Laudioko Jaiak 2025: «Mikra»

Lamuza Plaza Laudio/Llodio, Álava, España

Laudioko 2025eko San Roke Jaien barne. Akrobaziaren munduak bere baitan “normaltzat” duen “perfekzioaren” bilaketan aurkitzen dira bi akrobata eszenatoki batean. Bide horretan oztopo izango diren, ezadostasunek, arazoek eta empatia faltak, sentitzen direna eta besteek beraiengan ikusten dutenaren artean dagoen aldea aztertzera eramango ditu. Zuzendaritza: Iraia Elias Muniain eta Amanca eta Gaztañaga Sagarzazu Antzezleak: Irati Gonzalez Jaimerena […]

TU-K zuzenean

3 tabernaren aurreko plaza Tolosa, Gipuzkoa, España

TU-K, 80ko hamarkadan makina bat kontzertu eman eta gero orain bueltan Ondarrutik.    TU-K, Tuka esaten da, “tu-ka-tu-tu-ka”, erritmo kutxek egiten duten soinuaren antzera, erritmo kutxa baita taldearen bereizgarrietako bat.

Donostiako Musika Hamabostaldia 2025: «Haritik tira»

Kursaaleko auditorioa (erabilera anitzeko aretoan) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldiaren barne. Ipuin kontaketa. Mundu fantastikoak eta soinu harrigarriak deskubrituko ditugu hari instrumentuen musikarekin eta hitzekin bidaiatzen dugun bitartean. Adina: 4-7 urte. Iraupena: 55 minutu. Interpreteak: Ander Edo (narratzailea) eta Easo Sinfonietta (hari laukotea).

Home Listening

Tabakalera (patioan) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Home Listening artistak Parisko bere apartamentuan garatutako soinu-ikerketa batetik abiatzen da, non hainbat urtez eguneroko bizitzaren entzungarriaren eta entzunezinaren arteko mugak aztertu dituen. Eric La Casak kontzertuari buruzko  kontzertuari buruzko azalpena: Scalarako instalazioaren bariazioak (soinu soilak nire apartamentutik). Denbora gehiago ematen dut barruan kanpoan baino. Parisen, nire bizitzaarkitektura antropozentrikoaren barne-bolumenetan antolatuta dago: nire hiri-ekosistema pertsonala, mundu bat […]

Berriozarko Jaiak 2025: «Modernoak»

Nafarroako Emaileen plaza Berriozar, Navarra, España

Berriozarko 2025eko Jaien barne. Beti esan digute modernoa izatea modak agintzen duena janztea zela, gehiengoak esaten duen bezala pentsatu eta sentitu, baina… Modernoak taldeak argi dauka! Izaera onena norberak berea: "Izan zaitez zu". Denok ezberdinak garelako, aniztasuna errespetatzea dute helburu. Zaintza eta maitatzeko askatasuna. Zaindu zure burua, zaindu laguna eta mundua; murriztu, berrerabili, birziklatu eta Ama lurra maitatu.

Ines Woldin – Cuartet

Altxerri Jazz Club Reina Regente, 2 (Parte vieja), Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Abuztuko kontzertuak:  24/08: Aitor Marimon & Gonzalo Encinal 25/08: Luismi Segurado - Piano Solo 26/08: Luismi Segurado - Piano Solo 27/08: Ines Woldin - Cuartet 28/08: Pablo Maza - Trio 29/08: Paul San Martin & Alvaro Ga Viria 30/08: David Cid - Trio 31/08: Ines Woldin - Trio

Ezin Zailagoa 2025: «Pocket Loop»

Paseo Queiles Tudela, Navarra, España

Stoptoï konpainiaren ikuskizuna da Pocket Loop, malabareak eta musika uztartzen dituena bizitza bera irudikatzeko. Malabar-bolak, gomazko uztaiak eta bateria bat erabiliz, artistek esperientzia bisual eta soinudun bat sortzen dute, une intimo eta minimalistetatik ludiko eta kementsuagoetara igarotzen dena. Adin guztientzako ikuskizunaIraupena: 40′

Ezin Zailagoa 2025: «Rojo estándar»

Foruen Plaza (Gasteiz) - (Foru plaza) Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Rojo Estándar La Nördika konpainiaren zirku eta dantza ikuskizuna da, mugimenduaren, kolorearen eta elkarren kontrako bi pertsonaiaren arteko elkarrekintzaren bidez maitasunaren ilogika arakatzen duena. Eszenaratze zirraragarri eta umoretsuarekin, lanak hainbat sari jaso ditu, eta Espainiako eta Europako adin guztietako ikusleak liluratu ditu. Adin guztientzako ikuskizunaIraupena: 45′

«Kneecap»

Donaixtiko Xundako Saint-Just-Ibarre, Francia

KNEECAP filma Gaelikoz eta euskaraz azpititulaturik.