Artedrama «Miñan»

Benita Uribarrena Parkea Durango, Bizkaia, España

12 urtetik goiti Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra […]

«UN CONCIERTO PARA COMÉRSELO»

Gayarre Antzokia Carlos III. etorbidea, 1, Pamplona/Iruña, Navarra, España

  Atarrabia Abesbatzaren ikuskizun honetan antzerkiak eta musikak bat egingo dute giro lasai eta alai batean. Baserrian bazkari sorpresa bat prestatzen ari dira gonbidatutako mahaikide guztien laguna den Indianoaren etorreraren harira. Hura, urte luzez Ameriketan ibili ondoren bere aberrira dator bere pertsona eta lagun maiteekin topo egiteko. Mahai honen inguruan, haurtzarotik bizitako unerik onenak partekatuko dira eta zoriontsuenak […]

Bilboko Zirkuitua 2024: «Alas de hierro»

Otxarkoagako Udaltegia Pau Casals Etorbidea, 19, Bilbao, Bizkaia, España

2024ko Bilboko Zirkuituaren barruan. Bilbao Eszenaren XX. urteurreneko saio berezia. Alas de hierro antzezlanak emakumeek Euskal Herriko meatzeetan egindako lana ahanzturatik atera nahi du. Baldintza gogorretan bizi arren, kulturari egin zioten ekarpena azaltzen du, nola bultzatu zituzten euren seme-alabak ikastera, nola bihurtu zituzten euren etxeak bizileku duin. Haien eguneroko bizitza kontatzen du, haien poz eta […]

Bertso saioa: Sustrai Colina, Ekhiñe Zapiain Arlegi

Altza. Altzania kultur elkartea Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Bertso bazkaria  Bertsolariak: Sustrai Colina, Ekhiñe Zapiain Arlegi  Gai-jartzailea: Aitor Odriozola Antolatzailea: Altzako Bertsozaleak, Altzania Kultur Elkartea, Bizarrain Euskara Elkartea. Kultur bitartekaria: Lanku

Bertso saioa: Sustrai Colina, Ekhiñe Zapiain Arlegi

Altza. Altzania kultur elkartea Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Bertso bazkaria  Bertsolariak: Sustrai Colina, Ekhiñe Zapiain Arlegi  Gai-jartzailea: Aitor Odriozola Antolatzailea: Altzako Bertsozaleak, Altzania Kultur Elkartea, Bizarrain Euskara Elkartea. Kultur bitartekaria: Lanku

Mary y la Flor de la Bruja

Aiete K.E. Bayonne, Francia

Mary haur bat da, mendian bizi da izeba Charlotterekin, non inoiz ez den ezer ere ez gertatzen. Egun batean, katu misteriotsu baten atzetik dihoa basora, eta erratz-makila zahar bat eta lore bitxi bat aurkitu ditu. Lore hori zazpi urtean behin loratzen da baso horretan bertan. Erratz-makilak eta loreak hodeien gainetik eramango dute Mary, Endor College-raino, […]

Pasaiako Zinema Txikia 2024-2025: «Andregai hilotza»

Juanba Berasategi Aretoa Donibane kalea, 1, Pasaia, Gipuzkoa, España

2024-2025eko ikasturteko Pasaiako Zinema Txikia egitarauaren barne. XIX. mendean, ekialdeko Europako herri txiki eta hotz batean, Victor Van Dort gazteak, arrain saltzaile aberatsen familia bateko semeak, nerbioak galdu zituen eta Victoriarekin ezkontzeko entsegua zapuztu zuen, banku apurtuan zeuden aristokrata batzuen alaba. Berriz ere nerbioek harrapa ez dezaten, basora doa botoak ikastera behin eta berriz errepikatuz, hain […]

Children’s choir «Lielvarde»

Karmeliten eliza (Amara) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, Abesbatzen Astea antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean. Guregana etorriko diren talde koralen aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Aste honen ezaugarriak. Amarako auzoan Letoniakio  Children´s choir "Lielvarde" abesbatza izango dugu. LIELVARDE haurren abesbatza 1990ean eratu zen, Lielvarde Musika Eskolarekin aldi berean eta hainbat hezkuntza-programetako ikasleek osatzen dute taldea. […]