BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HerriKultura - ECPv6.2.3.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:HerriKultura
X-ORIGINAL-URL:https://herrikultura.eus
X-WR-CALDESC:Eventos para HerriKultura
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:Europe/Madrid
BEGIN:DAYLIGHT
TZOFFSETFROM:+0100
TZOFFSETTO:+0200
TZNAME:CEST
DTSTART:20260329T010000
END:DAYLIGHT
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0200
TZOFFSETTO:+0100
TZNAME:CET
DTSTART:20261025T010000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260509
DTEND;VALUE=DATE:20261212
DTSTAMP:20260502T060639
CREATED:20260414T220325Z
LAST-MODIFIED:20260414T220325Z
UID:198421-1778284800-1797033599@herrikultura.eus
SUMMARY:Pantxoa eta Peio: azken bira (Bilbo\, Iruñea\, Lesaka\, Bergara eta Baiona)
DESCRIPTION:Pantxoa eta Peiok agur esango diete agertokiei 2027ko urtarrilaren 9an eta 10ean. Hilaren 10eko kontzerturako sarrerak ordu gutxitan agortu ziren eta\, beraz\, bigarren kontzertu bat iragarri dute\, «inor kanpoan gera ez dadin«.  \n\n\n2027ko urtarrilaren 9 eta 10ean BECen azken kontzertuak egin aurretik\, bikote historikoak bost kontzertu eskainiko ditu Santutxu Bilboko auzoan (maiatzaren 9an)\, Baluarte Iruñeko jauregian (maiatzaren 24an)\, Lesakan (irailaren 5ean)\, Bergaran (irailaren 16an) eta Lauga Baionako kiroldegian (abenduaren 11n). Sarrerak astelehenean (apirilaren 13an) jarriko dituzte salgai.  \n\n\n\nKONTZERTUAK \n2026 \n\n\nSantutxu: maiatzak 9 \n\n\nIruñea: maiatzak 24 \n\n\nLesaka: irailak 5 \n\n\nBergara: irailak 16 \n\n\nBaiona: abenduak 11 \n\n\n2027  \n\n\nBarakaldo\, urtarrilak 9 (Bizkaia Arena – BEC!) \n\n\nBarakaldo\, urtarrilak 10 (Bizkaia Arena – BEC!)
URL:https://herrikultura.eus/event/pantxoa-eta-peio-azken-bira-bilbo-irunea-lesaka-bergara-eta-baiona/
LOCATION:Bilbo\, Iruñea\, Lesaka\, Bergara eta\, Bayonne\, 568\, Francia
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/PantxoaetaPeiogiradedespedida.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260502T060639
CREATED:20251224T230207Z
LAST-MODIFIED:20251224T230207Z
UID:176633-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Benjamin Moussay
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \n\nBenjamin Moussay (pianoa)\n\nMoussay\, Estrasburgon jaioa\, teklatuaren aztia\, espazioen modelatzailea eta irudimen handiko piano-jotzailea dela esan ohi da\, ukitu sentsual bat eta erraz identifika daitekeen ikuspegi paregabe bat agertzen dituena. \nBenjamin Moussay\, lehenik eta behin\, piano klasikoan graduatu zen Estrasburgoko Kontserbatorioan. Ondoren jazza ikasi zuen Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean. Jazz Martial Solal nazioarteko piano-lehiaketaren eta La Défenseko Jazz Lehiaketa Nazionaleko bakarlari onenaren sariaren irabazlea izan zen\, eta jotzeko eskaera gehien jasotzen dituzten Frantziako jazzeko piano-jotzaileetako bat da gaur egun. Musikari handiekin egin dituen kolaborazioek horixe berresten dute. Haien artean\, honako hauek aipa daitezke: Louis Sclavis\, Marc Ducret\, Daniel Humair\, Tony Malaby\, Steve Swallow\, Michel Portal\, Vincent Peirani\, Martial Solal\, Youn Sun Nah\, Airelle Besson… \nBeste artista batzuekin eta beste artista batzuentzat jotzeaz gain\, Eric Echampard-ekin eta Arnault Cuisinier-ekin osatzen duen hirukotearen eta Claudia Solalekin osatzen duen bikotearen buru da Moussay. Bakarlari gisa\, ECM konpainiarako piano hutsez disko bat grabatu zuen Frantziako bigarren piano-jotzailea izan zen: Promontoire (2020) diskoa izan zen\, hain zuzen ere. Halaber\, irakaslea da eta antzerkirako eta filmetarako (bereziki zinema muturako) konposatzen du.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-benjamin-moussay/
