Liburu aurkezpena: «After» (César Novella, Fermín Díez de Ulzurrun)

Manuel Lekuona Kultur Etxea - (Club aretoa) Geltoki, 18, Lasarte-Oria, Gipuzkoa, España

Lenbur Fundazioak, César Novella Alba eta Fermín Díez de Ulzurrunekin batera, After liburuaren aurkezpena egingo du, martxoaren 13an, 19:00etan, Bikuña jauregian. Lan honek paisaia industrialaren eraldaketa eta haren arrastoei ematen diegun esanahia aztertzen ditu.

Liburu aurkezpena: «De mar y hierro» (Aizpea Barros Garmendia)

Ubera liburutegia (Donibane) Pasaia, Gipuzkoa, España

Aizpea Barros Garmendia pasaitarrak bere bigarren eleberria argitaratu du martxoaren hasieran, "De mar y hierro" izenekoa. Bertan kontatzen den istorioa Pasaian girotuta dago, bere aiton-amonek gerra zibilaren aurretik, bitartean eta ondoren izandako bizipenetan inspiratua hain zuzen ere, maitasun istorio eder baina tragiko bat azaleratuz.

BERSARKA

BIRA Kulturgunea Erronda kalea, 2, Bilbao, Bizkaia, España

Proiektu berria, Patxuko Nice zenaren ondoren sortua. Hiruko formatuan, Patxuko, Terri eta Ibaik, estilo desberdinak besarkatzen diren soinuetan

Iñaki Carretero: «Kax-Kax-Kax»

Astigarragako Liburutegia Erribera Kulturgunea, Astigarraga, Gipuzkoa, España

Gonbidapenak liburutegian zein emailez, martxoaren 10ean, 10:00etatik 20:00etara har litezke eta zozketa, martxoaren 11n egingo da. Aukeratuek abisua egunean bertan jasoko dute. Kontalaria: Iñaki Carretero.

Antzezlana + solasaldia: «Eta Horrela jarraitzen dugu»

Manuel Lekuona Kultur Etxea - (Club aretoa) Geltoki, 18, Lasarte-Oria, Gipuzkoa, España

Zer irudikatzen du mantal batek emakume talde batentzat? Irudiek eta gorputz adierazpenak garrantzi handia hartzen duten lan honetan, umorez eta sotiltasunez islatzen dira hainbat puntu borroka feministan eta emakumeek azken aldian izan duten lekuan. Aurreiritziak, emakumearen alderdiarekiko iritzi soziala...

Aldecoa 2025: Liburu aurkezpena: «Ehun zaldi trostan» (Ainhoa Urien)

Elkar (Gasteiz - San Prudentzio kalea) San Prudentzio, 7, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren eta Ignacio Aldecoaren Mendeurreneko egitarauen barne. Ainhoa Urienek euskarazko kontakizunaren generoan “Ignacio Aldecoa Beka” literatur sorkuntzarako beka irabazi duen Ehun zaldi trostan liburua aurkeztuko du. Xabier Mendiguren editoreak eta Leire Vargas epaimahaikideak ere parte hartuko dute ekitaldian.

Aldecoa 2025: «Los umbrales donde todo puede suceder»

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Micaela Portilla Ikergunea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren eta Ignacio Aldecoaren Mendeurreneko egitarauen barne. Cristina Fernández Cubasek Iban Zaldua Jaialdiaren zuzendariarekin hitz egingo du.

Virginia Imaz: «Molestias Clównicas»

Saregile Orioko emakumeon* etxea Orio, Gipuzkoa, España

Pauxa pailaza bat da, eta Zentro Medikoko larrialdietan bere txandaren zain dagoen bitartean, badirudi nor dagoen okerren ikusteko lehian ari dela. Ikusleak konplizetzat eta eragozpen kronikoen lekukotasuntzat hartzen ditu, berak badakielako zer esango dioten. Berea nerbioen kontua dela. Pauxak umorez eta samurtasunez aurkezten digu berak nola ikusten duen estresa, argaltzeko dietak, etxekoandrearen neurosia, ginekologoarengana ezinbestean […]

Ipuin saioa: «Nire burua maite dut»

Aizkibel Udal Liburutegia (Azkoitia) Trenbidearen Zumardia 1, Azkoitia, Gipuzkoa, España

"Gure burua ezagutu eta gehiago maitatzen ikasiko dugu." Adina: 6-9 urte