«Eros»

San Agustin Kultur Gunea - (Plaza Zaharra) San Agustinalde, 12, Durango, Bizkaia, España

Bi pertsonek bikote-harreman bati hasiera ematen dioten istorio horietakoa dugu hau. Biak sentitzen dute elkar gustuko ez izatearen beldurra, biak kikiltzen dira egia mingarriei aurre egiterako garaian eta biek dute bestearen aurrean zaurgarri azaltzeko lotsa. Horrexegatik MASKARATZEN dira. Bi maitemindu maskaratuen istorioa da Eros eta bere maskarak. Eros, maitasunaren jainkoaren gezi-kolpetik hasita, hainbat jainko greziarrek […]

«War baby»

Itsas Etxea Auditoriuma Matxin Arzu kalea, 1, Hondarribia, Gipuzkoa, España

WAR BABY antzezlanak, Yllana konpainiaren berezko estiloan, armadaren zentro batera eraman gaitu. Han, soldadu-talde despistatu bat entrenamendua jasotzen ari da, herrialdeko buruzagi berriak sortutako gerra zentzugabe batean borrokatzeko. Izan ere, buruzagi berria haurtxo apetatsu eta gerrazale bat da. Pertsonaia dibertigarriak eta gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabeak bata bestearen atzetik… Horra hor Yllanak gerraren aurka […]

Txirri, Mirri eta Txiribiton: «Pailazo»

Berango Antzokia Abarotxu Bidea, 17, Berango, Bizkaia, España

Badira 50 urte pailaso hirukote ezagun hau Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenaz beren ibilbideari hasiera eman ziotela. Ikuskizun honen bidez profesioaren jatorria aldarrikatu nahi dute. Xelebrekeriez gain, taldearen betiko arrakastak eskainiko dizkigute: ‘Paristik natorren’, ‘Txirri, Mirri eta Txiribiton’, ‘Altza, Pelipe!’, eta abar.  

Ipuin kontalaria: «Erraldoi erraldoiak»

Landetxe Kultur Aretoa - (Landetxe Auditoriuma) Landetxe Plaza, Oiartzun, Gipuzkoa, España

Garena baino txikiagoak sentitzen gara askotan; gutxitan, garena baino handiagoak. Emanaldi honek ere badu txikitik zein handitik, txikitik handirako bidaia erraldoia baita. Zuzeneko musika eta ahotsekin lagundutako ipuin kontaketa dramatizatua familia osoarentzat. Partaideak: Karmele Mitxelena: ipuin kontalaria Errege Belda: akordeoilaria Ilargi Ziaurriz eta Mikel Ortiz: dultzaina Ibargain Musika Eskolako irakasle eta ikasleak Erraldoi txikien konpartsako […]

SAN SEBASTIAN AURREKO KONTZERTUA

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra) DK. Kale Nagusia, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostiako Udalaren Txistulari taldeak, eta Donostia zein inguruko txistulariek, San Sebastian aurreko kontzertu berezia eskainiko du. Kontzertuan ariko dira baita ere, txistulariez gain, Donostiarrak Abesbatza, Donostiarra Metal Boskotea, Haizea Muñoz eta Ekaitz Gonzalez abeslariak, Eskola dantza taldeko dantzariak edota Kresala elkarteko haur danborrada. Kontzertuak, Donostia ardatz hartuta, hainbat pertsonaia eta ospakizun esanguratsu izango ditu gogoan.

«SuperKlaus. Gabonetako superheroia» (Elorrio)

Arriola Antzokia - (Josu Murueta plaza) Elizburu, 3, Elorrio, Bizkaia, España

Buruan kolpe handi bat eman ondoren, Santa Claus esnatu egiten da, SuperKlaus dela uste baitu, film-saga ezagun bateko superheroia. Horrek kaosa sortzen du Ipar Poloan, eta Fafnir jostailu-fabrikatzaile zekenak egoera aprobetxatzen du Santa tailerraren kontrola hartzeko. Billiek, ume maltzur eta ausartak, C.A.R.L. robotak eta Leo elfoak bakarrik zapuztu ahal izango dituzte beren asmo gaiztoak, eta […]

«Arrainak bihotzean»

Leitzako Herri Aretoa Elgoien kalea, 9, Leitza, Navarra, España

Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere. Fitxa artistikoa: Jatorrizko ideia: Leire Bilbao […]

Txiki-zinema: «Ama Mu etxera itzuli da»

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia Errementari kalea, 32, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Sinopsia: Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Mu-ri galdera bat datorkio burura: “Non dago benetan nire etxea?” Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Agian bada toki hoberik berarentzat mundu zabalean. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka […]

Nazioarteko Magia Gala Urkabustaizen

Urkabustaiz Antzerki Aretoa Godamiturri, 7 (Izarra), Urkabustaiz, Álava, España

Igande honetan, urtarrilak 12, nazioarteko magia gala izango da Urkabustaizko Antzokian, 18:00etan. Ikuskizunean magia bisuala, magia komikoa, ilusionismoa eta magia parte-hartzailea iznago dira, Edu, Liuba, Oliver eta Eva magoen eskutik.

«Egiptorako ihesa»

Lazkao Txiki Plazan Lazkao, Gipuzkoa, España

ASTOTXO EGUNA 2025 "Egiptorako Ihesa" obraren antzezlana.