Ortuellako San Felix Jaiak 2025: «Gora bihotzak»

Europa pasealekua Ortuella, Bizkaia, España

Ortuellako 2025eko San Felix Jaien barne. "Zenbat dantza utzi ditugu bidean azken garai hauetan? Eta zenbat musu eman gabe? Zenbat besarkada sentitu gabe? Dantzatzea aldarrikatzen dugu, besarkatzea, musukatzea, kantatzea, nahi dugunean nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan. Dantza ezin bada ez da gure iraultza. Eidabe konpainia bizkaitarra dantzaren eta bizipozaren aldarrikapen alai eta jostagarri batekin datorkigu."

Bertso afaria: Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita

Tabakalera - (Erakusketa gela nagusia) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Bertso Afaria. Euskaraldia Bertsolariak: Aitor Bizkarra Onintza Enbeita Antolatzailea: Axola Euskara Taldea Kultur bitartekaria: Lanku

Tio Teronen semeak: «Haurreskolari»

Ibaiondo plaza (Antxo) Pasaia, Gipuzkoa, España

Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta! Hizkuntza: testurik gabe. 50 min.  

Zinegoak 2025 – ZGHEDAPENA (Amurrio)

Amurrio Antzokia - (Salbatore Deunaren eliza) Elexondo, 26, Amurrio, Álava, España

Zinegoak 2025 jaialdiaren barruan. ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunarekin […]

Atlantikaldia 5.0 Okzitania ? Pau-ko kontserbatorioko DEM ikasleak & HAE

Ipar Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskola Bayonne, Francia

Atlantikaldia 5.0 lehenengo egonaldia: Okzitania – Pau-ko kontserbatorioko DEM ikasleek & HAE(k) hainbat tailer eskainiko dituzte eta iraileko Atlantikaldia Jaialdirako emanaldia elkarrekin prestatuko dute. Haur eta gurasoentzako ekitaldi bat, euskaraz eta frantsesez. Sarrera libre, ez da gonbidapenarik jaso beharko. Edukiera mugatua. Herri Arte Eskolaren eskutik.

«Nire beldurrik maiteenak»

Niessen Kulturgunea - (Lekuona Fabrika, Mikelazulo Elkartea eta) Alfonso XI, z/g, Errenteria, Gipuzkoa, España

Haurtzaroan sortu eta, askotan, helduaroan oraindik ere gure aldamenean jarraitzen duten beldurretatik bidaia dibertigarria da.

NIZE + API UIZ

Matadeixe Klara Donea Auzoa, z/g, Azkoitia, Gipuzkoa, España

NIZE  Nize banda Arte Ederren Fakultateko sormen zalapartan sortua da. Hirukote gazteak oso lan heldua aurkezten du, batzuetan trinko samarra, baina noise pop bihurtuko den no wave delakoaren maitaleen gozamenerako. Distortsio-akoplatzeak eta delayren feedbackak dira bandaren osagai erakargarrienetako bat. Izan ere, gitarrak originaltasunez eta ondo landuta daude, eta norbaitek oso ondo ezagutzen ditu bere instrumentuaren […]