Helduentzako irakurketa kluba: «Poeta chileno»

Tolosako Liburutegia (Aldaba) Apaiz Etxea (Intxur Auzo Elkartea), Tolosa, Gipuzkoa, España

Urritik maiatzera eskainiko da, hilean behin (asteartea, 18:00etan). Izena eman behar da, webgunearen bidez. Izen-ematea irailaren 15ean irekiko da, 09:00etan. Jarraian zehazten dira datak. Urriak 14 Azaroak 11 Abenduak 9 Urtarrilak 20 Otsailak 24 Martxoak 17 Apirilak 21 Maiatzak 19 Informazio gehiago: irakurketa kluba

Argitalpenaren Aurkezpena: «El Ensayo de la Exposición (1977-2017)»

AZ Azkuna Zentroa - (Auditorio) Arriquibar Plaza, 4, Bilbao, Bizkaia, España

Concreta argitaletxeak ateratako "El ensayo de la exposición (1977-2017" liburuak 2016 eta 2023 artean egindako Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioan izandako hausnarketak eta eztabaidak biltzen ditu. Bulegoa z/b eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren arteko lankidetza-proiektu honek 1977 eta 2017 bitartean izan ziren erakusketak aztertzen ditu. Berrogei urtean zehar egindako erakusketen gaineko azterlana da, eta hogeita hamar […]

«Ataria (bat)» topaketa-zikloa: «Euskadi horma-irudia: adierazpenaren eta formaren arteko arazoaren muturreko kasu bat Ibarrolaren obran»

Bilboko Arte Eder Museoa Museo Plaza, 2, Bilbao, Bizkaia, España

Ataria (bat) erakusketaren testuinguruan, topaketa-ziklo honek Bilbo eta museora lotutako espazio eta erakunde artistikoetarako bereziki sortutako ekoizpenak aztertu eta berrikustea du helburu, protagonista nagusien ahotsetatik abiatuta. Urriaren 14an, Txomin Badiolak Euskadi horma-irudia: adierazpenaren eta formaren arteko arazoaren muturreko kasu bat Ibarrolaren obran izeneko hitzaldia eskainiko du.

Liburu-aurkezpena: «Aurpegiak» (Amaia Telleria)

Donostiako Udal Liburutegi Nagusia Alderdi Eder, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Amaia Telleriaren Aurpegiak nerabeentzako eleberriaren aurkezpena. Amaia Telleria Mujikaren istorio ausart honek ustez perfektua den gizarte baten atzean ezkutatutako sekretuak azaleratzen ditu. Appegiak deituriko betaurreko bereziek edertasunaren irudi idealak sortzen dituzte, baina protagonistak laster jakingo du benetako edertasuna ez dagoela kanpoan, barnean baizik. Teknologia, autoezagutza eta gizarteak ezarritako presioei buruzko kontakizun bat da Aurpegiak. Liburu honen editorea izan den Miren Mujikak, eta Amaia […]

Liburu-aurkezpena: «Toponimia eusquérica en el mundo» (Jose Mari Ugaldea Duralde)

Portalea - (Batzartoki 1-2) Bista Eder, 10, Eibar, Gipuzkoa, España

Jose Mari Ugaldea Duraldek Toponimia eusquérica en el mundo liburua aurkeztuko du. Jose Mari Ugaldea Duralde, Gizarte Graduatua. Bizkaiko AEKko irakasle eta koordinatzaile ohia. Euskal toponimia munduan (2017) eta  Toponimia eusquérica en el mundo (2024) liburuen egilea. Euskera eta toponimia jaso, grabatu eta aztertzeko ‘Universidad de Basarte’ proiektuaren sortzailea eta sustatzailea.  Liburuaren sinopsia: Liburuak euskararen antzinatasunaz eta hedaduraz […]

«De la forma al espacio. Arquitecturas utópicas de Oteiza y Basterretxea»

Jorge Oteiza Fundazio Museoa C/ de la Cuesta, 24. Alzuza, Valle de Egüés/Eguesibar, Navarra, España

"Jorge Oteizaren uharte utopikoa. Zorrotzaurreren inguruko iruditeriak eta modernitatearen amaierako arteak" erakusketaren programa publikoaren barne. Emma Lopez Bahutek eskainitako saioa. Oteiza Museoko zuzendariorde J.P. Huercanos izanen da aurkezle eta moderatzaile. San Telmo Museoa. Urriak 14 (asteartea), 19:00etan. Sarrera librea lekuak bete arte. Streaming bidezko emisioa San Telmo Museoko youtube-kanalean. Saio horretan, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artistek […]

Hitz&Musik 2025: EKIZA: «Argitzala»

Gerriko Txokoa Lazkao, Gipuzkoa, España

Jurgi Ekizak, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea aprobetxatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: ARGITZALA.  

Fas Zinekluba: «Good One»

El Carmen Aretoa - (Salón Indautxu) Indautxu Plaza z/g, Bilbao, Bizkaia, España

Good One · AEB · 2024 · 90 minZuz.: India Donaldson · G.: India Donaldson · Fot.: Wilson Cameron · Mus.: Celia Hollander · Int.: Lily Collias, James Legros, Danny MacCarthy+ XII KORTeN! Etorriko da (eta zure begiak izango ditu), Izibene Oñederra. EH, 2024, 13 "AniInv.: Izibene Oñederra, María Corral"Good One"Asteburu batean, 17 urteko Samek […]