Literatur solasaldiak: «Perfection» (Vincenzo Latronico)

Liburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo) San Jerónimo, z/g, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Slawka Grabowskak dinamizatutako ingelesezko literatur solasaldian Vincenzo Latronico idazlearen Perfection liburuaren inguruko saioa. Liburua Donostia Kulturako liburutegietan dago.

«Cómo grabar guitarras: acústica, eléctrica» ikastaroa, Gorka Urrarekin

Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa) - (Alondegiko Moila Gelan) Erribera, 23, Zumaia, Gipuzkoa, España

"Home Studio" estandar batetik abiatuta, gitarra akustikoen eta elektrikoen grabazioan kontuan hartu beharreko beharrezko ezagutzak eta faktoreak irakatsiko dira. Deskribapena Emaitza onenak dituzten gitarrak grabatzeko behar diren tresnak ezagutaraztea. Horretarako, honako hauek hartuko dira kontuan: Grabatu nahi diren instrumentuaren ezaugarriak (gitarra akustikoa, elektrikoa eta anplifikadorea). Erabil daitezkeen mikrofono motak (dinamikoak, zinta, kondentsadorea). Nola eragiten duen […]

Eskola feminista: «Accesibilidad: el unicornio del arte contemporáneo»

Emakumeen Etxea: Santa Maria kalea, 11 Vitoria-Gasteiz, Álava, España

HIZLARIA: Costa Badia, artista eta kultur bitartekaria, Arte Ederren gradua eta Artearen Hezkuntzako graduondokoa dauzka. Madrilgo Sofia Erregina museoan egiten du lan, Hezkuntza Sailean, irisgarritasuna eta kultur bitartekaritza koordinatzen MODERATZAILEA: Eginaren Eginez Hitzaldi honetan, Costa Badia artista eta kultur bitartekariak bere lan artistikoaren zati bat partekatuko du gurekin, bere identitatea (desgaitasun bat daukan emakumea) ikuspegi […]

Astearte Musikalak 2025-26: Marcel Tadokoro

Vital Fundazioa Kulturunea - (Dendaraba) Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea), Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2025-26ko Astearte Musikalak programaren barne. Marcel Tadokoro Fukuokan jaio zen, Japonian, "familia literario" baten baitan. 8 urte zituela hasi zen pianoa jotzen Japonian. Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean masterra lortu ondoren, Parisko École Normale de Musique eskolan sartu zen. Marcel Tadokorok nazioarteko hainbat lehiaketatan jaso ditu sariak, besteak beste, "John Giordano" Jury […]

«Contra la Prehistoria: cómo los pueblos originarios han creado la Amazonia»

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Oharra: Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da Amazonian azken hamarkadetan egindako ikerketa arkeologikoek erakutsi dutenez, duela 13.000 urte inguru bertan bizi izan ziren herri indigenek sakonki aldatu zuten eskualdea, eta natura-ondaretzat ez ezik, ondare biokulturaltzat ere hartu beharko litzateke. Hitzaldi honetan hipotesi hori sostengatzen duten elementu batzuk aurkeztuko dira, baita sakonki mehatxatuta dagoen eremu hori babesteko […]

Sevak Avanesyan & Josu Okiñena

Usurbe Antzokia - (Victoria Eugenia Antzokia) Bideluze Plaza, Beasain, Gipuzkoa, España

Sevak Avanesyan (biolontxeloa) eta Josu Okiñena (pianoa) bikotearen kontzertua Batura Zikloaren barruan. Aita Donostiaren jaiotzaren 140. urteurrena eta heriotzaren 70. urteurrena oroituko dituen zikloaren baitan, biolontxelo eta pianorako programa bat aurkeztuko digu Batura Zikloak, bere ondarea eta Europako tradizioa lotzen dituen zubi bat marraztuz. Aita Donostiaren lanekin batera, errepertorioak Jesus Guridi eta José María Usandizagaren lanak biltzen […]

JEFF TWEEDY (Kursaal – otsailak 10)

Tabakalera eta Kursaal Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Jeff Tweedy, Wilcoren sortzaile eta liderra, Estatu Batuetako rock garaikidean eragin handienetakoa izan duen musikagilea da. Twilight Override izeneko disko berria aurkeztuko du kontzertu honetan, eta entzuleek bakarkako bosgarren lan honetako kantu berriak ez ezik, Wilco eta Uncle Tupelorekin egindako diskografiako klasikoak, Tweedyk ez beste inork eskaini dezakeen egiazkotasunez interpretatuak, gozatu ahal izango dituzte bertan. […]

Irakurri matte: «JUANA» (Jon Artano idazlea saioan izango da)

Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa) - (Alondegiko Moila Gelan) Erribera, 23, Zumaia, Gipuzkoa, España

2022an Tene Mujika beka irabazi zuen Anderik Ande proiektuarekin, eta egitasmo horren baitan, Hego Amerikan egin zuen bidaia. Kolonbian izan zen bi alditan, eta egonaldi haien ondotik osatu du Jon Artano kazetari zestoarrak Juana eleberria. Juana Perea Plata 1937an Bilbotik Bogotara ihesi joandako euskal familia batean jaio zen. Nerabetan etxetik alde egin zuen abentura bila Karibera, eta urpekaria izan zen, […]

Bisita gidatua + 55: «Euskal Herriaren historia, Historiaurretik XVIII. mendera»

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua erakusketa iraunkorrera, kasu honetan, Aztarnak Oroimenean atalera, non Euskal Herriko historia errepasatzen den Historiaurretik XVIII. mendera. +55 Kultur Gidak programako bisita gidatuak sei ibilbide ezberdinetan antolatuta daude, erakusketa iraunkor osoa ezagutzeko txandakatzen direnak. Bisita gidatuen atalean aurkituko dituzu programa honen barruan dauden hurrengo bisitak (beste hainbaten artean). Oharra Edukiera beteta […]