BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260415
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260607T052637
CREATED:20260409T220353Z
LAST-MODIFIED:20260409T220353Z
UID:197710-1776211200-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskadiko Filmategia: "Euskal zinema 2026" zikloa
DESCRIPTION:Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan\, Gasteizen\, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan. Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik\, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten\, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu. \nZikloa apirilaren 15ean (asteazkena) hasiko da Gasteizen. Apirilean\, maiatzean eta ekainean\, emakumeek zuzenduriko pelikulak ikusteko aukera izango da Artium Museoan\, Bizkaia Aretoan eta Tabakaleran. Ikusgai izango diren lanen artean\, honako hauek: Yoyes (Helena Taberna\, 2000)\, euskal zinemagintzako erreferentzia diren emakume zuzendarietako baten lehenbiziko lana; Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola\, 2022)\, Yoyes ETAko militantearen memoria berreskuratzeko lana\, Ana Torrenten ahotsean kontatua; Urak aske (Bego Zubia Gallastegi\, 2021)\, Artikutzako presa suntsitzeak ekarritako leheneratzearen berri ematen duen filma; eta La capitana Alegría / Pour don Carlos (Musidora / Jaime de Lasuén\, 1921)\, ziurrenik Euskadin eta euskal produkzioarekin filmatutako lehenbiziko fikziozko lana\, Musidora garai hartako emakumezko antzezle frantziarren mitoak Jaime de Lasuén aristokrata karlistarekin batera zuzendua. \n(H)emen Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako Euskal Herriko emakume profesionalen elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko\, euskal zinemagintzako lan aitzindari bat proiektatuko da: Irrintzi (Mirentxu Loyarte\, 1978)\, baita elkartearen sortzaileetako batek film horri buruz eginiko berrikuspena ere: Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda\, 2016). \nOndarea da\, berebat\, programako gainerako lanak lotzen dituen ardatza\, eta\, bereziki\, Gerra Zibilari eskainitako saioa\, Euskadiko garai hartako gobernuaren Propaganda Atalak ekoitzitako lau filmek osatua: Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren\, muerto en el frente de Asturias (1937)\, Semana Santa en Bilbao (1937)\, Guernika (Nemesio Sobrevila\, 1937) eta Elai-Alai (Nemesio Sobrevila\, 1938). \nEra berean\, Gure Sor Lekuaren bila (2015) lana ere proiektatuko da. Haren bidez\, ziurrenik euskaraz erabat eginiko lehenbiziko dokumentalaren historia osatu du Josu Martinezek. Dokumental hura Hazparnen estreinatu zuten 1956an. \nKoldo Almandozek eta Gorka Bilbaok ere memoria-ariketa bat egiten dute: Itzalak argitzen (2026) lanean\, 80ko hamarkadaren erdialdean produzitutako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu dute. Iaz zaharberrituak izan ziren Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi\, 1985)\, Zergatik panpox (Xabier Elorriaga\, 1985)\, Ehun metro (Alfonso Ungría\, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano\, 1986)\, Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin lankidetzan. Lan horren emaitza gisa sortua da film hori -EITBren ekoizpen propio bat-\, eta lehenbizikoz emango dute zinema-aretoetan. \nEuskadiko Filmategiak bere garaiko euskal film anbiziotsuenetako bat ere berreskuratuko du: Fuego eterno (1985). José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek ekoitzia da\, eta Javier Aguirresaroberen argazkia du. Musika Alberto Iglesiasena da\, Gerardo Vera izan zen zuzendari artistikoa\, eta antzezleak\, berriz\, Ángela Molina eta Imanol Arias. \nKomediak ere izango du tokirik zikloan\, Agur Etxebeste! filmarekin (Asier Altuna / Telmo Esnal\, 2019)\, Donostian Elena Iruretak aurkeztuko du. Ildo horretan bertan\, Un novio de mierda film laburra (Borja Cobeaga\, 2010) emango da\, baita Pagafantas ere (Borja Cobeaga\, 2009)\, azken hori\, hain justu\, euskal komediaren “gurasoetako” baten lehen film luzea. \nSarrerak erosteko\, Artium Museoaren\, Tabakaleraren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren leihatiletara edo webguneetara jo daiteke. \n\n«Euskal zinema 2026» zikloa (pdf)
