Bilbao Bizkaia Design Week 2024: BEGIHANDI 2024

BIRA Kulturgunea Erronda kalea, 2, Bilbao, Bizkaia, España

Bilbao Bizkaia Design Week 2024ren barruan. BEGIHANDI bueltan da Bilbao Bizkaia Design Week egitasmoan! Azaroaren 20an EIDE Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteak antolatutako ekitaldi ibiltari, ireki eta doakoaren 40. edizioa ospatuko dugu. Astearen espirituarekin bat etorriz, diseinuaren ekosistema Bilbao-Bizkaian artikulatzen lagundu nahi dugu, giro informal batean topaketa, inspirazio eta truke espazio bat eskainiz. Gainera, ikuspegi zabalarekin egingo […]

Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak: «LA BALADA DEL NORTE»

AZ Azkuna Zentroa - (Mediateka Galeria) Arriquibar Plaza, 4, Bilbao, Bizkaia, España

"Komikiaren ezinbesteko elkarrizketak" seriea, komikiaren eta ilustrazioaren ingurukoa. Atal honetan Alfonso Zapico da protagonista “La balada del norte” obrarekin. “La balada del norte” Alfonso Zapico. Tristán Valdivia, egunkaririk gabeko kazetaria, arrakastarik gabeko editorea eta ilusiorik gabeko maitalea, hiriburutik iparraldera itzultzera doa. Hantxe zain du aita, Montecorvoko markesa. Garai zailak bizi ditu herrialdeak, II. Errepublikako tirabirak […]

Literaktum 2024: 8. Haurren Egun Unibertsalaren Festa

Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa) - (Moila Gela) Erribera, 23, Zumaia, Gipuzkoa, España

2024ko Literaktum jaialdiaren egitarauaren barruan. Haurren Egun Unibertsala ospatzeko programan musika, ipuin kontalariak, jolasak eta sorpresa ugari egongo dira. 6-8 urte. Heldurik gabe. Oharra:Izen ematea beharrezkoa da, erreserbatu botoieko inprimakia betez.

Literaktum 2024: Juan Manuel Zaragozarekin solasean «Componer un mundo en común. ¿Por qué necesitamos a Bruno Latour?» liburuari buruz

Kaxilda liburu-denda Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2024ko Literaktum jaialdiaren egitarauaren barruan. Zergatik behar dugu Bruno Latour? Gatazka ekologikoek etorkizunaren existentzia bera zalantzan jartzen dutela dirudien une honetan, etorkizun itxaropentsua irudikatu behar dugu, eta mundu komun bat osatu, non gizakien eta giza ez direnen arteko harremanak beste era batekoak izango diren. Bruno Latourrek bere bizitzaren zati handi bat giza ez diren kolektiboekiko harreman […]

Literaktum 2024: «Markos Gimeno Sarrionandiaren begietan»

Ernest Lluch Kultur Etxea - (Ernest Lluch K.E.) DK. Anoeta pasealekua, 7, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2024ko Literaktum jaialdiaren egitarauaren barruan. Markos Gimenoren Karteletrak erakusketarekin batera, Markos Gimenoren 101 letrakartel liburuan ehundik gora irudi biltzen dira, Joseba Sarrionandiak glosatuak eta Esteban Montoriok diseinatuak. Sarrionandiak erakusketaren bisita gidatua egingo du eta Markos Gimenoren obra publiko zabalari ezagutarazteko arrazoiak azalduko ditu. Solaskidea: Aritz Gorrotxategi.

Literaktum 2024: «Boli bili boli: paperezko txotxongiloak»

Casares-Tomasene Kultur Etxea - (Tomasene K.E.) Darieta bidea, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2024ko Literaktum jaialdiaren egitarauaren barruan. Boli bili boli familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo eta kanta ikuskizuna da, eta, batez ere, 2 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Pantzart Antzerkiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera.

Bisita solasaldia. Gabriel Chaile. So eginez aldatu ginen (Arrate Rodriguez)

Tabakalera - (Plaza) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutu eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu. Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu. Gabriel Chailek antropologiaren, espiritualtasunaren eta artearen esparruetan egiten du lan. Argentinako ipar-ekialdeko kultura indigenetan sustraituta, formen genealogiari buruzko ikerketa material moduko […]

«OTEIZA, BASTERRETXEA, CHILLIDA, LUGARES DE ENCUENTRO»: «ARKITEKTURAREN INGURUKO BEGIRADA GURUTZAKE»

Kondestable Civivox-a Nagusia, 2, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Kondestable Civivoxa (Ekitaldi-aretoa), 2024-11-20. 19:00. KONDESTABLE CIVIVOXAARKITEKTURAREN INGURUKO BEGIRADA GURUTZAKETAK: OTEIZA, CHILLIDA ETA BASTERRETXEA.EMMA LÓPEZ BAHUT.Hirurak ere Arkitekturara hurbildu ziren, bakoitza bere ikuspegi eta asmoekin, eta espazio habitatuaren eta pertsonen arteko harremanak proposatu eta moldatu zituzten. Arkitekturaren inguruko beren sormen prozesuak alderatuko ditugu, beste jakintza batzuen berezko ekintza, tresna eta metodologien bitartez.Doan. Sarrera librea edukiera […]

«Artisten prestakuntza, testuinguru ez-artistikoetan esku hartzeko» ikastaroa

San Agustin Kultur Gunea - (Hibridalabeko auditorioan (Miguel de Unamuno Hiribidea, 1 ? Comandante Izarduy izkina. Unibertsitateko campusaren gunea).) San Agustinalde, 12, Durango, Bizkaia, España

"Artisten prestakuntza, testuinguru ez-artistikoetan esku hartzeko" ikastaroa artistak eta profesional kreatiboak sektore ezberdinetan, hala nola industria, hezkuntza, turismo eta osasuna, euren trebetasunak aplikatzen trebatzeko diseinatuta dago. Ikastaroak ikuspegi teoriko-praktiko bat eskaintzen du, ideia eta metodologiak trukatzeko aukera emanez, erronka garaikideei irtenbide berritzaile eta kreatibo batetik aurre egiteko, artearen eta beste sektore batzuen arteko lankidetza bultzatuz. […]

«Dantza eta Audientziak»

Barakaldo Antzokia Juan Sebastian Elkano, 4, Barakaldo, Bizkaia, España

2024ko azaroaren 20an, 17:00etatik 19:00etara, Barakaldo Antzokiak eta Dantzalabeak, Punto de Fuga gunearekin lankidetzan, prestakuntza-saio bat eskainiko du, dantzaz hitz egiteko gako batzuk ikasteko, kontakizun bat eraikitzeko eta mugimenduaren arteak publikoarengana hurbiltzeko jarduerak proposatzeko. "Dantza eta Audientziak" izenburupean, Mercedes L. Caballero dantzan espezializatutako kazetariak eta Beatriu Daniel produktore eta bitartekariak emango dute prestakuntza-saioa. Bertaratzeko asmoa […]