«Kaka»

Niessen Kulturgunea - (Lekuona Fabrika, Mikelazulo Elkartea eta) Alfonso XI, z/g, Errenteria, Gipuzkoa, España

AEK-Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka irabazi zuen Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren Kaka proiektuak eta Korrika Kulturalean taularatuko da. Agirrezabala eta Olaizolaz gain, Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe ariko dira aktore lanetan. Herriko plazan kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen […]

«Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria?» Zikloa 2026: «Citizen Jane: Battle for the City»

Ernest Lluch Kultur Etxea - (Ernest Lluch K.E.) DK. Anoeta pasealekua, 7, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Matt Tyrnauer zuzendariaren Citizen Jane: Battle for the City (AEB) filmaren proiekzioa Manteo Bizirik elkartearekin batera hirigintza, gentrifikizioa eta etxebizitzaren auziari buruz eztabaida pizteko antolatutako zikloan.  Proiekzioaren ondorengo solasaldian Víctor J. Aspe eta Álvaro E. Olaiz arkitektoek hartuko dute parte. Jane Jacobs-en obraren dibulgatzaile dira biak. Dokumentalak New Yorkeko etorkizun arkitektonikoari buruz bi pertsonek mende erdiz izandako liskarra […]

Santurtziko Zinekluba: «Un simple accidente»

Serantes Kultur Aretoa - (Eliza Zaharra elkargunea) Máximo García Garrido, 13 Behea, Santurtzi, Bizkaia, España

Istripu txiki gisa gertatzen den zerbaitek gero eta ondorio handiagoak sortuko ditu. Vahid mekanikari irandar xumeak kartzelan emandako denbora gogoratu du bat-batean, Eghbalekin kasualitatez topo egin duelako. Bere espetxealdiko kartzelero sadikoa ekarri dio gogora Eghbalek. Kezkatuta, Vahidek espetxeko kide ohiak bildu ditu Eghbalen nortasuna egiaztatzeko. Baina… zer egingo dute bera bada?

«Zerbait sartu zait begian» (Geuretik sortuak)

COGITI Aretoa Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Euskara minorizazio egoera larrian dago, Euskal Herria diluitzen ari zaigu mapan, lurra kolapsotik gertu eta energia iturriak agortzear; gero eta zailagoa eta nekezagoa da bizitzeko poz bat izatea, zertarako eta zertan gabiltzan galderari erantzutea. Abiadura gero eta azaleratuagoan bizi den gizarte scroller-a da gurea, bizitza modernoak gaixotua eta medikalizatua. Poz bat, mezu bat, gogo bat […]

Bilboko Zirkuitua 2026: «El arte de la entrevista»

Basurtoko Udaltegia Zankoeta, 1, Bilbao, Bizkaia, España

2026ko Bilboko Zirkuituaren barne. Familia-sekretuak luzaro isilpean gorde ondoren, bilobak, irakasleek proposatutako ariketa batean, amama elkarrizketatu du, eta sekretuak agerian geratuko dira, horrek dakartzan ondorioekin. Zuzendaritza: Jose Miguel Elvira Antzezleak: Raquel Ros, Loreto Madariaga, Cristina Benavent, Alfonso Diez Doako gonbidapenak saioa egingo den Udaltegian bertan eskuratu ahal izango dira, saioa hasi baino ordubete lehenago (18:00etan), agortu arte. […]

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: «Falla y Lorca, de lo local a lo universal»

Nafarroako Museoa Cuesta de Santo Domingo, 47, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Ignacio García, director Mariola Membrives, cantaora La Orquesta Sinfónica de Navarra vuelve al MUN con una propuesta para la reflexión estética coincidiendo con 150 aniversario del nacimiento de Manuel de Falla. PROGRAMA I Manuel de Falla (1876–1946)El sombrero de tres picos: Suite n.º 1 1. Introducción – Mediodía 2. Danza de la molinera 3. El […]

«Nor naizen baneki»

AZ Azkuna Zentroa - (Bastida Aretoa) Arriquibar Plaza, 4, Bilbao, Bizkaia, España

Harkaitz Canok eta Ximun Fuchs-ek nortasunaren bilaketari buruz idatzitako antzezlana taularatuko dute Artedramak eta Axut!-ek.  Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? […]

VICTOR de DIEGO Quartet

JAZZON Aretoa Urazurrutia, 5-7, Bilbao, Bizkaia, España

Musikariak:  Victor de Diego: saxo tenorrak eta sopranoa Germán Kucich: pianoa Toño Miguel: kontrabaxua Juanma Barroso: bateria

Joseba Sarrionaindia: «Poskolonialismoa»

Touzaa etxea Saint-Palais, Francia

Joseba SARRIONAINDIA idazlearen burutazioak Kolonialismo hitza erabiliko da abiapuntu eta hausnarketa gaitzat. Euskaldunek, hizkuntza minorizatu eta baztertukoek, herri eta kultura eraikitzeko ditugun noraezak eta arazoak. Hau izanen dugu euskal idazle baten ikuspegia bizi garen herriari eta munduari buruz. Eta baliatuko gira galdegiteko literaturak ze paper edo joko eskaintzen ahal duen aitzinean ditugun erronkeri buruz.