Iker Garcia Barrenetxearen eskola magistrala: «Óleo»

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Klase magistrala emango du Iker García Barrenetxeak. Artistak marrazkia esploratzera gonbidatzen du, pentsamendu bisualaren forma gisa, saiakuntzarako, behaketarako eta asmakizunerako espazio gisa. Saioan, marrazki propioen aukeraketa bat egingo da, sakon aztertuak: testuingurua, jatorria eta zentzua ematen dieten elementuak, horien bidez, marrazkiak ideiei forma emateko, soluzio plastikoak probatzeko eta intentzioz beteriko irudiak sortzeko balio diola partekatuko du margolariak. Kanpo-erreferentziak eta […]

Kresala Zinekluba: «LÉOLO»

Cines Trueba Secundino Esnaola, 2, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Léo Lauzon irudimenez gainezka dagoen haurra da, bere familia bitxi eta higuingarriarekin Montrealgo auzo xume batean bizi dena. Ingurune gorrotagarri horretatik ihes egiteko, haurrak irudimenezko mundu surrealista bat asmatuko du, Léolo Lozone izenekoa, eta Eguzkitik edo italiar batek ernaldutako tomate batetik jaio dela ziurtatuko du.    

Bilbo Zientzia Plaza 2025: «El enigma Agustina»

EHUkultura Bizkaia (Bizkaia Aretoa) Avenida Abandoibarra, 3, Bilbao, Bizkaia, España

El enigma Agustina dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia. Hizlariak: Emilio José García eta Manuel González, dokumentalaren sortzaileak, eta Natalia Ruiz Zelmanovitch, antzezlea.

Must +Pro 2025 – Euskal Herriko musika profesionalentzako topaketa

Tabakalera - (Erakusketa gela nagusia) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Musika Bulegoa topaketa profesionalak antolatzen ari da Euskal Herriko musika sektorearentzat. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango dira Tabakaleran (Donostia). Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta kontzertuak... Datozen asteetan jardunaldien programa luzatuko da. Bitartean, gorde datak!

BBK Bilbao Kultura Social Forum 2025 (irailak 30 – urriak 1)

Guggenheim Bilbao Museoa - (Museoko Atrioan) Abandoibarra Etorbidea, 2, Bilbao, Bizkaia, España

Egungoa bezalako ingurune konplexuan, Fair Saturday Fundazioarentzat funtsezkoa da gizarte bidezkoagoak eta garatuagoak eraikitzeko kulturak duen garrantziaz sentsibilizatzea. Ideia horretatik sortua da BBK Bilbao Kultura Social Forum: kulturaren bidez gizarte-berrikuntzaren arloko ikerketa-kasu iradokitzaileak biltzen dituen eta nazioartean erreferente den gunea. Aurten ere, arlo ezberdinetako hizlari anitzen topaleku izango da Bilbo, 2025eko irailaren 29tik urriaren 1era. […]

Zona Photobook 2025: «Hariak eta argiak, argazki-liburuak dastatzeko klubaren topaketa»

Montehermoso Kulturunea - (Centro Cultural Montehermoso Kulturunea) Fray Zacarías Martínez, 2, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2025eko Zona Photobooken egitarauaren barne. Argazki-liburuak dastatzeko kluba hileko lehen asteazkenean bilduko da, 19:00etatik 20:30era, Montehermoso Kulturuneko Salcedo aretoan. Bideratzaileak: Sara Berasaluce eta Yone Estíbariz Topaketa bakoitzean 12 lagunek hartuko dute parte eta, haien artean, Sarak eta Yonek aukeratutako argazki-liburu batzuk komentatuko dituzte. Ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea parte hartu ahal izateko; saio informalak […]

Euskadiko Orkestra: «Berlioz / Ravel» (Donostia)

Kursaal - (Terraza) Zurriola Pasealekua, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2025ean, Maurice Ravel jaio zeneko 150. urteurrena ospatuko dugu. Ravel Euskadiko Orkestraren ibilbidean funtsezko egilea izan da eta haren musikak leku garrantzitsua beteko du Denboraldi berri honetan. Gainera, Denboraldia bere sorkuntza-lan handinahienetako batekin irekiko da: Daphnis et Chloé ballet sinfoniko-koralarekin. 1912an estreinatu zuten Errusiako Ballet ospetsuek, eta partitura honekin "nire ametsetako Grezia leialki birsortzea" lortu nahi izan zuen Ravelek. […]

Santurtziko irakurketa kluba: «Las vírgenes suicidas» (Jeffrey Eugenides)

Dorretxeko Udal Erakusketa Aretoa Sabino Arana, 5, Santurtzi, Bizkaia, España

IRAKURKETA KLUBA2025eko azken hiruhilekoaTarget: 18 urtetik aurreraLekua: Casa Torre JauregiaOrdua: 1.txanda: 18:15-19:45 / 2.txanda: 19:45-21:15 Saioen datak eta irakurri beharreko liburuak:• Urriak 1, Las vírgenes suicidas, Jeffrey Eugenides• Urriak 15, Desayuno en Tiffany’s, Truman Capote• Urriak 29, Soniechka. Liudmila Ulítskaya• Azaroak 12, Yo Tituba, la bruja negra de Salem, Maryse Condé• Azaroak 26, El mar […]

Eskola feminista: «Generaciones de dignidad»

Emakumeen Etxea: Santa Maria kalea, 11 Vitoria-Gasteiz, Álava, España

HIZLARIA: Mai Al Bayoumi, Espainiar Estatuan errefuxiatutako palestinarra. Jaioterrira itzultzeko eta erresistentzia defendatzeko eskubidearen aldeko militantea eta aktibista soziala MODERATZAILEA: BDZ Araba Kausa palestinarrari buruz hitz egitea okupaziorik eta indarkeriarik gabeko etorkizun batez eta Palestina aske, laiko, antifaxista, antisionista, antiinperialista, antikolonial eta feminista batez hitz egitea da. Emakume palestinarrek bizirauteko eguneroko borrokan nahiz identitate kulturalaren […]