BENGO
EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa) Avenida Abandoibarra, 3, Bilbao, Bizkaia, EspañaBengo oiartzuarrak Belharra izeneko bere azken lana aurkeztuko digu.
Bengo oiartzuarrak Belharra izeneko bere azken lana aurkeztuko digu.
Jabetza intelektuala funtsezko zutabea da gidoilarien lanbidean. Beren eskubideak eta beren lanak nola babestu ulertzea funtsezkoa da ikus-entzunezkoen sektorean ibilbide sendo bat garatzeko. Gai horiei heltzeko, GIDOIk, DAMArekin lankidetzan, "Jabetza Intelektuala gidoigileentzat" hitzaldi irekia antolatu du, Maitane Valdecantos abokatuak emango duena, jabetza intelektualean, ikus-entzunezko eskubidean eta adimen artifizialean espezializatua. Hitzaldian, Maitanek gidoigileentzat funtsezkoak diren gaiak jorratuko […]
Scalarako Garazi Navasek egin duen proposamenaren baitan kokatzen den zuzeneko emanaldi honetan, artistak geruza berri bat erantsiko dio instalazioan aurkezten duen soinu piezari. Musikaren presentzia fisikoa eta hau inguratzen duten gainerako baldintzen arteko hartu-emanek intentsitatearen modulazio etengabean kokatuko dute entzulea. (Usansolo, 1995) Musikenen lizentziatu berri den akordeoilari egonezina da, eta, nahiz eta oso gaztea izan, proiektu ugaritan hartu du parte […]
Paris, 1900. urtea. Lili d ‘Alency gortesau ezaguna da, sekretu bat ezkutatzen duena. Bere alaba Tina ezgaitasun batekin jaio zen eta urrun mantentzen du bere karrera eta ospea babesteko. Baina bera zaindu behar duen egunean, Lilik Erromara joatea erabakiko du bizitza berri bat hasteko. Bertan, Maria Montessori ezagutuko du. Doktore hori ‘haur urrituak’ deiturikoekin lan […]
Piratak, hondartzako abenturak eta itsas hondoko izakiak ezagutzeko aukera. Zuzeneneko musika, ahozkotasuna, clown teknika eta itzal antzerkiaz baliatuz, itsasoaren inguruko unibertso hau helaraziko diete ikusleei. Parte hartzeko uneak daude eta elkarrekin abestekoak ere bai. Informazio gehiago: Naita
"Alma negra" Ane Cestero protagonista duen sagaren azken eleberria da, eta oraingo honetan ikuskatzaileak bere kasurik zailenari egin beharko dio aurre, Bizkaiko meatze-arroan girotua. Alvaro Arbinak Ibon Martinekin hitz egingo du bere azken eleberriaz.
BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan. Sangre y Clorofila dantza garaikideko pieza da, ohikoak ez diren espazioetarako, eta Vicente Ameztoy margolariaren obran inspiratuta dago. Paisaiaren, lurraren eta gure nortasunaren artean dagoen harremanari buruz egiten du gogoeta. Bizi dituen espazioak eraldatzen dituen pieza, kolorez, ehunduraz eta poesiaz betetzen dituelarik. Lan koreografiko hau delikatua da ñabarduretan eta zorrotza bere fisikotasunean, eta […]
BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan. Entre cuerpos dantza garaikideko pieza da, ohikoak ez diren espazioetarako. Bidaia honetan distantziak eta irudiak aipatzen dira, eginahalak egitea, ozeanoa, apneak eta korronteak aipatzen dira; mugak eta euspenak aipatzen dira. Entre cuerpos lana ideia honetatik abiatzen da: inoren lurra ez da ezein herrialde edo pertsonarena, zeren eta norena da gorputza? Eva Guerrerok dantza-ikuskizunak sortzen ditu […]
BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan. Dantza eta proekzio analogikoak uztartuz, bizitzaren izaera dualak sinbolizatzen dituen tentsio globalen inguruko diziplinarteko errepresentazioa garatuko da. Materia eta ez-materiaren arteko koexistentzia, autoperzepzioa eta errealitatearen distortzioa ardatz hartuta, bizitzan aurki ditzakegun askotariko mugei buruzko hausnarketa eragiten du. Muturren arteko konplexutasunari gorazarre egin nahi zaio, barneratuta eta sinestuta ditugun mugak zalantzan jarri, lausotu […]
Liburu Egunak 2025en barruan. Eszenatoki erdian aitonaren garai bateko koadernoa dago. Ez da ohiko liburuxka: marrazkiak, ikuskizuntxoak eta beste hamaika sorpresa gordetzen ditu. Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarritutako emanaldia. Paperezko txotxongiloen, abestien eta poemen ikuskizuna. Konpainiaz: Lehen aldiz estreinatu zenetik 90 antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, jaialdi eta […]