«Cenicienta Rock»

Zizur Nagusiko Kultur Etxea - (Liburutegia) Erreniega Parkea, 25, Zizur Mayor/Zizur Nagusia, Navarra, España

Errauskine ipuin klasikoaren bertsio musikal dibertigarri eta arduratsua da hau. Oraingo honetan, Errauskinek badaki planeta garbitzen lagundu behar duela, salbatzeko. Amaordearen berekoikeriarekin amaitu beharko du, munduko maitagarri zoroenari laguntzen utzi, sagu adiskideak salbatu, bere eskubideen alde borrokatu eta hainbeste barre egin, hainbeste, non printzeak bere algarengatik errekonozitzen baitu. Algara hauek inola ere ez dira kristala […]

«Irabazi Arte» (5. denboraldiaren aurrestreinaldia)

Tabakalera eta Kursaal Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

“Irabazi Arte!” telesailaren 5. denboraldia ate joka dago, eta aurrestreinaldien datak ere baditugu jada. Arene eta bere lagunek institutuko azken urteari aurre egingo diote. Azken urtea lasaia izango zela ematen zuen arren, azkenean, ez da hola izango: norbait ez dago klubeko festa egunean gertatutakoa ahazteko prest eta denek ordaindu beharko dute gau zorigaiztoko hartan egindakoagatik.  

ARTHUR’S TOYS zuzenean

3 tabernaren aurreko plaza Tolosa, Gipuzkoa, España

"Tolosan sortutako taldea da Arthur’s Toys. Bi diska dituzte kaleratuta dagoeneko, azkenekoa "Mamuekin jolasean" 2025an. Hirukote bezela hasi zan taldea bigarren diskaren grabaketarako eta zuzenekoak eskeintzeko boskotea bihurtu da. Pop-rock-a jorratzen duen taldea da."

Sarrerak Silitia (Amaraun Arte Fabrika)

Amaraun Arte Fabrika - (Plaza) Muntsaratz Auzoa, 36, Abadiño, Bizkaia, España

Ibai Silicatok (Lekeitio, 1997) eta Xabier Barrutiak (Bilbo, 1999) osatutako bikote bizkaitar sailkaezina da, orain dela gutxi laukote bilakatu dena, Dani Artetxe (Bilbo, 1999) eta Adri Lorenzo (Bilbo, 1998) eransketarekin. Bertan, brioche pop gisa definitzen duten musikak, eszenaratzeak eta asmo artistikoak pisu orekatua dute. Estiloen arabera galdetzen badiezu, punky-funky-elektro-euskal-rock abestiak egiten dituztela esango dizute, baina, […]

Kepa Frisko y Los Desatados + Watermelon + Coverage

Urban Rock Concept Gamarrako atea, 1, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Kepa Frisko abeslari, instrumentista eta konpositore arabarrak, La Milla 13 taldeko abeslari eta gitarrista gisa ezaguna denak, zuzenean aurkeztuko du bere bakarkako lehen EP-a, "Canciones al fuego". Kontzertua irekiko du Coverage taldeak, Taldegune tokiko musika-eskolan sortuak, eta ondoren Watermelon tokiko blues-soul taldeak joko du; bertan Arian Larreina aritzen da, eta gero Los Desatados taldearekin bat […]

«Trovadores Urbanos»

Francisco Arbeloa EP eta DBH Reynoko Areto Nagusia - (Antzokia) Avenida Diputación, 72, Azagra, Navarra, España

Sin duda un gran referente de la comedia musical improvisada en España. Nuestra trayectoria nos ha llevado a la creación de siete espectáculos de comedia musical representados en teatros importantes de toda España y países de Europa y Latinoamérica. Autoría del texto: Al Tran Tran Autoría de la música: Al Tran Tran Dirección: Al Tran […]

Zinemastea 2026: «Jone, batzuetan»

Arkabia Calle Postas, 13, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Zinemastea - Euskal Zinemaren Festibalaren barne. Jone 20 urteko neska bat da. Bilboko Aste Nagusian zehar lehen aldiz maitemintzen da. Bitartean, etxean, aurre egin behar dio bere aitaren gaixotasunaren aurrerapenari.   Fitxa teknikoa: Zuzendaritza: Sara Fantova Gidoia: Sara Fantova, Núria Dunjó, Nuria Martín Ekoizpen Exekutiboa: Carmen Garrido, Judit Navarro, Kevin Iglesias Argazkilaritza: Andreu Ortoll […]

Zinemastea 2026: «Faisaien Irla»

Arkabia Calle Postas, 13, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Zinemastea - Euskal Zinemaren Festibalaren barne. Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion […]

«Lamiaren ispilua»

Juanba Berasategi Aretoa - (Trintxerpeko Gudarien plaza) Donibane kalea, 1, Pasaia, Gipuzkoa, España

Neskato batek ispilu berezi bat aurkitu du: ez du soilik irudia islatzen, galderak pizten ditu eta irudimena esnarazi. Une horretatik aurrera, abentura zirraragarri bati ekingo dio, umorez, ustekabez eta Euskal Mitologiako izaki xelebrez beteriko bidaia. Pauso bakoitzak mundua beste ikuspegi batetik begiratzera gonbidatzen du. Haurrentzat pentsatutako ikuskizun bizi eta gertukoa da, jolasaren, fantasiaren eta jakinminaren […]