«Arizona»

Soreasu Antzokia Soreasu Auzunea, Azpeitia, Gipuzkoa, España

Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da. Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den […]

FABIO LIONE

Zorrotzako Gaztetxea Zorrotza - Kastrexana, 30, Bilbao, Bizkaia, España

FABIO LIONE irailaren 28an iritsiko da Zorrotzako Gaztetxera "Z Live on Tour" birarekin. lex Holzwarth, Patrice Guers eta Dominique Leurquinekin arituko da, Justin Hombach gitarrekin batera.   

«Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute»

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia Errementari kalea, 32, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. […]

DONOSTIAKO UDALAREN TXISTULARI TALDEAREN KONTZERTUA

Konstituzio Plaza (Donostia) - (Mandasko Dukea aretoa) Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du Plaza Berrian. Dantza, kantu, biribilketa, obra… hiru zuloko euskal txirulak jo ditzakeen tankera guztietako musikak joko ditu udal taldea.  Aurretik, 9etan abiatuta, erdiguneko kaleetan, diana eskainiko du taldeak.

«Globe Story»

Merkurio Plaza (euria bada, Lizeo Antzokian) Gernika-Lumo, Bizkaia, España

Bat-baterko maitaminak betiko elkartu ditu Greta eta Max. Umetxo ederra izango dute, eztei-bidaia opor-ontzi batean biziko dute, maitale baten atzetik ibiliko dira, ekaitz bat dantzatuko dute eta gaixotasunari barre egingo diote ospitale zentzugabe batean. Pasioz biziko dituzte beren abentura komikoak, harik eta, hitzez hitz, bihotza eskuan amaitu arte.    

«El ventrílocuo»

Torrezabal Kultur Etxea - (Muguruko landa) Lehendakari Agirre Plaza, z/g, Galdakao, Bizkaia, España

Jaime, “Bentrilokua” beti bakarrik heltzen da, bere burua bakarrik aurkezten du, bakarrik antzezten du, eta, noski, bakarrik hitz egiten du. Baina eszenatokian dagoenean, izaki andana batek laguntzen gaitu, eta gauza txikienek ere parte hartzen dute: dela paper zatitxo bat, dela benetako arkakuso- zirku bat, dela gospel kantatzen duen sai erre bat. Komedia soil bat ez […]