TU-K

Zubi Punta - Erratzu Baztan, Navarra, España

"Tuka esaten da" binilo bikoitzaren aurkezpena. 35 urte eta gero buetan da TU-K taldea. Euskal post-punka underground erako musikan kokatzen dute. 

«Butroeko Uso Ero» liburuaren aurkezpena (Oihane Amantegi, Unai Gonzalez)

Urdulizko Kultur Etxea - (Urdulizko Kultur Etxea) Aita Gotzon, 16 bis, Urduliz, Bizkaia, España

"Butroeko Uso Ero" liburuaren aurkezpena Oihane Amantegi eta Unai Gonzalez-ekin. "Butroeko gaztelu ospetsuan aterik ezkutuenetik sartu zaitez: inkontzientetik. Mota guztietako pasabide eta eskailera kiribilak zeharkatuko dituzu, gogoaren sakonenera eramango zaituztenak.   Gure protagonista neska gazte bat da, abandonatutako gaztelua barrutik berriz ikustearekin amesten duena. Ezkutuan sartzeko moduren bat aurkitu nahian, hura egunero bisitatzea erabaki du. […]

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia 2025: sari banaketa

Arkupe Kultur Etxea Santa Kurtz, 20, Aretxabaleta, Gipuzkoa, España

2025eko Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren barne. Aurkeztutako 94 lanetatik, 29 iritsi dira finalera, hiru sailetan banaturik. Sail Ofizialaren, Ikasle Sailaren eta Bideoklip Sailaren proiekzioei solasaldiak, masterclassa eta kontzertua gehituko zaizkie, baita amaierako sari banaketa eta luntxa ere, egitaraua osatzeko. Jaialdiko azken egunean, urtarrilaren 24an 19:30ean, sari banaketa egongo da, eta horrela, aurtengo edizioko lan irabazleak […]

«Erromintxela. Senderos y raíces» dokumentalaren proiekzioa

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa - (Andra Mari eliza) Basagoiti etorbidea, 77, Getxo, Bizkaia, España

"Urtarrilaren 24an, 19:00etan, Getxoko Muxikebarri Zentroko Areeta Aretoan izango den "Erromintxela. Senderos y raíces" dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Doako sarrera. "Erromintxela. Senderos y raíces" dokumentala aurkeztuko da, Marta Las Herasek eta Ainhoa Zamanillok zuzendua, "Eman Minutu 1 – Hitzak" gure lehiaketaren 13. edizioan sari nagusiaren irabazleak. Dokumentalaren ondoren, Ainhoa Zamanillo zuzendariarekin solasaldia izango da, eta "Eman Minutu 1 – BAKEA", […]

«Pensar en alto»

Sestaoko Musika Eskola Gran Vía 13, Sestao, Bizkaia, España

Hau errezitaldi bat da. Bidaia poetiko-ludiko bat, sarritan absurdoa, burutik pasatzen zaizkigun gauzei buruzkoa. Burua jateko ekintza, agertokira ekarria. Ez da makala! Bizi gaituzten eta barrenak nahasten dizkiguten ideiak. Itotzen diren eta itotzen gaituzten gogoetak. Gutxien uste dugunean garrasika lehertzen diren burutazioak. Makina bat kontraesan, akordeoi baten doinuarekin. Burua eta gorputza ez baitoaz beti elkar […]

COPERNIKA 2025 – Musika eta Zinema Festibala

EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa) Avenida Abandoibarra, 3, Bilbao, Bizkaia, España

Bideoarte musikalaren jaialdia da Copernika, bideoklip izenez ere ezaguna, eta Bizkaiko hainbat artista eta sortzailek beren lanak erakutsi eta haiei buruz hitz egiten digute Gernika-Lumon kokatutako ekitaldi informal eta kementsu batean. Aurten, hirugarren edizioan, jaialdiak etorkizun handiko edizio bat proposatzen du, hainbat musika generotako sortzaileak ekarriz eta batuz, baita artistikoak ere. Ikus-entzunezko proposamenek aukera zabala […]

«Ibon Gaztañazpi kazetariaren eta Julio Villar abenturazalearen arteko solasaldia»

Udal pleno aretoan Oiartzun, Gipuzkoa, España

1974an Everest igotzeko helburua zuen Tximist espedizioaren kide izan zen. Honek aukera eman zion Nepal, India, Pakistan eta Afganistanen zehar bidaia bakarti eta noraezekoa burutzeko. 1986an Viaje a pie liburua argitaratu zuen. Bertan, Karrika auzotik mediterranear kostara oinez egindako bidaia kontatu zuen. Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako mendiak zeharkatu zituen bakarka eta inguruari erreparatuz. Alabaina, […]

A la luz de las Velas: Soinu-bandak eta denboraz kanpoko arrakastak

Salburua Gizarte Etxea - (Areto nagusia) Bratislava Hiribidea, s/n, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

A la Luz de las Velas: Zatoz Gasteizen emango dugun lehen kontzertuaz gozatzera: "Soinu-bandak eta denboraz kanpoko arrakastak". Piano eta biolin kontzertua, kandelen argi beroak argitua. Imajinatu ehunka kandela agertokia leunki argitzen, giro intimo eta magiko bat sortuz, soinu-banden eta denboraz kanpoko arrakasten errepertorio arretaz aukeratuaz gozatzen duzun bitartean. Leonard Cohenen "Hallelujah" hunkigarritik hasi eta […]

Bertso afaria: Aissa Intxausti, Unai Iturriaga

Uxarte Sagardotegia Amorebieta-Etxano, Bizkaia, España

Bertso afaria Bertsolariak: Aissa Intxausti Unai Iturriaga Antolatzailea: Uxarte Sagardotegia Kultur bitartekaria: Lanku Bertso afaria: Aissa Intxausti, Unai Iturriaga