Ondarearen Astearteak / Martes de Patrimonio 2025: «Bere ikerketari eta kontserbazioari begirada bat»
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Zaharberrikuntza Zerbitzuak Ondarearen Astearteak. "Bere ikerketari eta kontserbazioari begirada bat" zikloaren edizio berri bat antolatu du. Hitzaldiak astearteetan izango dira, urriaren 28tik abenduaren 2ra, 19:00etan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko ekitaldi aretoan. Zikloak ibilbide bat eskainiko du kultura ondarearen hainbat ikuspegitatik, zaharberritzetik eta ikerketatik hasi eta kolorearen kimikara edo kontserbazio paleontologikora […]