Sharp Pins

Dabadaba Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Sharp Pins indie/pop lo-fi proiektu musikal bat da, Kai Slater Chicagoko (AEB) musikari gaztea buru duena. Lifeguard eta Dwaal Troupe taldeetan parte hartzeagatik ere ezaguna da. Sharp Pins bezala, Slaterrek power-popa, gitarren popa 60ko eta 90eko hamarkadetako rockaren eraginekin eta DIY ukitu nostalgikoa duten melodia itsaskorrak nahasten dituzten abestiak konposatu eta grabatzen ditu.  

Bisita gidatua +55: «Museoa eta J.M. Serten margoak»

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua erakusketa iraunkorrera. Kasu honetan, San Telmo Museoaren historia eta Elizan dauden Josep María Serten mihiseak ezagutzeko aukera egongo da. +55 Kultur Gidak programako bisita gidatuak sei ibilbidetan antolatuta daude, erakusketa iraunkor osoa ezagutzeko txandakatzen direnak. Bisita gidatuen atalean aurkituko dituzu programa honen barruan dauden hurrengo bisitak (beste hainbaten artean). Oharra Edukiera […]

Irakur!zaleak: Jone Bordato

COGITI Aretoa Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Hilabetero, irakur klubak eleberri edo ipuin bilduma bat eztabaidatzen du

Jazzaldia 2026 – tokiko taldeen lehiaketa: Four Clovers

Altxerri Jazz Club - (Altxerri) Reina Regente, 2 (Parte vieja), Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Four Clovers laukote instrumentala 2024an sortu zen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasle talde baten proiektu pertsonal gisa, eta jazzik akademikoenetik aldentzen diren hizkuntza berriak ikertu nahi ditu. Taldearen errepertorioaren barruan, konposizio propio batzuk daude, askotariko eraginak jaso dituztenak, hala nola hard boparen, jazz fusioaren, herri-musikaren eta free jazzaren eraginak. Haiez gain, taldearen erreferentzia nagusien […]

Antzerki erakustaldia: «Transparentes/Gardenak» + «Pepinos en el frigo» + «Sé tu propio amor»

Tabakalera - (Gazteszena eta) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerraren eskutik ikasleen hiru antzezlan taularatuko dira. Lehenengo maila: Transparentes / Gardenak  Euskaraz eta gaztelaniaz. Gorrotoa eta indibidualismoa nagusi diren mundu bat utzi diguzue eta guk konpontzea nahi duzue. A ze erronka! Zaila daukagu baina empatiaz eta alkar zainduz saiatuko gara. Zuzendaritza: Belén Cruz Ahozko lana: Xabier Ormazabal Gorputz lana: Laida Etxebarria Aktoreak: Ainhoa […]

Literatur solasaldiak: «Silueta» (Harkaitz Cano)

Liburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo) San Jerónimo, z/g, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Harkaitz Cano idazlearekin topaketa Silueta bere liburuaren inguruan Iñigo Aranbarrik dinamizatutako euskarazko literatur solasaldian. Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago atxikitako txostenean irakur daiteke. Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.