Bilboko Udalak sustatutako FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaren 31. edizioa maiatzaren 2tik 10era ospatuko da. Programazioaren aurrerapen gisa, PreFANT zikloa antolatu du Zinemaldiak. Ziklo horretan, Pablo Hernandok zuzendutako eta iaz Sitgeseko Zinemaldiko lehiaketa ofizialean parte hartu zuen "Una ballena" filma aurrestreinatuko da aurten. Filma martxoaren 26an, asteazkenean, proiektatuko da, 19:30etik aurrera, Golem – Alhóndiga zinemetako 1. aretoan. Sarrera doan izango da lekua bete arte. Gonbidapena jaso beharko da zinemako leihatiletan 16:30etatik aurrera. Aurretik, […]