Chopin, Debussy, Bartok... Gaua eta haren misterioak inspirazio-iturri izan dira konpositore ugarirentzat. Egitaraua tentu handiz prestatu du Dinis Sousak, Royal Northern Sinfoniako titularrak, eta gaua jorratzen duten bi lan entzungo ditugu, Suhar Koru zoragarriak abestuak: Schuberten Gaueko abestia basoan lied korala, gizon-ahotsetarako eta lau tronparako; eta Richard Straussen Eguneko uneak kantataren laugarren mugimendua. Zehazki, Gaua da, eta egile beraren Arrosaren zalduna operako Suitearekin lotuko da. Nolanahi ere, sorpresarik handiena […]