LOCATION:San Telmo Museoa – (Eliza)\, Zuloaga Enparantza\, 1\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/11-8.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260502T060639
CREATED:20251224T230208Z
LAST-MODIFIED:20251224T230208Z
UID:176637-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Pat Metheny Side-Eye III+
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \n\nPat Metheny (gitarrak)\nChris Fishman (teklatuak)\nJoe Dyson (bateria)\nJermaine Paul (baxua)\n\nPat Metheny\, ziur aski\, azken hamarkadetako Jazz gitarristarik garrantzitsu eta karismatikoena da. Mende erdi baino gehiagoko ibilbidearekin\, oso musikari gutxik baiezta dezaketen zerbait lortu du: bere instrumentuaren soinua etengabe berrasmatzea\, bere nortasuna inoiz ere galdu gabe. Bere musika\, argitsua eta konplexua aldi berean\, berotasun melodikoaren eta esplorazio harmonikoaren artean mugitzen da\, inprobisazio askeagoaren eta konposizio zehatzagoaren artean. \n1954an jaio zen Kansas Cityn\, musikari familia batean\, eta zortzi urte zituela hasi zen tronpeta jotzen\, hamabi urterekin gitarra bere behin betiko instrumentua izango zela jakin aurretik. Oraindik nerabe\, bere jaioterriko Jazz musikari onenekin jotzen zuen\, bere estiloa betiko markatuko zuten bluesaren pultsua eta swingaren tradizioa xurgatu bitartean. Hogei urte besterik ez zituela\, nazioarteko eszenara egin zuen jauzia Gary Burton bibrafonistarekin batera\, eta\, ordutik\, bere izena Jazz gitarra ulertzeko modu berri bati lotuta geratu da: exekuzio leun eta malgua\, bere garaiari aurrea hartzen dion sentsibilitate erritmiko eta harmonikoa\, eta mugarik gabeko jakin-mina. \nBright Size Life (1975) bere aurreneko diskoak iraultza ekarri zuen. Album hartan\, Methenyk gitarra modernoaren hizkuntza birdefinitu eta soinuen horizonte bat ireki zuen\, belaunaldi osoak inspiratu zituena. Hortik aurrera\, bere ibilbidea norabide askotan hedatu zen: teknologiarekin eta sintetizadoreekin esperimentatzetik hasi eta orkestra handientzako\, balletentzako edo ganbera-talde txikientzako obrak konposatzeraino. Methenyren moldakortasunak ez du mugarik ezagutzen. Musikari gailenekin kolaboratu du\, tartean Steve Reich\, Ornette Coleman\, Herbie Hancock\, Jim Hall\, Milton Nascimento\, David Bowie eta Lyle Mays\, eta azken honekin Jazz modernoaren historian izan den tandem sortzaile eta emankorrenetako bat osatu zuen. Elkarrekin eratu zuten 1977an Pat Metheny Group\, oso estetika bereziarekin generoaren mugak zabaldu zituen taldea; zazpi Grammy sari irabazi zituen hurrenez hurren\, beste ezein artistak lortu ez duena. \nBere ibilbidean zehar Methenyk hogei Grammy sari baino gehiago jaso ditu dozena bat kategoriatan\, eta horrek erakusten du bere unibertso musikalaren handitasuna. Baina sarietatik harago\, adierazpide berrien bilaketa nekaezinagatik nabarmentzen da Metheny. Aitzindaria izan da Synclavier eta gitarra esperimentalen erabileran\, esaterako 42 hariko “Pikasso”; orkestra automatizatuko proiektuak sortu ditu (Orchestrion); eta\, azken urteetan\, lurralde intimo eta poetikoak esploratzen jarraitu du\, Dream Box (2023) bezalako albumetan. \nMethenyk\, konposizioarekin eta interpretazioarekin batera\, lan pedagogiko etengabea egin du. 19 urterekin irakasle gazteena zen Berklee College of Music-en historian eta\, ordutik\, eskolak eta tailerrak eman ditu mundu osoan zehar\, musikak berari lotutako jakintzak partekatzen direnean bakarrik hartzen duela zentzua sinetsita. \nKursaal Auditorioan emango duen kontzertu honetarako\, Methenyk Side Eye III bere proiektua aurkeztuko digu. Side-Eye musikarien belaunaldi berriak hartzeko eta laguntzeko plataforma bat da\, txandakatzen doazen artisten talde bat\, Pat Methenyren pieza berriak interpretatu eta garai bateko bere musika berrikusten duena. Proiektu honen azken atala Side Eye III+ da\, eta beren kalitateagatik gailentzen hasitako hiru musikari ekarriko dizkigu: Chris Fishman (1997) Los Angeleseko pianista\, konpositorea eta ekoizlea\, eta Flying Lotus\, Louis Cole eta Mac Demarcokekin aritua; Joe Dyson (1990)\, New Orleansen jaioa\, bi urterekin bateria jotzen hasia\, eta bere hiriko musikari handiekin trebatua; eta Jermaine Paul (2001)\, Kaliforniako baxu gaztea\, dagoeneko artista gailenekin aritua\, besteak beste\, MC Hammer\, Macy Gray\, Jaden Smith\, Julius Rodriguez\, Barbara Morrison eta Munyongo Jacksonekin. \n71 urterekin\, Pat Methenyk musikari berritzaile nekaezina izaten jarraitzen du; formulak errepikatzen ez dituen sortzailea\, baina\, aldi berean\, koherentziari eusten diona. Azken batean\, Jazza\, musika-estilo bat izateaz gain\, mundua ulertzeko modu bat dela erakusten diguna.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-pat-metheny-side-eye-iii/
LOCATION:Tabakalera eta Kursaal\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/9-14.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260502T060639
CREATED:20251224T230208Z
LAST-MODIFIED:20251224T230208Z
UID:176635-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: JazzEñe 4
DESCRIPTION:2026eko Jazzaldiaren barne. \nBi kontzertu\, 45 minutukoa bakoitza. \nArtistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean\, SGAE Fundazioak izendatutako epaimahai batek hautatuko ditu JazzEñe edizio honetan parte hartuko duten 8 taldeak. \nJazzEñeren hamabigarren edizio hau Donostiako Jazzaldiaren barruan egingo den elkarren segidako seigarrena izango da.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-jazzene-4/
LOCATION:Victoria Eugenia Antzokia – (Antzoki Zaharra eta)\, Argentinar Errepublikaren Pasealekua\, 2\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2025/12/10-9.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260502T060639
CREATED:20251224T230209Z
LAST-MODIFIED:20251224T230209Z
UID:176639-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:Charles Tolliver + Marcus Miller
DESCRIPTION:Charles Tolliver Africa/Brass Celebrating Coltrane’s Centennial\nCharles Tolliver (tronpeta\, zuzendaritza)\, Camille Thurman (saxo tenorra\, ahotsa)\, Darrell Green (bateria)\, Antonio Faraò (pianoa)\, Chris Dahlgren (kontrabaxua)\, Musikene Big Band \nAutodidakta\, birtuosoa eta jazz afro-amerikarraren funtsarekin sakonean konprometitua\, Charles Tolliver gure aroko tronpeta-jotzaile\, konpositore eta moldatzailerik handienetako bat da\, sei hamarkadatik gorako ibilbidean John Coltraneren herentziari eta haren Africa/Brass (1961) diskoaren soinuari eusten jakin duen musikaria. \n60ko hamarkadan\, Tolliverrek musikari gogoangarriekin lan egin zuen\, hala nola Jackie McLean\, Art Blakey eta Sonny Rollinsekin. Halaber\, Gerald Wilsonen orkestran jo zuen Roy Ayersekin batera\, eta Max Roachen boskoteko kidea izan zen. Harekin\, Members Don?t Get Weary (1968) diskoa grabatu zuen. Ondoren\, Music Inc. laukotea sortu zuen Stanley Cowellekin batera\, eta harekin\, halaber\, Strata-East Records sortu zuen\, jazzaren historian eraginik handiena izan duten konpainia independenteetako bat\, post-bop izenekoaren eta 70eko hamarkadako abangoardiaren bereizgarria. \nSortzeko duen independentzia-espirituari jarraikiz\, Tolliverrek ibilbide luzea egin du talde handien buru gisa\, energia\, sofistikazioa eta arriskua uztartuz. Jazzeko big band onenaren Grammy saria jasotzeko izendatu zuten With Love (2007) diskoa eta Emperor March: Live at the Blue Note (2009) izenekoa Tolliverrek orkestra-lengoaian duen erabateko nagusitasuna berresten duten bi lan dira. \n2026. urtean\, John Coltranek 100 urte beteko zituzkeen\, eta horren oroitzapena egiteko\, Tolliverrek Africa/Brass (1961) birformulatu eta berrinterpretatu du. Disko hori jazzaren historiako musikaririk onenetako baten maisulanetako bat da. Tolliverrekin batera\, 4 musikari bikain eta big band bat arituko dira: Camille Thurman saxofoi-jotzaile eta kantari bikaina\, Darrell Green bateria-jotzailea\, indar handikoa\, Antonio Faraó piano-jotzailea eta haren birtuosismoa eta gainezka egiten duen sormena\, Chris Dahlgren kontrabaxu-jotzailearen sakontasuna eta adierazkortasuna\, eta Musikene Big Band izenekoa osatzen duten etorkizun handiko ikasleen energia eta egiten jakitea. \nJazz garaikideko etorkizun-senik handienekoen artean dagoen eta John Coltraneri omenaldia egingo dion musikari batez gozatzeko aukera paregabea. Kontzertu aparta eta errepikaezina. \nMarcus Miller: We Want Miles!\nMarcus Miller (baxua\, klarinete baxua)\, Mike Stern (gitarra)\, Bill Evans (saxoa)\, Mino Cinelu (perkusioa)\, Russell Gunn (tronpeta)\, Brett Williams (teklatuak)\, Anwar Marshall (bateria) \nWe Want Miles! proiektuak 1981ean Japonian grabatutako We Want Miles! zuzeneko album enblematikoaren piezetako batzuk bilduko ditu\, Milesen katalogo famatuaren hainbat konposiziorekin batera\, 50 eta 60ko hamarkadetatik 80ko hamarkadaren amaierara artekoak. \nMarcus Miller gure garaiko artista garrantzitsuenetako bat da. Bere ibilbide luze eta arrakastatsuan sari ugari irabazi ditu: bi Grammy; Edison saria\, Jazzari eskainitako bizitza osoari\, eta Victoire du Jazz saria. Gainera\, 2013an\, UNESCOren Bakearen aldeko Artista izendatu zuten. Bere baxu-soinu berezia Bill Witherren «Just The Two Of Us» eta Luther Vandrossen «Never Too Much» abestietan entzun daiteke. Bere ibilbidean zehar artista handiekin kolaboratu izan du\, tartean Chaka Khan\, David Sanborn\, Herbie Hancock\, Eric Clapton\, Aretha Franklin\, George Benson\, Elton John\, Bryan Ferry\, baita kontzertu honetan omenaldia egiten zaion Miles Davis berarekin ere. \nMillerrek\, Miles Davisen bandarekin urtetan biran aritu ondoren\, harreman profesional eta pertsonal estua izan zuen harekin. Hala\, adiskidetasun horrek eraman zuen kritikak goraipatutako hainbat diskotan Miles Davisekin kolaboratzera\, baxuan izan ezik\, haren azken bi diskoetako ekoizle eta konpositore gisa ere: Tutu (1985) eta Amandla (1989). \nTrinitate plazan publikoa gozatzeko irrikan dagoen bidaia musikalari buruz\, Millerrek hau dio: «Noski\, Milesen ibilbideko garai garrantzitsu guztietako musika joko dugu\, baina musikari bikain hauek Miles etorkizunera eramateko eta Milesek jotzea estimatuko zukeen beste gauza batzuk esploratzeko baliatuko ditut». Azken finean\, adierazi du Millerrek\, «Miles ez zen inoiz izan atzera begiratzen zuenetakoa; aurretik zeukanari erreparatzen zion beti». \nBandako beste hiru kide ere Miles Davisen taldeko kide izan ziren: Mike Stern\, Bill Evans eta Mino Cinelu. Hirurek lagundu zuten Milesen ia 6 urteko geldialdi musikalari azkena ematen eta hura animatzen Jazza berriz ere jotzera eta konposatzera\, funk\, pop eta sintetizadoreen eragin nabariagoa zuen estiloarekin. Izan ere\, hirurek\, Marcus Millerrekin batera\, parte hartu zuten 61. Jazzaldian ikusiko dugun kontzertuari izenburua ematen dion zuzeneko diskoan: We Want Miles (1982) \nJazzaren eta musikaren beraren historiako figura gailenetako bati egingo zaion omenaldi zirraragarria izango da We Want Miles! Miles Davisek utzitako ondareari eta itzal handiari eskainia.
URL:https://herrikultura.eus/event/charles-tolliver-marcus-miller/
LOCATION:Trinitate Plaza – (Trinitate plaza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260502T060639
CREATED:20260310T230315Z
LAST-MODIFIED:20260310T230315Z
UID:191793-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: Nøgen: 10. urteurrena
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nAne Negueruela (ahotsa)\, Jokin Guilisagasti (bateria)\, Markel Idigoras (ukelelea\, ahotsa)\, Alex Irazusta (gitarra)\, Olatz Cuevas (baxua)\n\nDonostiako Nøgen boskoteak 10 urte bete ditu 2026. urtean\, eta\, ospatzeko\, abestirik ezagunenen errepasoa egingo du. Abesti horietako batzuk himnoak dira taldearen zaleentzat: Nora\, Ez Da Ondo Aterako\, Enarak\, Gertu\, Oxigenoa… \nNøgen 2016. urtean hasi zen abestiak egiten\, eta hiru disko argitaratu ditu orain arte: Liv Til Døden (2018)\, Under Alt (2020) eta Åben Cirkel (2023). Gainera\, kontzertuak eskaini dituzte areto eta jaialdi handi eta txikietan\, Estatu osoan eta zenbait herrialdetan\, hala nola Japonian\, Korean\, Finlandian eta Kuban. \nTaldearen izenak biluzi esan nahi du danieraz\, eta taldeak hasieratik izan duen asmoa laburbiltzen du: zintzo\, ireki\, hurbil\, artifiziorik gabe eta sakonki gizatiar sentitzen diren abestiak eskaintzea. \nTaldearen soinua Mumford & Sons\, Of Monsters and Men eta La M.O.D.A. taldeenarekin parekatu da. Letrak\, euskaraz\, ingelesez eta gaztelaniaz\, denboraren joanari\, giza harremanei\, identitateari eta memoriari buruzkoak dira. Folkaren\, indiearen eta poparen artean dabil Nøgen\, eta ahots-harmonia landuak\, erritmo markatuak eta batzuetan malenkoniara eta intimitatera jotzen duten eta beste batzuetan\, berriz\, gazte-bizitasuneko pilulak eta askatzen gaituen eta dantzara bultzatzen gaituen bizitzaren ospakizun bat diren melodiak eskaintzen ditu.
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-nogen-10-urteurrena/
LOCATION:Keler Gunea (Zurriola Hondartza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/NGEN.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260502T060639
CREATED:20260310T230315Z
LAST-MODIFIED:20260310T230315Z
UID:191795-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:Jazzaldia 2026: HOFE
DESCRIPTION:2026ko Jazzaldiaren barne. \n\nIgotz Méndez (ahotsa)\, Jangitz Larrañaga (bateria)\, Llucia Pla (baxua)\n\nIgotz Méndez abeslariak lideratutako proiektu musikalaren atzean dago HOFE izen artistikoa. Bere ibilbidea 2018an hasi zen\, Nibbass kolektiboko kidea zenean\, eta talde horrekin azkar kokatu zen Euskal Herriko underground eszenan. Ordutik\, bere sormenagatik\, generoak zeharkatzeko duen erraztasunagatik\, eta soinuaren mugak birdefinitzeko duen gaitasunagatik nabarmendu da. \nHOFEk abesti ugari grabatu ditu eta Ben Yart\, La Elite\, BRAVA eta Merina Gris artistekin kolaboratu du. Amodioa (2022) izan zen bere lehen diskoa\, Oso Polita zigiluarekin\, eta 4:40 bikoteak (Xabier Lafuente eta Marcos Galech) ekoitzia. Lan honek mugarri bat ezarri zuen bere ibilbidean\, hurrengo urteetan estilo propioa garatzera eta pop elektronikoa\, hyperpopa\, trapa\, punka eta elektronikarik erraietakoena uztartzera eraman zuena. \nAmorrua (2023) EPak estiloen nahasketa horretan sakondu zuen\, oraingoan ikuspegi emozional biziago batekin\, bere identitate artistikoa sendotzeko. \n2024an\, estatu osoan zehar eskainitako 35 kontzertu baino gehiagorekin\, jaialdietara eta hainbat espazio kulturaletara eraman zuen bere zuzeneko sendoa. 2025ean bere hurrengo diskoa ekoizten aritu da\, 2026an argitaratuko dena. Album horretatik dagoeneko “R.A.” singlea entzun ahal izan dugu\, pieza bizi eta zuzena\, bere hurrengo lana iristeko irrikaz uzten gaituena. \nHOFEk aurreiritzirik gabe esploratzen diharduen belaunaldi bat ordezkatzen du\, eta ahotsik berezi eta oparoenetako bat da gaur egun. Beren abestietako letra bikainek kezka generazionalak jasotzen dituzte eta maitasunaz\, festaz\, sexuaz\, amorruaz\, identitateaz\, drogez… hitz egiten dute. \nHOFEk erabateko sormen-askatasuna du\, sailkatua izateari ihes egiten dio\, etengabe eboluzionatzen ari da\, eta gai da aldi berean izateko ganberroa eta maitagarria\, dotorea eta zalantzatia\, amorratua eta samurra\, lotsagabea eta poetikoa\, gogoetatsua eta festazalea\, herrikoia eta kultua\, iluna eta baikorra\, segurua eta zaurgarria… \n  \n \n 
URL:https://herrikultura.eus/event/jazzaldia-2026-hofe/
LOCATION:Keler Gunea (Zurriola Hondartza)\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/03/HOFE1.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260502T060639
CREATED:20260408T220339Z
LAST-MODIFIED:20260408T220339Z
UID:197471-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:CANDLELIGHT Donostia: "Coldplay VS. Imagine Dragons"
DESCRIPTION:Candlelight: Coldplay VS. Imagine Dragons: egitaraua \n\nClocks – Coldplay\nSomething Just Like This – Coldplay\nRadioactive – Imagine Dragons\nAdventure of a Lifetime – Coldplay\nFix You – Coldplay\nNatural – Imagine Dragons\nNext to Me – Imagine Dragons\nThe Scientist – Coldplay\nFollow You – Imagine Dragons\nBad Liar – Imagine Dragons\nBeliever – Imagine Dragons\nA Sky Full of Stars – Coldplay\nViva la Vida – Coldplay\n\nIraupena: 60 minutu (ateak 45 minutu lehenago irekiko dira) \n\nAdina: 8 urtetik aurrera. 16 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dute. \nEserlekuak iritsitakoan esleituko dira\, erositako tiket motaren arabera. 
URL:https://herrikultura.eus/event/candlelight-donostia-coldplay-vs-imagine-dragons/
LOCATION:Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia – (Parroquia de San Miguel Arcangel)\, Carlos Blasco de Imaz Enparantza\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/18-8.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20260725
DTEND;VALUE=DATE:20260726
DTSTAMP:20260502T060639
CREATED:20260408T220342Z
LAST-MODIFIED:20260408T220342Z
UID:197481-1784937600-1785023999@herrikultura.eus
SUMMARY:CANDLELIGHT Donostia: "Queen VS. ABBA"
DESCRIPTION:Candlelight: Queen VS. ABBA: egitaraua \n\nDancing Queen\nSOS\nMoney\, Money\, Money\nBohemian Rhapsody\nI Want to Break Free\nWaterloo\nSuper Trouper\nMamma Mia\nDon´t Stop Me Now\nWe Will Rock You\nWe Are the Champions\n\n\n\nIraupena: 60 minutu (ateak 45 minutu lehenago irekiko dira) \n\n\n\nAdina: 8 urtetik aurrera. 16 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dute. \nEserlekuak iritsitakoan esleituko dira\, erositako tiket motaren arabera. 
URL:https://herrikultura.eus/event/candlelight-donostia-queen-vs-abba/
LOCATION:Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia – (Parroquia de San Miguel Arcangel)\, Carlos Blasco de Imaz Enparantza\, Donostia / San Sebastián\, Gipuzkoa\, 069\, España
CATEGORIES:Kontzertua
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://herrikultura.eus/wp-content/uploads/2026/04/19-6.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR