JOSEBA IRAZOKI: «Gitarra Lekeitioak»

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia Errementari kalea, 32, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Trebetasun anitzeko euskal musikari betigosea, dotorea eta pragmatikoa; ia 20 diskoko diskografia zabala osatu du. Konposizioan bezala inprobisazioan ere interesaturik, Joseba Irazokik proiektu, abentura eta ekimen multzo heterogeneo batean utzi du bere arrastoa, eta, azkenean, bere izaera introspektibo eta pertsonalena askatu du bere izenarekin sinatzera ausartu den lanetan. Bere azkenengo diskoa, Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II), […]

Saroa Bikandi: «Azalerako ipuinak»

Astigarragako Liburutegia Erribera Kulturgunea, Astigarraga, Gipuzkoa, España

Giro lasaia eta atsegina sortuko dugu ukimena, ipuinak, poemak, kantuak, jolasak, liburuak... baliatuz. Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan daitezke.

Liburu aurkezpena: «Vencer en tierra de espías» (Juanjo Moral Cibrián)

Elkar (Gasteiz - San Prudentzio kalea) San Prudentzio, 7, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Juanjo Moral idazle gipuzkoarraren eleberriaren aurkezpena. Txirrindularitza eta Gerra Hotza. Espioitza trama izugarria Altzairuzko Oihalaren beste aldean, non Espainiako txirrindularitza selekzioa nazioarte mailako partida baten funtsezko pieza bat den.  

Mahai-ingurua: «Pobrezia artetik»

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea) Fray Zacarías Martínez, 2, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Solidaridad Internacional elkarteak Zas Kulturekin batera, Egiturazko pobrezia erakusketa zabaldu zuten Montehermoso Kulturunean abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Erakusketa honek, arte garaikidearen bidez, fenomeno konplexu bezain korapilatsu baten geruza anitzak aztertzen ditu: egiturazko pobrezia. Proiektua 2024ko Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa deialdian hautatu zen, Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kultur Etxeak antolatuta. Erakusketa honen esparruan, artearen ikuspegitik, eztabaida […]

Zinema Ilegaleko 114. Saioa: «Napoleón»

Bulegoa z/b Solokoetxe, 8 Bajo, Bilbao, Bizkaia, España

Abel Gance-ren (Frantzia, 1927) Napoleón filmaren zati hautatuen proiekzioa, eta, gero, solasaldia Imanol Abad Martínezekin. Saio honen helburua da mendekoak kontakizun inperialistaz nola jabetzen diren aztertzea. Horretarako, Abel Gance-ren Napoleón filma ikusi, eta identitatea, ideologia eta teknika eraikitzeko dituen aukerak eta mugak aztertuko ditugu. Landu beharreko gaiak jasotzen dituzten hainbat eszena ikusi ondoren, honetaz hausnartuko dugu: garaikidetasuna garaiko iruditerian, aurrerapen […]

Liburu aurkezpena: «Gebarako gaztelua: Arabako memoriaren lekuko»

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Letren Fakultatea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Gebara/Gebarako jauregiak eta gazteluak gaur egun hartzen duten orubearen historia jorratzen duen liburuaren eta ikus-entzunezkoaren aurkezpena. Ekitaldian Arabako Lautadaren historiaren ikuspegi orokorra emango da, Erromatar Inperioaren amaieratik XIX. mendera arte. Antolatzailea: Martin Ttipia Kultur elkartea

Liburu aurkezpena: «Alma negra» (Ibon Martín)

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Letren Fakultatea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

"Alma negra" Ane Cestero protagonista duen sagaren azken eleberria da, eta oraingo honetan ikuskatzaileak bere kasurik zailenari egin beharko dio aurre, Bizkaiko meatze-arroan girotua. Alvaro Arbinak Ibon Martinekin hitz egingo du bere azken eleberriaz. Antolatzailea: Fundación Vocento · Aula de Cultura El Correo

«Jeanne Dielman, 23, quai du Commerce», Itxaro Bordak aurkeztutako saioa

Tabakalera - (Erakusketa gela nagusia) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Itxaro Bordak aurkeztutako saioa (Euskaraz). Zinemaren historiako filmik onena Sight & Sound aldizkari ospetsuaren arabera. Chantal Akermanen talentua berretsi eta, Marguerite Durasekin batera, feminismo zinematografikoaren erreferente bihurtu zuen maisulan paregabea. Delphine Seyrigek Jeanne Dielman hilezkorra gorpuzten du, egunerokotasunaren esklabotzan kaiolatutako emakumea, bere seme nerabea zaintzen duen bitartean egunero ekintza berberak errepikatzera kondenatua. Jeanne Dielman seme […]