«Singles»

Intxaurrondo Kultur Etxea - (Intxaurrondo K.E.) Felix Gabilondo Plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

+55 Kemen Antzerki Taldeak Josema Langarak zuzendutako Singles antzezlana taularatuko du. Agertoki dekadente batean gaude, crowdfunding kooperatiba loriatu baten hondarrak, non bakarrik zeuden pertsona talde batek (singleak) beren egunen amaiera duintasunez bizi nahi dute. Halere, asmakizunaren kudeatzailearen zikoizkeriari esker, dena pikutara doa. Eta Jainkoaren (edo edonoren) eskutik utzita, hor dabiltza beren bakardadea arrastaka.Musikal bat ez da musikal […]

Kultur Gabonak 2025-2026: Elur malutak

Santa María Josefa del Corazón de Jesús parrokia (Miribilla) Bilbao, Bizkaia, España

2025-2026ko Kultur Gabonak - Bilboko Gabonetako Kultur Egitarauaren barne. Gabonak egun bereziak eta abegikorrak izaten dira. Oraingo honetan, Bilboko Udal Txistulari Bandak, Ahotsak abesbatzarekin eta Gorka Aginaga pianistarekin batera, garai hartako doinu esanguratsuekin atsegin izango gaituzte. Gaur egungo musikagileek garai honetarako sortutako lan batzuk eta beste batzuk, denengatik ezagunak.  

Kultur Gabonak 2025-2026: «Bazen behin?»

Zorrotzako frontoian Bilbao, Bizkaia, España

2025-2026ko Kultur Gabonak - Bilboko Gabonetako Kultur Egitarauaren barne. "Bazen behin…" ipuin modernoa da, istorioko hamar pertsonaiak aldi berean txandakatzen dituzten bi aktorek interpretatua. Inoiz izan den erresumarik aspergarrienaren zoritxarrak kontatzen ditu. Erregeak erreinua berrasmatu behar du bere alaba eta mendeko guztiak salbatzeko.

«La infancia de Iván»

Aiete Kultur Etxea - (Aiete K.E.) DK. Aiete pasealekua, 63, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) Ekialdeko Frontea. Iván 12 urteko mutiko errusiarrak, gurasoak nazien inbasioan hildakoak, armada sobietarrarentzat lan egiten du, alemaniarrak zelatatuz. Vladimir Bogomoloven kontakizunean oinarrituta dago filma. Aurkezlea: Josemi Beltan Zuzendaria: Andrei Tarkovsky (Sobietar Batasuna). Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: La infancia de Iván

«REDNudes»

Txema Blasco Auditorioa Herriko Enparantza, 1, Alegría-Dulantzi, Álava, España

Nudeak, bideo eta argazki intimo konprometituak, lapurtuak, baimenik gabe publikatu eta sareetan biralizatuak. Ikasleen artean alarma eta gatazka gero eta handiagoak. Instiko neska lagun bat desagertu da aztarnarik utzi gabe eta inork ez du kontatu nahi zer dakien.... Gezurrak desmuntatzen dira baina inork ez du aurrerapausorik ematen. Arrasto filtratuak. Brotherren hariek mugituta korua beti abesti […]

«Miñan» liburuaren inguruzko solasaldia Amets Arzallusekin

Erandioko Liburutegia (Astrabudua) Josu Murueta Plaza, z/g, Erandio, Bizkaia, España

Miñan. Horrela du izena Ibrahima Balderen (Konakry, Ginea, 1983) eta Amets Arzallusen (Hendaia, Lapurdi, 1983) liburuak. Balderen bizipena du oinarri: 13 urte zituela aita galdu, lan bila hasi, eta haren anaia gazteena desagertu zeneko aldia kontatzen du. Gineako hiriburutik Nzerekore hirira joan zen lan bila: amari, bi ahizpei eta anaia gazteenari laguntzeko asmotan. Lanean ari […]

AIMARZ + MIRUA

Erandioko Liburutegia (Astrabudua) Josu Murueta Plaza, z/g, Erandio, Bizkaia, España

AimarZ Zumarragako artista gaztea da, eta oso txikitatik piztu zitzaion musikarekiko zaletasuna. 15 urte besterik ez zituela kaleratu zuen bere lehenengo abestia; ordutik, bere ibilbidea hasi eta MI CORE izeneko lehen EParekin borobildu zuen, hyperpoparen eta beste estilo batzuen mugak esploratzen dituen proposamen ausarta. Euskal eszena musikaleko promesarik nabarmenenetako bat dela kontsideratua, Aimarzek bere ibilbidea […]