Musikaste 2025: Koruen eguna

Lekuona Fabrika - (Mikelazulo elkartea) Av. Ugarritza, 1,, Errenteria, Gipuzkoa, España

Musikaste 2025 jaialdiaren barruan. Egun honetan honako talde hauek abestuko dute: Lanbarbado Abesbatza, Kantakai Korala, Iga Abesbatza eta Coro Euskeria de la Sociedad Coral de Bilbao. Sarrerak 7 eurotan. Honako leku hauetan erosi ahal izango dira: Eresbilen, Lekuona Fabrikan eta https://sarrerak.errenteria.eus/ Helduentzako ikuskizun bat. Informazio gehiago http://www.musikaste.eus Eresbilen eskutik.

Zinegoak 2025 – ZGHEDAPENA (Orozko)

Donibane Aretoa San Joan Bataiatzailearen Parrokia. Zubieta Hiribidea, 1, Orozko, Bizkaia, España

Zinegoak 2025 jaialdiaren barruan. ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunarekin […]

«Ombuaren itzala»

Nestor Basterretxea Aretoa San Frantzisko kalea z.g., Bermeo, Bizkaia, España

Zizurkilgo familia xume batean jaioa, Pello Mari Otaño bertsolari eta olerkari handi bat izan zen. Gerra saihesteko, XIX. mendearen azken laurdenean Argentinako Errepublikara emigratu zuen. Gautxoekin ganadua bazkatu eta herri-poetak irakurtzen ditu. Ez da ez Rufo Tolosa, ezta Martin Fierro ere, baina berak ere bere egiak kantatzen ditu. Otaño joan-etorrian bizi da, melankoliaz beterik: Europan […]

Zinema aire zabalean 2025: «Irati»

Sefarad plaza (Judimendi) Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Paul Urkijoren Irati filmaren aire zabaleko proiekzioa. Euskaraldiaren kultur programazioaren barruan programatua. Laburpena: VIII. mendea. Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten […]

Hondarribia Dantzan 2025: Otsagabiako Dantzariak eta Kemen Dantza Taldea

Santa Maria Madalena Plaza Hondarribia, Gipuzkoa, España

Hondarribia Dantzan 2025 jaialdia gero eta gertuago dago! Kemen Dantza Taldeak Udalarekin batera antolatzen duen dantza jaialdia 2007an sortu zen, Euskal Herriko eskualde ezberdinetako dantzak ezagutarazteko asmoz.Aurtengo edizioan, Arma Plazan maiatzaren 12tik 25era egingo den “Nafarroako dantza, tradizio eta jaien jantziak” erakusketarekin emango zaio hasiera jaialdiari .Gainera, maiatzaren 22tik 25era bitartean egingo diren hainbat jarduera izango dira […]

Bilboko Udal Musika Banda: «Iberoamerikako aireak»

Areatzako Kioskoa Bilbao, Bizkaia, España

Bilboko Udal Musika Bandak udaberriko denboraldiari hasiera eman zion Areatzako Kioskoan "Garai onak lirikarako” kontzertuarekin eta maiatzaren 23an, ostirala, "Iberoamerikako aireak" emanaldiarekin jarraituko du. Horrela, 19:00etatik aurrera, uriko gune berezienetako hau aire zabaleko areto erraldoi bat bihurtuko da, eta bertaratzen direnek Iñaki Urkizu zuzendariaren aginduetara arituko den Bandak interpretatzen dituen askotariko kantuez gozatu eta dantzatu ahal izango dute. Bilboko Udal […]

MediZine: «Intocable» (Olivier Nakache, Eric Toledano)

Erribera Kulturgunea eta Alorrenea sagardotegia Astigarraga, Gipuzkoa, España

Philippe, parapente istripu baten ondorioz tetraplegiko geratu den aristokrata aberats bat, Driss, kartzelatik atera berri den bazter auzo bateko etorkina, kontratatu du etxez etxeko zaintzaile gisa. Lehen begiratuan pertsonarik egokiena ez dirudien arren, azkenean Vivaldi eta Earth Wind and Fire elkarrekin bizitzea lortu dute, elokuentzia eta harigintza, etiketa-jantziak eta txandala. Elkarren aurkako bi mundu, pixkanaka-pixkanaka […]