BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260607T052636
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260624
DTEND;VALUE=DATE:20260625
DTSTAMP:20260607T052636
CREATED:20260319T230231Z
LAST-MODIFIED:20260319T230231Z
UID:193560-1782259200-1782345599@herrikultura.eus
SUMMARY:Nosferatu 2026: "Con faldas y a lo loco"
DESCRIPTION:Nosferatu 2026 egitarauaren barruan. \nSome Like It Hot (1959) filmak\, garai guztietako komedia ospetsuenetakoak\, itxiko du Billy Wilderri eskainitako Nosferatu zikloaren bigarren hiruhilekoa. Hogeiko hamarkadan\, Chicagoko bi musikari\, Joe eta Jerry\, ihes egin beharrean izango dira\, talde aurkarien arteko sarraski baten lekuko izan ondoren. Hiritik ihes egiteko\, emakumez janztea eta biran abiatutako emakumezko orkestra batean integratzea erabakitzen dute\, Sugar Kane buru dutela. Gainerakoa historia da. \nFitxa teknikoa: \n\nAEB.\nZuzendaritza: Billy Wilder.\nEkoizpena: Billy Wilder / Ashton Pictures\, Mirisch Co.\, United Artists.\nGidoia: I. A. L. Diamond eta Billy Wilder\, Robert Thoeren eta Michael Loganen ipuin baten oinarriturik.\nArgazkia: Charles B. Lang Jr.\nMusika: Adolph Deutsch.\nMuntaketa: Arthur P. Schmidt.\nAktoreak: Marilyn Monroe\, Tony Curtis\, Jack Lemmon\, George Raft\, Pat O’Brien\, Joe E. Brown.
URL:https://herrikultura.eus/event/nosferatu-2026-con-faldas-y-a-lo-loco/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia\, Tabakalera\, Kutxa Fundazioa)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/3-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260624
DTEND;VALUE=DATE:20260625
DTSTAMP:20260607T052636
CREATED:20260504T220221Z
LAST-MODIFIED:20260504T220221Z
UID:202330-1782259200-1782345599@herrikultura.eus
SUMMARY:Zinema Guztiontzat: "Gaua"
DESCRIPTION:Euskal mendialdea\, XVII. mendea. Sorginen ehizaldi betean\, Kattalin bere senarrengandik ihesi doa\, baserria gauerdian utzita. Basoaren iluntasunean galduta\, bere atzetik dabilen presentzia bat sentitzen du. Bidean\, ibai ondoan arropa garbitzen ari diren hiru emakume aurkituko ditu; haiek beldurrezko ipuinak eta herriko zurrumurruak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurarako\, azkenean bera izango da ipuin horietako baten parte. \nFitxa teknikoa: \n\nZuzendaria: Paul Urkijo\nGidoia: Paul Urkijo\nEkoizpena: Ander Sagardoy\, Xabier Berzosa\, Ander Barinaga-Rementeria\nArte-zuzendaritza: Izaskun Urkijo\nArgazki-zuzendaritza: Gorka Gómez\nMuntaia: Elena Ruiz\nJantziak: Nerea Torrijos\nJatorrizko musika: Maite Arroitajauregi & Aránzazu Calleja\nAntzezleak: Yune Nogueiras\, Ane Gabarain\, Elena Irureta\, Iñake Irastorza\, Xabi “Jabato” Lopez\, Erika Olaizola\, Elena Uriz\, Manex Fuchs\n\n 
URL:https://herrikultura.eus/event/zinema-guztiontzat-gaua/
LOCATION:Ocine Mendibil (Irun)\, Parque Comercial Mendibil\, Calle Almirante Arizmendi\, 9\, Irun\, Gipuzkoa\, 045\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/60-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260624
DTEND;VALUE=DATE:20260625
DTSTAMP:20260607T052636
CREATED:20260603T220156Z
LAST-MODIFIED:20260603T220156Z
UID:206305-1782259200-1782345599@herrikultura.eus
SUMMARY:Haur zinema: "Hopper oilaskoerbia"
DESCRIPTION:Ben Stassen eta Benjamin Mousquet zuzendarien Hopper oilaskoerbia (Belgika) filmaren proiekzioa. \nHopper\, Pedro Erregearen adopziozko semearen istorioa kontatzen du\, erdi oilaskoa eta erdi erbia jaiotako abenturazale ospetsu bat. Bere ezberdintasunei aurre eginez\, onartua izateko irrikaz\, Hopper abentura zirraragarri batean murgilduko da bere zerbitzari leial Abe dortoka sarkastikoarekin eta Meg borroka-arteetan aditua den mofeta ausartarekin batera\, Iluntasunaren Hamsterra izenez ezagutzen den erlikia gutiziatuaren bila. Hirurek erronka handia dute aurrean\, Lapin baino lehenago iritsi behar baitute. Lapin gaizkileak kartzelatik ihes egin berri du\, eta erreinuko bakea arriskuan jarri du. \n  \n \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/haur-zinema-hopper-oilaskoerbia/
LOCATION:Aiete Kultur Etxea – (Aiete K.E.)\, DK. Aiete pasealekua\, 63\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/06/13-2.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260624
DTEND;VALUE=DATE:20260625
DTSTAMP:20260607T052636
CREATED:20260604T220114Z
LAST-MODIFIED:20260604T220114Z
UID:206397-1782259200-1782345599@herrikultura.eus
SUMMARY:Bergarako Zinekluba: "Corredora"
DESCRIPTION:Cris eliteko korrikalariak agerraldi psikotikoa izan du\, eta goi-mailako lehiaketatik urrundu behar izan du. Inguruko guztiek ez dute jakingo nola lagundu\, baina Natalia\, arreba\, bere babeslekua izango da bere egoera onartzeko eta bere bizi-erritmoa birdefinitzeko. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/bergarako-zinekluba-corredora/
LOCATION:Seminarixoa – (Kasinoa)\, San Martin Agirre Plaza\, 4\, Bergara\, Gipuzkoa\, 074\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/06/76-1.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR