«Max Ernst. Surrealismoren poetikak» hitzaldi-zikloa
"Max Ernst. Paris, 1922-1928" erakusketaren esparruan, hitzaldi-ziklo honen xedea da margolari surrealista horren bizitzari, ibilbideari eta obrari lau hurbilketa egitea. Haren lanean islatzen da surrealismoak arte-mugimendu gisa eta mugimendu politiko gisa utzitako arrastoa; begiratzeko "beste" modu berezi horren bidez eraikitako iruditeria eta beste arte-diziplina batzuekin duen lotura; eta nola XX. mendeko artearen garapenerako funtsezkotzat jotzen diren […]