DONOSTIAKO UDALAREN TXISTULARI TALDEAREN KONTZERTUA

KORUKO ANDRA MARIAREN BASILIKA Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du; dantza, kantu, biribilketa, obra… hiru zuloko euskal txirulak jo ditzaken tankera guztietako musikak joko ditu udal taldea.  Aurretik, 9:00etan abiatuta, erdiguneko kaleetan, diana eskainiko du taldeak.

Musika-Música 2025: «Prometeoren izakiak» (Nafarroako Orkestra Sinfonikoa & KUKAI Dantza Taldea)

Euskalduna Jauregia - (0C Aretoa) Abandoibarra Etorbidea, 4, Bilbao, Bizkaia, España

Musika-Música 2025 jaialdiaren barruan.  Bilboko Udalak antolatuta, aurten "Musika eta emozioak" lelopean, jaialdiak berrikuntzak ekarriko ditu Euskalduna Jauregiko eszenatokietara, martxoaren 7tik 9ra arte. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Perry So zuzendariaren eskutik, KUKAI dantza taldearekin batera arituko da auditorioan, Ludwig van Beethovenen "Prometeoren izakiak"  aurkeztuz. Musika eta mugimenduaren uztartuko dituen emanaldi bat izango da. Martxoaren 9an, igandea, 18:45etan, Auditorioan izango da saio bakarra.

Femkultur 2025: «TIERRA DE NADIE»

Iturramako Civivox-a Eskirotz, 24, Pamplona/Iruña, Navarra, España

EVA GUERRERO. DOOS COLECTIVOEva Guerrero: Sortzailea,?zuzendaria?eta?pedagogoaTIERRA DE NADIEDANTZA Tierra de Nadie?inorena ez den lurralde bat da. Ideia horretatik abiatuta, gorputz baten eta bestearen artean dagoen espazioa planteatzen dugu, espazio hori ez da ez zurea ez nirea, baina aldi berean dagokigu. Leku hori esploratzea proposatzen dugu. +183 €. Aurrez izena emanda / 3 €. Con inscripción previa

«Basatiak» (Amurrio)

Amurrio Antzokia - (Salbatore Deunaren eliza) Elexondo, 26, Amurrio, Álava, España

Borneon, oihan tropikal handiaren mugan, Keriak haurtxo orangutan bat hartu du. Haurra aitak lan egiten duen olio-palmondoen sailean aurkitu dute. Bere lehengusu Selairekin eta haurtxo orangutanarekin batera, Keria basoaren suntsipenaren aurka borrokatuko da, bere jatorriekin bat egitea ahalbidetuko dion abentura. Hizkuntza: Euskaraz 87 min Adin guztiak Zuzendaritza: Claude Barras      

Liburu aurkezpena: «Palabras que no me atreví a convertir en canción» (Nuria Culla)

Re-read Liburudenda Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Nuria Culla abeslari eta konpositore donostiarrak "Palabras que no me atreví a convertir en canción" liburua argitaratu du, urteetan zehar idatzitako poema eta testu bilduma; batez ere musikan aritzen da Culla, eta azkenean musikatu ez zituen sentimenduak, kezkak eta hizkiak jasotzen ditu artistak liburu honetan. Arturo Martínek ilustratu du liburua, Nuria Cullaren azkeneko diskoko azalaren egileak berak. "Palabras que no me […]

Laburbira 2025 (Elgeta)

Espaloia Kafe Antzokia Maala kalea 2,, Elgeta, Gipuzkoa, España

Laburbira 2025 zirkuituaren barruan. 2025eko LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 7tik apirilaren 11ra egingo da. Martxoaren 6an Donostiako San Telmo Museoan egingo den aurrestreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea 2025eko LABURBIRAk, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Aurrestreinaldia PRIMERAN plataformak eta TAUPA mugimenduak antolatu dute elkarlanean, SAN TELMOmuseoaren laguntzarekin. Ondoren, eta apirilaren 11a […]

«Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute» (Azpeitia)

Sanagustin Kulturgunea Enparantza Nagusia, 5, Azpeitia, Gipuzkoa, España

Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. […]

AHOZ AHO 2025: Celeste Abba + Mireia Delgado

Galdakaoko Liburutegia (Aperribai) Aperribai, 23-A, Galdakao, Bizkaia, España

AHOZ AHO jaialdiak XVIII. edizioa ospatuko du martxoaren 5etik apirilaren 5era, egitarau zabal eta anitzarekin. Tolosa, Ordizia, Arrasate, Hernani, Eskoriatza, Elgoibar, Ibarra, Oñati, Iruñea, Zizurkil, Asteasu, Ataun, Irura, Abaltzisketa, Ozaeta-Barrundia, Amezketa, Elduain eta Bidania-Goiatz herriak bisitatuko ditu aurtengo edizioak AHOZ AHO 2025: egitaraua (jpg) AHOZ AHO 2025: artistak

«RedNUDES» (aurrestreinaldia euskaraz)

Salburua Gizarte Etxea - (Areto nagusia) Bratislava Hiribidea, s/n, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

RedNUDES Pikor Teatroren antzerki ikuskizun bat da, eta hezkuntzako profesionalek eta nerabeek eurek sexualitatearen inguruan identifikatutako egungo zenbait arazo lantzen ditu ikuspegi desberdinetatik. Gainera, genero ikuspegitik hitz egiten da sortzen ari diren zenbait gairi buruz, hala nola sexu indarkeria digitalez. Obraren helburua da abiapuntu izatea hezkuntza ingurunean indarkeria horiei, indarkeri horien kausei eta ondorioei buruzko […]

ANARI

(Kartzela Zaharra) Bergarako Gaztetxea Juan Irazabal Pasealekua, z/g (Kartzela Zaharra), Bergara, Gipuzkoa, España

Euskal musikaren panoramako ahotsik pertsonalena. 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, Epilogo bat, Coupages#4 eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu. Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari […]