrentzako filma\nKalifikazioa: publiko guztientzat egokia\nZuzendaria: Rasmus A. Sivertsen\nGidoia: Kamilla Krogsveen\nIraupena: 76 minutu\nHerrialdea: Norvegia\nMusika: Stein Johan Grieg Halvorsen\, Eyvind Andreas Skeie\nEkoizpena: Qvisten Animation\nBanaketa: Nordisk Film Distribusjon\, Oceana Studios
URL:https://herrikultura.eus/event/zinema-guztiontzat-superheroien-familia/
LOCATION:Ocine Mendibil (Irun)\, Parque Comercial Mendibil\, Calle Almirante Arizmendi\, 9\, Irun\, Gipuzkoa\, 045\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/superheroienfamilia.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR