Markina-Xemeingo Karmen Jaiak 2025 (txosnak): ASGARTH

Pantalanetako agertokia (Txosnagunea) Portugalete, Bizkaia, España

2025eko Markina-Xemeingo Karmen Jaien barne. "Jainkoen Egoitza" Asgarthen estreinako albumak 25 urte bete ditu eta taldeak etxean ospatuko du. Kontzertu esklusibo honetan diskoa osorik joko dute gainerako errepertorioko abesti handiekin batera. Sorpresa askoko gaua, oroimenerako gaua. Ondoren, Altxa Porru! eta DJ Zatzaz izango dira.

Santurtziko Karmengo Jaiak 2025: GATIBU

Agertoki Nagusia Santurtzi, Bizkaia, España

Santurtziko 2025eko Karmengo Jaien barne. Bere hamargarren diskoan, Gatibuk rocketik haragokoak diren sonoritate berriak landu ditu, orain arteko diskorik dantzagarriena ontzeraino. Sonoritate berri horretan pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak, Karibe aldeko doinu beroak eta Afrikako erritmoak uztartu dituzte. Oso gai potoloei ironikoki eta tonu baikorrean heldu diete Gatibukoek eta iragarri diguten etorkizun latzari aurre egiteko, bizipoz […]

HIGA 2025: «Zinema Gaua»

Montehermoso Kulturunea - (Centro Cultural Montehermoso Kulturunea) Fray Zacarías Martínez, 2, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Hizkuntza biziberritzearekin lotutako film labur dokumentalak proiektatuko dira, parte-hartzaileen edo kanpoko sortzaileen eskutik. Narratiba pertsonalen bidez, dokumental hauek hizkuntzaren, identitatearen eta komunitatearen arteko lotura sakonak erakusten dituzte, eta hizkuntza biziberritzeko mugimendu globalari begirada intimo eta hurbila eskaintzen diote. Sarrera librea lekuak bete arte. Ekintza hau HIGAren baitan burutuko da, Hizkuntza Gutxituen Hiztun Gazteen Topaketa. Informazio […]

Urmuga 2025: Durango / Mañaria

Angurreta Harrobia Arte Espazioa Barrio Aldebaraieta, 10.A, Mañaria, Bizkaia, España

2025eko Urmuga jaialdiaren barne. Urmuga, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotzen duen jaialdia, uztailaren 11tik 31ra egingo dute aurten, Angulo menditik hasi eta Santa Graziraino. Ohi bezala, mendi ibiliak eta musika emanaldiak, 25 kontzertu (Et Incarnatus orkestra, Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Janus Lester…), uztartuko ditu Urmugak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa zeharkatuta. […]

«CON VARITA Y SIN SOMBRERO»

MENDIGUREN PLAZA Erandio, Bizkaia, España

Dominique Legrand mago frantsesak Chon dinastiako laguntzaile txinatar bat du. Dominiqueren trebetasunak ez dio inbidiarik ematen Chin Choni, berak jakinduria eta buru-ahalmenak baititu, bene-benetakoak gainera. Gag eta gong kolpez, mendebaldeko eta ekialdeko magiek bat egiten dute parekorik gabeko ikuskizun original honetan.

Bakioko Musika Astea 2025: Maria Berasarte & Pepe Rivero. ?Delirio?

Andramari Eliza Bakio, Bizkaia, España

Bakioko Udalak, musika arloko zenbait adituren laguntzaz, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Musika Astea antolatu dute aurten ere. Ekimen honen 39. edizioa dugu dagoeneko. Uztailaren 14tik 17ra bitartean 4 kontzertu izango dira Andra Mari elizan, 20:00etan, eta sarrera doakoa eta libre izango da; era berean, Musika Asteari amaiera emateko azkeneko emanaldia, Folk Rippers taldeak […]