«Almazenean»
Los Llanos Kulturagunea Gustavo de Maeztu, 16 (San Benito Komentua), Estella-Lizarra, Navarra, EspañaErretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama... Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da […]