Kooltur Ostegunak: Esanezin

Arrasateko Gaztetxea Otalora Lizentziaduna, 10 Bis, Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa, España

Esanezin Altzaga herritik (Gipuzkoa) datorren Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. 2021. urtean Aireratzen (autoekoiztua) izeneko lehen diska kaleratzen du. Zazpi kantuz osatuta dago Aranzaberen lehen lana, eta hasiera Zestoako Gaztain estudioan eman bazion ere, Bartzelonako Turonet estudioan grabatu du gainerakoa. Proiektu honetan bidelagun izan ditu Oriol Flores (bateriak, perkusioak), Guillem Callejon (baxua, itarra elektrikoa) eta Claudi Arimany […]

Rekalde Aretoaren berrirekiera: «Hormen kontra. Pareten alde»

Rekalde Aretoa Alameda de Rekalde, 30, Bilbao, Bizkaia, España

Rekalde Aretoaren berrirekieraren programaren baitan.   2025eko urtarrilaren 30ean, 18:00etan Ibon RG & Garazi Navasek Hormen kontra. Pareten alde aurkezten dute, Rekalde Aretoan bizitako eta sentitutako obra guztiei egindako soinu-omenaldia, berriz irekitzea aretoko hormen kantu bihurtuz, etortzeke dauden emozio guztien aurrerapen gisa.   Sarrera librea lekuak agortu arte.

Zinemastea 2025: «Marco»

Vital Fundazioa Kulturunea Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea), Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Zinemastea 2025 jaialdiaren barruan. Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatua izan zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso hartu zutela. Karismatikoa eta sinesgarria, Marco Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izatera igo zen, eta bertan, bere ustezko ausardiagatik eta sufrimenduagatik nabarmendu […]

«MEMORIA HISTORIKOA. EZKABA»

Iturramako Civivox-a Eskirotz, 24, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Espetxearen gaineko oroimena han egondako pertsona bakoitzarena da, haien familiena; han dago haien historia, han haien itxaropenak eta ilusio zapuztuak. Bertako hormak haien arropek eta oroitzapenek eraikia da. Presoa zenbaki hutsa da, bizkar busti bat, Manterola txokolatearen puskatxo bat, ur zikineko pote bat dilista edo txitxirio ale batekin, lurreko harizpiz osaturiko zigarro bat 12 lagunen […]

«Euskal literaturaren historia, nola konda? Norabide historiografikoak»

Baionako Mediateka (Hiri barnekoa) 10 Rue de Gouverneurs, Bayonne, Francia

XIX. mende erditik aitzina hasten dira argitaratzen Euskal literaturari buruzko lehen historia berezituak (Le Pays basque, Francisque Michel, 1857). Hastapenetik hona, lau garai nagusitan bana daitezke euskarazko sorkuntza eta itzulpenen sailkatzeko moldeak. Orain arteko euskal obren harrera hori aipatuko du Jon Casenave ikerleak, ikuspegi historiko eta historiografiko batetik. Euskal literaturaren historialarien idatzi batzuen irakurketarekin, Pantxoa Etchegoin-en eskutik.

«Hondarribiko gorria»

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Letren Fakultatea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Jesús Carrera Olascoaga 1945eko urtarrilaren 16an fusilatu zuten, Espainiako Alderdi Komunistaren barruan idazkari nagusi zela. Dokumentalak  ikerlari, senide, Memoria Historikoan aditu eta abarren testigantzak biltzen ditu.

Solasaldia: Barne bestiario ttipia

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua) Elbira Zipitria, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan: Barne bestiario ttipia Idazleok orduak eta orduak ematen ditugu irudimena deitzen diogun lurralde lainotsu batean arakatzen, eta idazten dugunaren zati bat ezagutzen ez dugun edo "gaizki ezagutzen dugun" zerbaiten itzulpena da. Askotan, animalien itxura hartzen dugu gure barne munduaz hitz egiteko. Idazleak bere buruaz ez dakiena, […]

Bisita gidatua eta katalogoaren aurkezpena: «Egiturazko pobrezia»

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea) Fray Zacarías Martínez, 2, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2025eko urtarrilaren 30ean, 19:00etan, bisita gidatu bat egingo da Egiturazko Pobrezia erakusketara. Jarduera honetan, Iñaki Larrimbek, Zas Kultur erakusketako komisarioak, Ariana RAC, Gezus Ramírez, Itxaso Díaz, Lucía Jayo, Txaro Arrazola, Zaloa Ipiña eta Zirika artistekin batera parte hartuko du. Ibilbidean zehar, bakoitzak bere artelanak testuinguruan jarriko ditu, horiek inspiratu dituzten sormen prozesuak eta gogoetak partekatuz. Pobretasun estrukturala ikuspegi […]

TXALAINAK

Gasteizko Gaztetxea Frai Zakarias, z/g, Vitoria-Gasteiz, Álava, España