Bereterretxen kantorea

Arrabotü plaza Etchebar, Francia

Sar hitza: Xiberoa XV. mendean (frantsesez) Bereterretxen kantorearen literatur komentarioa, Deustoko Unibertsitatean erakasle den Javier Kaltzakorta-rekin (euskaraz bat-bateko itzulpenarekin frantsesera) Moderazailea: Maider Bedaxagar

«Amak»

Herri Antzokia (Zaldibia) Lizardi Kalea, 16, Zaldibia, Gipuzkoa, España

Amak komedia, eskola bateko itxaron gelan atera ezinik gelditzen diren 4 emakumeren arteko istorio desesperagarria da. Egoera larri honek mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu eta, bertan, amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira Fitxa artistikoa: Antzezleak: Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles, Oihana Maritorena, Intza Alkain Egilea: Elena Díaz Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi

«Transir»

Majori plaza Ordizia, Gipuzkoa, España

Transir transformazioari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko joko bat da. Zirkuan, egunerokotasunean bezala, bizitza dugu jokoan. Ez dugu heriotza baino gauza seguruagorik. Zoriontsuak, mugagabeak eta natura kontrolatzeko gai garela uste izan dugu. Gure giza izaera onartzeak, azkenean hilko garela, dena amaitzen dela eta dena ez dagoela gure esku onartzeak, agian, aukera emango digu orainean, garen […]

Animadeba 2025: SARA AZURZA

Kutxa zuria Deba, Gipuzkoa, España

Animadeba 2025 jaialdiaren barruan. Sara Azurza artistak Hiri Ilunen Umeak izeneko album berria aurkeztuko du.  8 abestiko bilduma honek heldutzearen inguruko hainbat gaiez eta gatazkez hitz egiten du.   

Labetxu bailarara irteera

Antzinako Paradorean Hondarribia, Gipuzkoa, España

Labetxu bailarara irteera geologiko gidatua, Jaizkibelen. 5km eta 500m-tako desnibela. Antzinako Paradorean geratuko gara 8:30-etan. Apuntatzeko deitu Luberri museora edo idatziguzu. 943260593.

Oreixe Akustikoa 2025: Antuxuna

Juan Arzamendi Musika Etxea (JAME) Zerrajera Kalea, 8, Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa, España

Oreixe Akustikoa 2025 egitarauaren baitan.    Sarrerak online eta leihatilan Emanaldi bakoitzerako sarrerak https://amaiaarrasate.janto.es helbidean eskuratu ahalko dira, eta egunean bertan emanaldi bakoitzaren aurretik leihatilan. Sarrera bakoitzaren prezioa 5 €-koa izango da.   Irailaren 5ean, ostirala, 19:30ean - Antuxuna Antuxuna Nagore Etxabe Etxabe-ren bakarkako proiektua da. Musikari ipurtarin honek, talde ezberdinetan bateria, txalaparta zein baxua jotzen diharduenak, […]

«ROBOT DREAMS»

Herriko plaza, ostatua eta elkartea Altzo, Gipuzkoa, España

DOG Manhattanen bizi den txakur bakarti bat da. Egun batean, robot bat eraikitzea erabakitzen du, lagun bat. Bere adiskidetasuna hazi egiten da, banaezin bihurtzeraino, laurogeiko hamarkadako New Yorkeko erritmoan. Udako gau batean, Dog, pena handiz, ROBOT utzi behar izan zuen hondartzan. Berriro elkartuko dira?Sara Varonen eleberri grafiko ezagunean oinarritua. Fitxa teknikoa: Izenburua: Robot Dreams Urtea: 2023 […]