Proiektu honek biltzen ditu 2024/2025ean BilbaoArte Fundazioan estudio-lagapeneko beka modalitatean egonaldia egin duten hamalau artisten azken ekoizpenak. Guztira, hogeita hamar artelan inguru, BilboArte Bilduman integratzera pasatuko direnak. Adin eta jatorri desberdineko artistak bilduz, proiektua praktika garaikidearen azken joeren eta lan egiteko moduen zein prozesuen erakusketa adierazgarri bat da, orokorrean. Apurtu aurretik gorputzak dituen bultzada eta mugen inguruko lana; argazki-irudiaren edo […]
Romo eta Pinuetako 2025eko Jaien barne.
2025eko SMC: Musika Aretoak Kalean programaren egitarauaren barruan. Iruñeko Udalak, Navarra Music Commission-ekin batera, SMC: Musika Aretoak Kalean programa antolatu du aurten ere, Basotxoan eskainiko diren atari zabaleko kontzertuekin, hiriko edukiera txikiko eta handiko aretoek antolatzen duten zirkuituari balioa emateko eta hura babestu aldera. Aurten, Tuterak, Erronkarik eta Elizondok ere bat egin dute programarekin. Iruñeko emanaldiak asteazkenetan izango dira, uztailaren 30etik irailaren 17ra, […]
Bertso bazkaria. Euskal jaiak Bertsolariak: Iban Gorriti "Beltza" Aritz Hernandez "Larrume" Antolatzailea: Donostiako Alde Zaharreko Bertso Elkartea Kultur bitartekaria: Lanku
Bertso saioa . Bertsolariak: Peru Alijostes, Kattalin Arabolaza, Julen Olaizola, Egiar Otegi Torres . Gai-jartzailea: Joanes Illarregi . Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea. Kultur bitartekaria: Lanku
2025eko Harresietako Jaialdiaren 2025eko Bost Punta programaren barne. Zirku-ikuskizun bat da, zeinetan uztartzen baitira masta txinatarra, malabarak eta antzerki fisikoa. Horrek guztiak proposamen paregabea eta liluragarria sortzen du. Giza txotxongiloak balira bezala, pertsonaiek ametsen mundura eramanen gaituzte, zeinetan objektuek grabitateari iskintxo eginen baitiote gorputzengandik ihesi eta, goi-goitik, munduari desafio eginez.
2025eko Getariako Salbatoreak jaien barne. Goizean goiz, herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko esango dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu. Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da? Ikusleen laguntzarekin, pailazoak dendaz arduratu beharko du. Bisita ere […]
2025eko Getariako Salbatoreak jaien barne. Broken Brothers Brass Band taldearen kontzertua.