Idazlearekin topaketa: Eider Rodriguez

Hondarribiko Liburutegia (Zuloaga Etxea) - (Maeztuko Ludoteka) Zuloaga Etxea. Kale Nagusia, 8, Hondarribia, Gipuzkoa, España

Dinamizatzaile: Mertxe Tranche Sarrera libre lekua bete arte Eraikuntzako materiala Nobela honetan udak, zigarroak, igerilekuak, ospitaleak, zaldiak, azulejuak, zementua, harea, gutunak, landareak, sua, oporrak, maitasunak, gezurrak, egiak, lotsak... eta baita alkohola ere, dena bustitzen, hondatzen eta deformatzen duena. Aita alkoholikoa delako. Eta bera, alkoholiko baten alaba. Baina zer gehiago dago eraikuntza-materialak saltzen zituen eta paletak birziklatzen […]

Barrundia Kantuz 2024: «Herri bazkaria eta Euskal Kantak»

Zugaza Zinema - (Irudienea ? Zugaza) Uribarri, 8, Durango, Bizkaia, España

Barrundia Kantuz 2024 azaroaren 30ean ospatuko da.    "BARRUNDIA KANTUZ bazkari herrikoian eman dezakezue izena. Izena emateko orriak: Ekonomatoa, Isasmendi taberna (Ozaeta) eta Uriko taberna (Marieta). Izena ematean menuaren prezioa ordainduko da. Helduen menua 25 € eta txikientzat 14 €. Izena emateko azken eguna azaroaren 23a da. Edukieraren arabera erabakiko da herri bazkaria non egingo […]

«Aiara dantzan, aunitz urtez!»

Amurrio Antzokia Elexondo, 26, Amurrio, Álava, España

Aiara Dantza Taldearen 40. urteurrenaren arira, 2024ko azaroaren 30ean Amurrio Antzokian egindako ikuskizuna da "Aiara dantzan, aunitz urtez 2”. 120 dantzari eta musikariz osatutako obra honetan, 30. hamarkadatik gaur egunera arte Amurrio inguruetako dantzaren egoera kontatzen da. 30. HAMARKADA Dantza talde ezberdinak egon ziren 30. hamarkadan Amurrio inguruetan, Larrinbe, Amurrioko Batzokiko edo Baranbioko taldeak esaterako. […]

Rossini Abesbatza

Lamuzako Done Petri eliza (San Pedro) Laudio/Llodio, Álava, España

Kontzertua. Azaroak 30 San Pedro Elizan, 20:00etan.

«¿Cuántos años tiene amama?»

Santa Ana Udal Antzokia San Juan kale 1, Oñati, Gipuzkoa, España

Lucia “amamaren” urtebetetzea iristear dago. Ez du urtebetetzea ospatu nahi. Berak emakume gaztearen irudia ematen jarraitzea nahi du. Estetika zentro batera aholku bila joateko, konbentzitzen ditu bere lagunak. Han proposatutako tratamenduak egin eta gero ondorio honetara iristen dira: pertsonaren irudi fisikoa ez dela garrantzitsuena eta heldutasun etapara, zahartzarora iristea bizi esperientzia eta jakinduriaren ezaugarriak direla. […]

«Erromintxela. Senderos y raíces» dokumentalaren estreinaldia

Guggenheim Bilbao Museoa eta BBK Kuna Bilbao, Bizkaia, España

Fair Saturday 2024 jaialdiaren esparruan, eragin soziala duen arte eta kulturarako jardunaldian, eta Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE programaren barruan, ‘Erromintxela. Senderos y raíces’ dokumentala estreinatuko da, Marta Las Herasek eta Ainhoa Zamanillok zuzendua, “Eman Minutu 1 – Hitzak” gure lehiaketaren 13. edizioan sari nagusiaren irabazleak. Dokumentalaren ondoren, zuzendariekin solasaldia izango da, eta “Eman Minutu 1 […]