«Sarat-Made»

Pabilioi 6 Plaza de Eugenio Olabarrieta (Zorrotzaurre), Bilbao, Bizkaia, España

Sarat-Made antzezlanean, Frantziako Iraultzako bi intelektual eta politikariren arteko talka dramatikoan murgilduko gara: Jean Paul Marat eta Sadeko Markesa. Itxuraz hutsik baina jokoz beteta dagoen antzezleku batean, aktoreek justiziaren eta berdintasunaren aldeko borroka antzeztuko dute, batzutan ikuspuntu ziniko eta anker batetik, bestetan ikusmolde humanistatik. Sarat-Made ez da bakarrik Frantziako Iraultzari buruzko kontakizun bat, edozein mugimendu […]

«Time is a muscle»

AZ Azkuna Zentroa - (Kubo Baltza) Arriquibar Plaza, 4, Bilbao, Bizkaia, España

"Tiempo como cuerpo" Olatz de Andrésen proiektu koreografikoak denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, batetik mugimenduaren bidez, ekintza-bizi gisa, eta bestetik, idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoen bidez, erregistro-gisa. «Dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atxikitzeko saiakera da», koreografoak berak azaldu bezala. Proiektua urrian jarriko da abian, “Time is a Muscle” dantzako pieza-esperientzia iraunkorrarekin. Pieza […]

VINCENT HERRING & ERENA TERAKUBO 5tet

JAZZON Aretoa Urazurrutia, 5-7, Bilbao, Bizkaia, España

Musikariak:  Vincent Herring: saxo altua Erena Terakubo: saxos altua eta tenorra  Urs Hager: pianoa Ignasi Gonzalez: kontrabaxua Joris Dudli: bateria

Klasiko garaikideak: «Iholdi» ezagutuz

Donostiako Liburutegi Nagusia (Haur Saila) Fermín Calbetón, 25, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrietaren eskutik. Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako “altxorrak” , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Bigarren saio honetan Mariasun Landaren "Iholdi" izeneko lan esanguratsuan sakonduko dugu. Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz […]

Solasaldi Muxikatua: Olatz Salvador «Zainak eman» eta Katixa Agirre

BIRA Kulturgunea Erronda kalea, 2, Bilbao, Bizkaia, España

Solasaldi musikatua Katixa Agirrerekin   Olatz Salvador abeslari donostiarrak Zainak eman azken lana aurkeztuko du.   Bakarlari gisa aurkeztutako bi diskoetan Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) Olatzek aurkeztutako doinu goxoak, elektronikarekin uztartu ditu Olatzek bira honetan aurkezten ari den Zainak eraman izeneko lanean.   Udara osoan zehar entzun den Basan abestia izan daiteke disko honetako abesti ezagunena, baina disko honetan askoz gehiago aurkitu […]

«Nestor Basterretxea, Zinema mugan» proiekzio zikloa: «Casa Vacía» + «Tienes plena libertad para proyectar»

Itsas Etxea Auditoriuma Matxin Arzu kalea, 1, Hondarribia, Gipuzkoa, España

‘Nestor Basterretxea, Zinema mugan’ proiekzio zikloa izango dugu datozen hiru ostegunetan Hondarribian.  Oraingoan, Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquert-ek egindako lan ikaragarriaren zati bat gogoratu nahi dugu ‘Nestor Basterretxea, Zinema mugan’ ekimenarekin.  1963an, Basterretxeak eta Larruquertek Frontera Films ekoiztetxea sortu zuten Irunen, Frantzia etorbideko 37. zenbakian (egungo Iparralde etorbidea), Basterretxeak Oteizarekin partekatzen zuen lantegi-etxean. Gune hau […]

CELESTE: «Epilogue(s)»

Groove Aretoa Polígono industrial Nervión, (Ballonti) Pabellón 23, Portugalete, Bizkaia, España

Muturrekoa, bere horretan, iluntasuna nagusi den zuzeneko emanaldiekin ezin hobeto egokitzen den soinu-harresi bat, argi gorri mehe horiek baino hartzen ez dutena, taldearen ikono eszeniko bihurtu direnak.Gaur egun Frantziako black metal eszenako talde garrantzitsuenetakotzat jotzen den taldeak bere estudioko lanik berriena aurkeztuko du, Epilogue(s) izeneko EPa.  

«Rel i grapa», Víctor Pérez Armeroren eskola magistrala

Victoria Eugenia Antzokia (Dantza aretoa) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Iturritik jaialdiaren esparruaren barruan eta Rel i grapa programa aurkezteko Víctor eta Raúl Pérez Armeroren etorreraz baliatuz, eskola magistral bat antolatu da. Hona hemen nola aukezten duen Víctor Pérez Armerok jarduera: "Elkarrekin emango dugun denboran, Rel i grapa ikuskizunerako materiala sortzeko erabili ditudan praktika metodologikoak partekatuko ditut. Bakoitzaren artxibo pertsonala aktibatzeko ideiarekin mugituko gara, gure artetik igaro diren dantzen memoria fisikoa […]