BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260115
DTEND;VALUE=DATE:20260506
DTSTAMP:20260408T011736
CREATED:20251222T230155Z
LAST-MODIFIED:20251222T230155Z
UID:176220-1768435200-1778025599@herrikultura.eus
SUMMARY:"Zinemagileen arteko elkarrizketak" 2026
DESCRIPTION:Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 2026ko urtarriletik ekainera bitartean hartuko du Koldo Mitxelena Kulturunean «Zinemagileen arteko elkarrizketak» programaren bosgarren edizioa. Zinemako hogei profesional inguru bilduko dira zortzi topaketatan\, Donostiako Zinemaldiaren urte osoko jaialdia den Z365ekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean antolatutako ekimen honetan. Saioak Parte Zaharreko Santa Teresa komentuan egingo dira\, eta interpretazioa\, ez-fikzioa\, muntaketa\, literatura eta nazioarteko koprodukzioak izango dituzte ardatz. \nPrograma anitza eta kolektiboa \nProgramazioa 2026ko urtarrilaren 15ean irekiko da\, zinemagile eta argazki-zuzendari Ion de Sosa eta konpositore\, abeslari eta aktore Christina Rosenvinge elkarrizketan arituko direlarik. Biak Balearic filmean aritu dira elkarlanean\, Locarnon eta Sitgesen aurkeztua. \nUrtarrilaren 27an\, Asier Urbieta (Faisaien irla / Pheasant Island) eta Koldo Almandoz (Zeru ahoak / Mouths of Sky) zuzendariak fikzioan generoaren erabileraz arituko dira Generozko fikzioak saioan. \nOtsailaren 16an\, José Luis Guerin (Historias del buen valle) eta Isaki Lacuesta (Flores para Antonio) ez-fikzioaren formak izango dituzte hizpide. Ekainean\, oraindik zehaztu gabe\, Elena Molina eta Alba Flores arituko dira Autobiografía y no ficción gaiaz hausnartzen. \nZikloak Alauda Ruiz de Azúa zuzendaria eta Blanca Soroa aktorea ere izango ditu protagonista\, Los domingos filmeko esperientziatik abiatuta Zinema eta interpretazioa aztertzeko\, martxoaren 5ean. \nMartxoaren 16an\, Carla Simón zinemagileak\, María Zamora ekoizleak eta Olimpia Pont Cháfer nazioarteko koprodukzioei buruzko esperientzia partekatuko dute Romería filmaren harira\, Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zena. Saio hau 18:00etan hasiko da; gainerakoak\, berriz\, 19:00etan. \nApirilaren 14an\, Jaume Clareten lehen film luzea den Estrany Riu / Strange River muntaketa izango da ardatza\, María Castán eta Meritxell Colell muntatzaileekin batera. \nAzkenik\, maiatzaren 5ean\, Manuel Gutiérrez Aragónek eta Luis López Carrascok zinema eta literaturaren arteko loturak aztertuko dituzte. Biak Herralde Saria jaso dute\, hurrenez hurren\, La vida antes de marzo eta El desierto blanco eleberriengatik. \nIzen-ematea \nSaio guztiak publikoarentzat irekita egongo dira. Gainera\, matrikula doakoa egiteko aukera eskeintzen da\, matrikula horrek\, egitarauan parte hartzea bermatzeaz gainera\, Zinemaldiaren atzera begirakoaren argitalpena jasotzeko aukera emango du\, bai eta pertsonako bi gonbidapen ere Sail Ofizialeko edo Belodromoko proiekzio batzuetarako. Orobat\, sarbidea erraztuko du Elías Querejeta Zine Eskolan emandako tailerrez osatutako programazio osagarri baterako\, baita Crossover Jaialdiko proiekzio eta hitzaldietarako ere. \nIzen-emate formularioa abenduaren 11n\, goizeko 10:00etan aktibatuko da Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean. 50 plaza esleituko dira izen-ematearen hurrenkeraren arabera\, eta gainerako aforoa saio bakoitzerako sarrera libreari gordeko zaio.  \nEman izena hemen \nEkimenaren presentzialtasuna eta topaleku izateko jomuga errazteko\, saioak ez dira streaming bidez emango\, baina grabazioak Koldo Mitxelenaren eta Donostia Zinemaldiaren webguneetan egongo dira ikusgai denboraldiaren amaieran.
URL:https://herrikultura.eus/event/zinemagileen-arteko-elkarrizketak-2026/
LOCATION:Koldo Mitxelena Kulturunea\, Urdaneta\, 9\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Jardunaldia
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/dialogosdecineastas2026.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR