«Antzerki fisikotik irudimena eta jolasa» tailerra, Eneritz Artetxerekin

Aiaraldea Ekintzen Faktoria - (Aftersun) Errotari kalea 4-8, Laudio/Llodio, Álava, España

Eneritz Artetxeren eskutik, antzerki fisikotik irudimena eta jolasa lantzeko tailerra. Espazioa, gorputza eta irudimena, horiek dira antzerki fisikoaren hiru tresna nagusiak. Hirurekin esperimentatuko dute parte-hartzaileek, konplizitatea, irudimena eta jolasa bidelagun, antzerkiaren magia gertatzen baita.

HIGA 2025: «HIGA Dantza Plaza»

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea) Fray Zacarías Martínez, 2, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Folklore eta musika herrikoiaren mundua herritar guztiei hurbiltzen dien jarduera da, erromeria tradizionala egokitzen baitu hiri ingurunera, hots, plaza publikora.   Sarrera librea lekuak bete arte. Sarrea doan Ekintza hau HIGAren baitan burutuko da, Hizkuntza Gutxituen Hiztun Gazteen Topaketa. Informazio guztia ikusgai https://v-g.eus/HIGA_Gasteiz

Urmuga 2025: Arrasate: Chruinne taldea

San Frantzizko Pasealekua Tolosa, Gipuzkoa, España

2025eko Urmuga jaialdiaren barne. Urmuga, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotzen duen jaialdia, uztailaren 11tik 31ra egingo dute aurten, Angulo menditik hasi eta Santa Graziraino. Ohi bezala, mendi ibiliak eta musika emanaldiak, 25 kontzertu (Et Incarnatus orkestra, Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Janus Lester…), uztartuko ditu Urmugak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa zeharkatuta. […]

«Migrazioa, bidaia ahatezina»

Alkaiaga auzoa Lesaka, Navarra, España

Mallard familia putzuan geratu da. Aita Mackek bere familia Ingalaterra Berriko urmaelean zaintzea atsegin du, baina ama Pamek gogo handia du bizitzaz gozatzeko eta bere seme-alabei mundua bere osotasunean erakusteko. Ahate migratzaile familia bat leku urrunetako istorio zoragarriekin iristen da urmaelera eta orduan Pamek Mack konbentizea lortzen du Jamaika tropikalera bidaiatzeko, New Yorketik pasatuz. Mallard-tarrak […]

«FINITO INFINITO»

Irailaren 23a Plaza Erandio, Bizkaia, España

Zirkulartasunak ez du amaierarik. Ez dakigu non hasten den edo non bukatzen den. Zirkulartasun horretatik irten gaitezke? Munduan borobilean ibiltzen garen sentsazioa dugu, gauzak behin eta berriz bizitzen ditugula, batzuetan bizkorrago eta beste batzuetan geldiago. Baina eguneroko ohiko jario horretan beti izaten dira pitzadurak, monotoniarekin hautsi dezakegu eta gauzen norabidea aldatu. Zer da benetan garrantzitsua? […]

Bakioko Musika Astea 2025: Asier Polo & Marta Zabaleta

Andramari Eliza Bakio, Bizkaia, España

Bakioko Udalak, musika arloko zenbait adituren laguntzaz, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Musika Astea antolatu dute aurten ere. Ekimen honen 39. edizioa dugu dagoeneko. Uztailaren 14tik 17ra bitartean 4 kontzertu izango dira Andra Mari elizan, 20:00etan, eta sarrera doakoa eta libre izango da; era berean, Musika Asteari amaiera emateko azkeneko emanaldia, Folk Rippers taldeak […]

Rataplan Antzerki Jaialdia 2025: «LA CABRA»

Eskulturen parkea Barakaldo, Bizkaia, España

RATAPLAN Barakaldoko Kaleko Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan. Estreinatu zenetik hogeita hiru urte igaro ondoren, milaka kilometro egin eta Ingalaterratik Japoniara arte —Puerto Lumbrerastik igarota— makina bat emanaldi eskaini ondoren, eta El espejo negro konpainiaren 35. urteurrenarekin bat eginez, La cabra ikuskizuna kalera itzuli da berriro ere, ijitoen troupe mitiko eta beldurgabearekin. Konpainiaren ikuskizun txalotuenetako […]