URL:https://herrikultura.eus/event/euskadiko-filmategia-euskal-zinema-2026-zikloa/
LOCATION:Tolosa\, Donostia\, Bilbo eta\, Vitoria-Gasteiz\, Álava\, 059\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/32423-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260626
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260607T052637
CREATED:20260403T220307Z
LAST-MODIFIED:20260403T220307Z
UID:196651-1782432000-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:"Gaurik laburrena 2026"
DESCRIPTION:Edizio bakoitzak film laburraren sormen-indarra berresten du. Zatoz gozatzera euskal eta tokiko ekoizpen nabarmenak biltzen dituen aukeraketa honetara\, jaialdietan nabarmendu eta publiko zein kritikaren berretsi dituztenak. Proposamenak formatu laburraren indarra aldarrikatzen du: minutu gutxitan intentsitate handiko istorioak kontatzeko gaitasuna. Lehenengo emanaldia (ostirala) euskaraz izango da; bigarrena\, aldiz\, gaztelaniaz. \n\n2026/06/26 21:00: Euskaraz\n2026/06/27 21:00: Gaztelaniaz\n\nDantza Pieza Kalean
URL:https://herrikultura.eus/event/gaurik-laburrena-2026/
LOCATION:Muxikebarri – Getxoko Arte\, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Plaza)\, Basagoiti etorbidea\, 77\, Getxo\, Bizkaia\, 044\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/Cine.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260627
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260607T052637
CREATED:20260430T220603Z
LAST-MODIFIED:20260430T220603Z
UID:201635-1782518400-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Euskal zinema zikloa 2026: "Pagafantas" + "Un novio de mierda"
DESCRIPTION:2026ko Euskal Zinema Zikloaren egitarauaren barruan. \n\nPAGAFANTAS\n\nBorja Cobeagaren lehen film luzea. Zuzendari horrek lotura handia izan du euskal komediaren fenomenoa sortzearekin\, ez zineman bakarrik\, baita telebistan edo telesailetan ere. \nChema erabateko ergela da. Konkistatu nahi dituen neskek oso gogoko dute… Baina adiskide gisa baino ez. Chema pagafantas bat da.  \n\nUN NOVIO DE MIERDA\n\nOndoez arin batek gehiegizko garbitasun-eskrupuluekin bat egiten duenean\, emaitza benetan tragikoa izan daiteke. \nFitxa teknikoa \n\nJatorrizko tituloa\n\nPagafantas / Un novio de mierda\n\n\nZuzendaria\n\nBorja Cobeaga\n\n\nUrtea\n\n2009 / 2010\n\n\nHerrialdea\n\nEspainia\n\n\nProdukzioa\n\nPAGAFANTAS\n\nTomás Cimadevilla\, Mercedes Gamero\, Ricardo García Arrojo / Telespan 2000\, Antena 3 Films\, Sayaka Producciones\, EITB\, Vértice 360\, Canal+ España\n\n\nUN NOVIO DE MIERDA\n\nMarta Galante / Arsénico Producciones. Gidoia / Guion: Borja Cobeaga\n\n\n\n\nGidoia\n\nPAGAFANTAS\n\nBorja Cobeaga\, Diego San José\n\n\nUN NOVIO DE MIERDA\n\nBorja Cobeaga\n\n\n\n\nHizkuntza\n\nGaztelania\n\n\nIraupena\n\n80´ / 4´\n\n\nAktoreak\n\nPAGAFANTAS\n\nGorka Otxoa\, Sabrina Garciarena\, Julián López\, Kiti Manver\, Óscar Ladoire\, María Asquerino\n\n\nUN NOVIO DE MIERDA\n\nBárbara Santa Cruz\, Ernesto Sevilla
URL:https://herrikultura.eus/event/euskal-zinema-zikloa-2026-pagafantas-un-novio-de-mierda-2/
LOCATION:EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa)\, Avenida Abandoibarra\, 3\, Bilbao\, Bizkaia\, 020\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/05/pf-1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260627
DTEND;VALUE=DATE:20260628
DTSTAMP:20260607T052637
CREATED:20260603T220158Z
LAST-MODIFIED:20260603T220158Z
UID:206311-1782518400-1782604799@herrikultura.eus
SUMMARY:Haur zinema: "Yuku eta Himalaiako Lorea"
DESCRIPTION: Arnaud Demuynck eta Rémi Durin zuzendarien Yuku eta Himaialako Lorea (Belgika) filmaren proiekzioa.  \nMunduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko\, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko\, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du. \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/haur-zinema-yuku-eta-himalaiako-lorea/
LOCATION:Aiete Kultur Etxea – (Aiete K.E.)\, DK. Aiete pasealekua\, 63\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Ikus-entzunezko emanaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/06/10-2.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR