Hofe x 4:40 + Mirua

Totem Aretoa Polígono Landazabal, C/1, Nave 10, Villava/Atarrabia, Navarra, España

HOFE x 4:40 MIRUA

Kultura plazara! 2024: «Adiós a Peter Pan»

Salburuko gizarte-etxeko plaza Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Kultura Plazara! 2024 egitarauaren barne. Mariak, irudimen handiko neskatoak, maite ditu aitonak azaltzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak. Aitonarekin pasatzen ditu arratsaldeak Peter Pan izatera jolasten. Baina, gau batean, ume galduek Maria eramango dute haren gelatik Sekula Betiko Lurraldera. Eta orduantxe biziko ditu lehen pertsonan abenturak. Piratak, Txilina, indioak eta James Matthew Barriek idatzi zuen iruditeria […]

MagialdiAraba 2024 (Alegría-Dulantzi)

Gezaltza Añana Añana, Álava, España

2024ko MagialdiArabaren barruan. MagialdiArabaren X. edizioak magia eramango du lurraldeko 16 herritara, abuztuaren 31tik irailaren 15era bitartean. Haurrentzako eta helduentzako magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta magia ekitaldiak barne hartzen dituen programa batekin aurkeztuko da, hainbat artistaren eskutik, hala nola  Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Altrius Magoa.   Lantegi/tailer guztiak euskaraz eskainiko dira. Irailaren 3an […]

Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko

Victoria Eugenia Antzokia - (Victoria Eugenia Club aretoa) Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Poesia Orduak programaren bigarren saioan, Gotzon Barandiaranen Galbahea liburuko poemak errezitatu eta kantatuko dituzte Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garciak idazlearekin batera. Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez […]

«Transir»

Kotxepin Kultur etxeko plazan (euria egongo balitz Kotxepinen barruan egingo genuke) Lemoa, Bizkaia, España

Transir transformazioari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko joko bat da. Zirkuan, egunerokotasunean bezala, bizitza dugu jokoan. Ez dugu heriotza baino gauza seguruagorik. Zoriontsuak, mugagabeak eta natura kontrolatzeko gai garela uste izan dugu. Gure giza izaera onartzeak, azkenean hilko garela, dena amaitzen dela eta dena ez dagoela gure esku onartzeak, agian, aukera emango digu orainean, garen […]

Orozkoko Jaiak 2024: «Go!azen karaokea»

Hegoaldeko zabalgunea eta Zubiaurreko plaza Orozko, Bizkaia, España

Orozkoko 2024ko jaietako egitarauaren barruan. Goazen telesaileko Malen Azpirotz (Iraia), Joanes Echeveste (Ibai) eta Julen Castillo (Koldo) herriz herri ibiliko dira telesaileko abesti ezagunenak abestu eta dantzatzen. Baina erne! Oraingoan zure laguntza beharko dute eta. Animatu eta zatoz gurekin dantzatu eta abestera! Pausokak ekoiztutako karaokea Iraupena: 60′. Adin gomendatua: 5-14 urte  

Zarauzko Euskal Astea 2024: Bikote Gazteen Dantza Txapelketa

Lege Zaharren enparantza. (euria bada: Modelo Aretoa) Zarautz, Gipuzkoa, España

Zarauzko 2024ko Euskal Jaien egitarauaren barruan. Bikote Gazteen Dantza Txapelketa - Eguna: irailak 3- Ordua: 19:00- Lekua: Lege Zaharren enparantza (euria bada: Modelo aretoa)