Euskadiko Orkestra: «Berlioz / Ravel» (Donostia)
Kursaal - (Terraza) Zurriola Pasealekua, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España2025ean, Maurice Ravel jaio zeneko 150. urteurrena ospatuko dugu. Ravel Euskadiko Orkestraren ibilbidean funtsezko egilea izan da eta haren musikak leku garrantzitsua beteko du Denboraldi berri honetan. Gainera, Denboraldia bere sorkuntza-lan handinahienetako batekin irekiko da: Daphnis et Chloé ballet sinfoniko-koralarekin. 1912an estreinatu zuten Errusiako Ballet ospetsuek, eta partitura honekin "nire ametsetako Grezia leialki birsortzea" lortu nahi izan zuen Ravelek. […]