Literatur solasaldiak: «Baumgartner» (Paul Auster)

Liburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo) San Jerónimo, z/g, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Literatur solasaldia, ingelesez, Paul Auster idazlearen Baumgartner liburuaren inguruan. Liburua Donostia Kulturako liburutegietan dago. Dinamizatzailea: Slawka Grabowska (Donostia Book Club).

Literatur solasaldiak: «Sasiola» (Mila Salterain)

Ikasbide Kultur Elkartea (Isabel II, 15) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Literatur solasaldia euskaraz. Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Mila Salterain idazlearen Sasiola liburuari buruz arituko dira. Egilea bertan izango da.

Zinema lantegi-ikastaroa Nazaret García Cresporekin: «Dossier izeneko gauza hori»

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Dosierra funtsezko tresna da proiektu bat garatzeko, eta etapa bakoitzari egokitu behar zaio: ekoiztetxea bilatzetik, koprodukzio foroetatik, laborategietan aurkeztera eta diru-laguntzak eskatzera. Saio teoriko-praktiko honetan, ICAAren dossierra nola egituratu, zein atal sartu behar dituen eta testuak eta irudia nola optimizatu landuko da, zure proiektuaren potentziala nabarmentzeko. Nazaret Gacía Crespo Stories2Be-ren bazkide sortzailea da, eta esperientzia […]

Erakusketaren irekiera eta bisita gidatua: «Siria eta Sudan, gerra ahaztuak»

Andra Mari Zuriaren Plaza Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Siria eta Sudan, gerra ahaztuak erakusketaren irekiera eta bisita gidatua Ricardo García Vilanova bere egile eta fotokazetariaren eskutik. Fokuan programaren aurtengo edizioko erakusketan ahazturiko bi gatazkak (eta oro har gerrak) biztanleria zibilean dituzten ondorioak ikusten dira, parte hartzen duten potentzien interesen biktima da-eta jendea. Sarrera doan Bisita erakusketaren ondoan hasiko da, zehaztutako orduan.  

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2025: «The Legend of the Vagabond Queen of Lagos»

Victoria Eugenia Antzokia (Dantza aretoa) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2025eko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.   Lagos eta muturreko hirigintza-eredu neoliberala   Jawu ama gazte bat da. Ur gaineko bazter auzo batean bizi da, Lagos hiriari izena ematen dion aintziraren ondoan. Egbaezen errege gerrari handiaren espirituaren eraginpean, erantzukizun izugarria hartu eta froga bat gainditu beharko du. Bere jendea arriskuan dago: funtzionario ustelak konspiratzen hasiak […]

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2025: «Patrullaje»

Victoria Eugenia Antzokia (Dantza aretoa) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2025eko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne. Patruilatze komunitarioa, indigenen beste erresistentzia modu bat   LEHIAKETATIK KANPO   Legez kanpoko abeltzainek Indiako Arto Erreserba Biologikoko (Nikaragua) baso birjinen eremu zabalak sarraskitzen diharduten bitartean, basozain indigenek eta afrikar ondorengoek kontserbazionista estatubatuar batekin eta ezkutuko kazetariekin elkar hartzen dute eremu babestuetan eta indigenen lurraldeetan haragiaren negozio iluna agerian […]

«Zurekin ere kantuan»

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua) Elbira Zipitria, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako emanaldia: Zurekin ere kantuan Ibilbide poetikoan barna, maite izan ditugun kantuak gogora ekartzeko emanaldia aurkezten dizugu, zerorrek kantuok entzunez kantatzeko, une atseginik igarotzeko. Partaideak: Mixel Ducau, Caroline Phillips, Andoni Salamero.

«Piel de hombre»

Santurtziko Liburutegia (Mamariga) Párroco Elías enparantza, z/g, Santurtzi, Bizkaia, España

Helduentzako Ipuin Kontaketa "Piel de hombre", Virginia Imaz Ikusi hemen Nazioarteko Liburuaren Egunaren Programa 2025.