Liburu aurkezpena: «Vencer en tierra de espías» (Juanjo Moral Cibrián)

Elkar (Donostia - Fermin Calbeton) Fermin Calbeton, 21, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Juanjo Moral idazle gipuzkoarraren eleberriaren aurkezpena. Txirrindularitza eta Gerra Hotza. Espioitza trama izugarria Altzairuzko Oihalaren beste aldean, non Espainiako txirrindularitza selekzioa nazioarte mailako partida baten funtsezko pieza bat den.

Bisita gidatua: «Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara. 1925-2025»

San Telmo Museoa - (San) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Iosu Etxezarragak, Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara. 1925-2025 erakusketaren komisarioak, bisita gidatua eskainiko du erakusketara. Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea). Erreserbak egiteko epea urtarrilaren 17an zabalduko da. Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago

«Mahai-ingurua: emakume artista bisionarioak, 1900-2000»

Guggenheim Bilbao Museoa eta BBK Kuna Bilbao, Bizkaia, España

Hilma af Klint erakusketaren harira, espainiar estatuan XX. mendean izandako emakume artistei buruzko mahai-ingurua antolatu du Museoak. Bartzelonako, Gironako eta Euskal Herriko Unibertsitateetan abian den ALMA – Espainiako artista bisionarioak: espiritualtasuna, feminismoa eta utopia (1900-2000) ikerketa-proiektuaren esparruan garatuko da saioa. Bertan, espainiar estatuko artista garaikideen papera nabarmenduko da, eta Hilma af Klint ere presente izango da erreferente gisa. […]

«Peaux de vaches»

Tabakalera - (Erakusketa gela nagusia) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Mozkor-mozkor eginda, Roland anaiek eta Gérard Malardek su eman zioten azken horren baserriari, eta han ezkutatutako arlote baten heriotza eragin zuten. Hamar urte geroago, Roland espetxetik atera eta Gerardekin itzuli zen, bere bizitza berria irauliz... Fitxa teknikoa:  Zuzendaritza: Patricia Mazuy Herrialdea: Frantzia Urtea: 1989 Iraupena: 90 minutu Hizkuntza: Fratsesa, gaztelaniazko azpitituluekin

Kooltur Ostegunak: PI L.T.

Arrasateko Gaztetxea Otalora Lizentziaduna, 10 Bis, Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa, España

Balak airean PI L.T. taldearen 20 urteko geldialdi baten ostean kaleratuko duen lehen kantu bilduma da. Bertan 6 kantu aurkituko dituzue zeinetan taldea markatu duten ezaugarri guztiak bere horretan eta indarberrituta nabarmendu daitezkeen. Indarra, melodia, sendotasuna, eklektikotasuna eta jakin-mina aurkitu dezakegu lan honetan 20 urteko jakinduri metatuak ematen duen gehigarriarekin. Testuetan, taldeak gaur egungo gizartea eta […]

«¿Podrás perdonarme algún día?»

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa - (Andra Mari eliza) Basagoiti etorbidea, 77, Getxo, Bizkaia, España

Jarraitu Lee Israelen istorioa. Gainbeheran dagoen biografo ospetsu bat da Lee Israel, eta, alokairua ordaintzeko asmoz, hildako idazle eta pertsonaia ospetsuen gutunak faltsutzen hasi da. Faltsifikazioak susmoak pizten hasi direnean, Israelek artxiboetako benetako gutunak lapurtu eta saldu ditu, FBI auzia ikertzen ari dela jakin gabe. Fitxa teknikoa:  Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma Azpitituludun Jatorrizko Bertsioa 16 […]

Liburu aurkezpena: «Mariano Sáez Morilla (1895-1937). Proclamador de la Segunda República en Pamplona» (Eduardo Martínez Lacabe)

Katakrak Liburuak - (Arana Kalea, 34) Kale Nagusia, 54, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Eduardo Martínez Lacabe idazlearen Mariano Sáez Morilla (1895-1937). Proclamador de la Segunda República en Pamplona liburuaren aurkezpena. Parte hartuko dute:  Eduarto Martínez Lacabe, egilea David Mariezkurrena, Pamiela Sinopsia:1937ko otsaila. Zazpi hilabeteko gerraren ondoren, Nafarroako Gerrako Batzorde Zentral Karlistari jakinarazten zaio pertsona garrantzitsu bat atxilotuta dagoela Avilako polizia-etxean. Bi karlista autoz abiatzen dira Iruñetik Gaztelako hiriburura, Mariano […]

«Copiar, crear, cuestionar… pobreza»

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea) Fray Zacarías Martínez, 2, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

"Egiturazko pobrezia" erakusketaren baitan antolatuta,“Kopiatzea, sortzea, zalantzan jartzea... pobrezia”tailerrak artea zalantzan jartzeko eta kolektiboki eraikitzeko tresna gisa erabiltzea proposatzen du, kopisten tradizioan inspiratuta, obra handiak berrinterpretatzen baitzituzten kopistek obra horien estiloak eta esanahiak berenganatzeko. Erakusten diren obrei egingo zaien bisita labur batekin hasiko da jarduera, erakusketa kontestualizatzeko diseinatutako Laborategiaren gunea ere barnean hartuta. Hortik aurrera, unean bertan […]

Liburu aurkezpena: «El árbol de las palabras» (Andrés Pascual)

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Letren Fakultatea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Andrés Pascualen El árbol de las palabras liburuaren aurkezpena. Andrés Pascualek  liburuaren egileak Alvaro Iradier Elkarte Afrikanistako presidentearekin hitz egingo du Afrikaren bihotzean, hitzen zuhaitza zen zaharrak entzuten ziren lekua, ametsak partekatzen ziren eta gatazkak ebazten ziren. Orain, gure historiaren pasarterik ezezagunena kontatzen da Antolatzailea: Fundación Vocento · Aula de Cultura El Correo

Dantza Plazetan 2025: BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEA

San Felizisimo Bilbao, Bizkaia, España

Bilboko Udalak hiriko Barruti ezberdinetako plazak eta kaleak euskal folklorearekin beteko ditu berriz ere 2025 honetan “Dantza Plazetan” programarekin. Erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien kalejirak eta haurrentzako ikuskizunak doan izango dira, euskal dantzak eta folklorea hurbiltzeko, sustatzeko eta balioesteko. Dantza Plazetan 2025: egitaraua (pdf)