Klasikoak 2025: «El amor brujo»

Golem Baiona Baiona Etorbidea, 52, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Euskadiko Filmategiaren 2025eko Klasikoak zikloaren barruan. Candela tematuta dago bere maitale Diegoren oroitzapenarekin, liskar batean hil baitzen, eta antza denez atzetik dabilkio haren mamua, haluzinazio-sare esplikaezin batean katramilatzen duena. Antonio, aldiz, Candelaz maiteminduta dago, eta hura sorginkeria hartatik libratzeko borrokan, konturatu da Candela egiaz ikaratu nahian dabilela baten bat. Orduan erabaki dute Candelak eta Antoniok azpikeria […]

FITO & FITIPALDIS: disko sinaketa FNAC Bilbaon

Fnac (Bilbo) Urkixo Zumarkalea, 4, Bilbao, Bizkaia, España

"El monte de los aullidos" diskoaren sinaketa (azken lan hori baino ez du sinatuko), urriaren 24an argitaratuko dena. "Cada vez cadáver" Fito & Fitipaldisen azken lan diskografikoa kaleratu zenetik 4 urte igaro ondoren, Fito indartsuena itzuliko da, bere estilo bereizgarriarekin jarraituz eta belaunaldien arteko lotura horrekin gutxi geratzen diren panoraman abesti paregabeekin.  

Ipuin kontaketa: «Agur, agur, agur»

Zabalganako Liburutegia Juan Gris, 2, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Helduentzako ipuin-kontaketa. Heriotza da abiapuntua eta ez amaiera saio honetan. Ipuin, elezahar, edo istorioen protagonistak kinka larrian aurkitzen dira eta haien ahots eta esperientziak kontatu nahi ditugu hitzaren eta musikaren bitartez. Maite Arrese eta Mau Ziemkiewicz, Emakume eskeletoak aurkezten digute saio hau. Sarrerak erosteko datakNoiztik: 2025/10/16 08:30 Noiz arte: 2025/10/30 19:00 Aurrez aurreko erosketa: sarrerak edozein […]

Gasteizko Irakurle Kluba: «Pleibak»

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea - (Micaela Portilla Ikergunea) Paseo de la Florida, 9, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Irakurketaren jolasa da helburua Gasteizko Irakurle Klubean; izan ere, hori baino ez da egiten: liburuak irakurri eta liburuez hitz egin. Ez dira literatur lanen azterketa jakintsuak bilatzen, irakurleen esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Iban Zalduak koordinatzen du jarduera hau eta berak osatzen du urteko liburuen zerrenda. Hilean behin biltzen da, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako […]

Ipuin kontalaria: «Ipuinekiko beldur edo beldur ipuinak?»

San Frantziskoko Liburutegi Publikoa (Iruña) San Frantzisko Plaza, z/g, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Ipuin kontaketa euskaraz: Ipuinekiko beldur edo beldur ipuinak? Ventura Ruizekin. 4 urtetik gorako haurrentzako, beldurrezko istorioen inguruko ipuin kontaketa saioa, Ventura Ruizen eskutik. Sarrera librea lekua bete arte

Ipuin-kontaketa: «Beldurren kalabaza»

Bilboko Liburutegia (Errekalde) Altubeko Zeharbidea, 6, Bilbao, Bizkaia, España

Beldurren kalabaza ipuin-kontaketa saioa Elssie Xalbadorrekin. Adina: 6 - 12 urte

Irakurketa errezako kluba: «Haizearen musika»

Bilboko Liburutegia (Basurtu) Sabino Arana, 50, Bilbao, Bizkaia, España

Jordi Sierra i Fabra idazlearen "Haizearen musika" liburua landuko da irakurketa errazeko klub honetan. Ignacio de las Herasen euskarazko bertsioa. Irakurketa-kluba euskaraz. Koordinatzailea Lina Ugarte izango da.