Literatur solasaldiak: «Joana Maiz» (Yurre Ugarte)

Plazida Otaño Zizurkilgo Liburutegia - (Berazubiko Auzo Elkartea) Ernio bidea 13, Zizurkil, Gipuzkoa, España

Joana Maiz liburuari buruzko solasaldia. Gidaria Iratxe Retolaza izango da. Yurre Ugarte bertan izango da. Sinopsia:  Erresistentzia da Joana Maizen gakoetako bat. Joseba Larratxe eta Yurre Ugarteren lehenengo nobela grafikoaren protagonistak uko egingo dio euskal historia kanonikoaz diharduen gidoia filmatzeari, eta castingean baztertutako atsoa berreskuratuko du: etxetik kaleratua izatekotan den andre zaharra. Hala, bizi-une ezberdinetan […]

NEU TROIA

Parral Taberna Cantón de San Francisco Javier, 4, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

Giro ameslari zein malenkoniatsua dakar Neu Troia izenaren atzean dagoen lagun taldeak. Gitarra akustikoaren soinutik abiatuz, Indie jostalari eta barnerakoia proposatzen dute 2024ean kaleratutako "Arriskuaren Xarma" izeneko lehen lan luzean. Elektronika eta psikodelia bidelagun, entzuleak nebulosa gozo batean murgiltzeko aukera izango du.

Jazzaldia 2026 – tokiko taldeen lehiaketa: YKO Project

Victoria Eugenia Antzokia - (Antzoki Zaharra eta) Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

  Yko Project, etiketei kontra egiten dien soinu-proposamen paregabearekin, egungo musika-agertokian sortu den proposamenik freskoenetako eta berritzaileenetako bat da. Taldeko burua Amaya Decaudin abeslari eta konpositorea da. Amayak berak sortu zituen taldea eta proiektua. Duela hamarkada bat baino gehiago Amayaren bilaketa pertsonal gisa hasi zena bilakatu egin da, eta kultura- eta estilo-aniztasunari jarraitzen dion kolektibo bihurtu […]

Astearteetako zinea: «Father Mother Sister Brother»

Amaia Antzokia - (Iturzaeta areto) Otalora Lizentziaduna Kalea, 6, Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa, España

Dagoeneko helduak diren anai-arreba batzuk berriro elkartu dira, elkar ikusi gabe urteak igaro ondoren, konpondu gabeko tentsioei aurre egitera eta emozionalki urrun dauden guraso batzuekin dituzten tirabira askoko harremanak berriz ebaluatzera behartuta. Hiru herrialdetan gertatzen dira istorioak: “Father” AEBetan girotuta dago, “Mother” Dublinen eta “Sister Brother” Parisen.    

Zinemagileen arteko elkarrizketak 2026: «Generozko fikzioaz, Asier Urbieta, Koldo Almandoz»

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua) Elbira Zipitria, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

2026ko Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barne. KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan: Generozko fikzioak Asier Urbietak eta Koldo Almandozek Generozko fikzioak izeneko saioan sakonduko dute, fikzioan generoa baliatzeari buruz. Urbietak Goteborgen estreinatu zuen bere lehen film luzea, Faisaien irla / Pheasant Island (La isla de los […]

Tertulixan: «Crónicas de Jerusalen»

Oñatiko Liburutegia Santa Marina, 1, Oñati, Gipuzkoa, España

Komikia: “Crónicas de Jerusalen” / Guy Delisle (Astiberri) Dinamizatzailea: Kike Infame _____________ «Tras un año en Jerusalén acompañando a su pareja, miembro de Médicos Sin Fronteras, Guy Delisle nos ofrece en Crónicas de Jerusalén, una de las novelas gráficas más esperadas, su personal visión de uno de los conflictos más enquistados de la actualidad.Delisle nos muestra su lado hogareño, […]

Zinemastea 2026: «Los domingos»

Arkabia Calle Postas, 13, Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Zinemastea - Euskal Zinemaren Festibalaren barne. "Los domingos" filmak Ainararen istorioa kontatzen digu, 17 urteko gazte idealista eta apartekoa, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar duena. Hori espero du bere familiak, behintzat. Alabaina, gazteak adieraziko du Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela eta klausurako moja bilakatzea planteatzen duela. Albisteak ustekabean harrapatuko du familia osoa, […]