MusEkintza 2025/2026 – Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdia
MusEkintza jaialdiaren bosgarren edizioa 2025eko irailetik 2026ko ekainera bitartean egingo da. Hamabi ikuskizun egongo dira, hainbat diziplinatakoak, hala nola antzerkia, musika, dantza, umorea, bertsoak edo magia. Jaialdia Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen kultura-proiektu bat da, eta artea eta ondarea uztartzen ditu. MusEkintzak murgiltze-esperientzia artistikoa proposatzen du lurraldeko leku enblematikoetan, hala nola, Santimamiñen (Kortezubi), Bermeoko Arrantzaleen […]