«IRAKURKETA LABANA BAT DA» irakurketa-kluba: «Trilogia»

Bizenta Mogel Liburutegia (Durango) Komentu, 8, Durango, Bizkaia, España

Dinamizatzailea: LEIRE BILBAO BARRUETABEÑA   Irakurketak plazeretik du batez ere. Baina batzuetan irakurketa labana bat da. Labana distiratsu arriskutsua, plazer zorrotzetik duena. Begirada zorrozten du mingainarekin batera. Eta kontuz labanaren ahoarekin belarrira xuxurlatzen hasten bazaizu, ea ze tentazio pizten dizun. Irakurketa labana bat da. Ez baitago labanaren ahoan norbere burua islatuta ikustea baino gauza kitzikagarriagorik. […]

«Txizatoki bat eszenatokian» + «Hamalau»

Nafarroako Antzerki Eskola San Agustin, 5, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Txizatoki bat eszenatokian Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia "Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta […]

Komiki kluba: «Utzi azalari»

Arrasateko Liburutegia Azoka Kalea, 1, Arrasate / Mondragón, Gipuzkoa, España

Programazioa 2025-2026 Otsailak 11, eguaztena: ‘Zimurrak’, Paco Roca Martxoak 11, eguaztena: ‘Utzi azalari', Ainara Azpiazu "Axpi" Apirilak 15, eguaztena: ‘Hodeien gaineko aldean’, Sandra Garayoa, Bertol Arrieta Maiatzak 13, eguaztena: 'Fun home: familia-istorio tragikomiko bat', Alison Bechdel Ordutegia: 18:00-20:00Koordinatzailea: Amaia Mariezkurrena Klubaren funtzionamendua Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, […]

Sir Richard Bishop

Dabadaba Mundaiz, 8 - Bajo, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Sir Richard Bishop gitarrista eta konpositore estatubatuarra da, musika esperimental eta akustikoaren alorrean erreferentea. Sun City Girls talde mitikoaren sortzaileetako bat izanik, bere ibilbide luzean folk, blues, musika tradizional eta inprobisazioa uztartu ditu, estilo pertsonal eta bereizgarri batekin. Bakarkako proiektuetan, gitarraren bidez paisaia sonoro bereziak sortzen ditu, entzulea bidaia musikal sakon batera gonbidatuz.  

Nortasuna Sarean 2026: «Zer berri? Egungo komunikazio era(k)»

San Telmo Museoa - (Eliza) Zuloaga Enparantza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Nola aldatu da komunikazioa azken urteetan? Zein bilakaera izan dute hedabide tradizionalek? Nola eragin du komunikazio agentzien lan egiteko moduan? Eta komunikazio estrategietan? Gaian aditu eta arituak diren hainbat profesionalen hitzaldi eta mahai-inguruarekin, egungo komunikazio era(k) ezagutuko dugu. Informazio gehiago eta izen-emateak (aurrerago): Zer berri? Egungo komunikazio era(k) OharraSolasaldi hau streaming bidez eskainiko da

Jazzaldia 2026 – tokiko taldeen lehiaketa: Malaka

Tabakalera - (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA) Andre Zigarrogileen plaza, 1, Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Malaka taldea musikari gazte batzuen proiektua da, eta hainbat musikatako elementuak fusionatzen dituen soinu eklektikoa eskaintzen du. Musika mota horien artean, jazza, rocka, popa eta funka aipa ditzakegu. Konposizio originalez osatutako errepertorioarekin eta bere zuzeneko hipnotikoarekin, Malakak publikoarengana hurbildu nahi du bere aniztasun musikala, modernoa, berritzailea eta interesgarria. Gonzalo Encinal (pianoa, teklatuak) Aitor Marimon (gitarra) Ager Alzola (bateria) Beltrán del Álamo (baxua)

«X La voz de tu Facultad»

Nafarroako Museoa Cuesta de Santo Domingo, 47, Pamplona/Iruña, Navarra, España

Museoak La Voz de tu Facultad lehiaketaren X. edizioa abiarazi du, fakultateen arteko lehiaketa bat, campuseko izar berria aukeratzeko. Parte hartzeko, aukeratutako abestiarekin bideo bat edo mp3 fitxategi bat bidali behar da, kantuan agertzen zaren tokian. Aukeratu oinarri instrumental on bat edo laguntza moduko zerbait: gitarra, pianoa… Finalistek zazpi prestakuntza-saio jasoko dituzte Jana Producciones-en eskutik, […]

Loraldia 2026: Eñaut Elorrieta & Alos Quartet «AHOTS KORDAK»

Sociedad Filarmónica de Bilbao Portuko Markesaren kalea, 2, Bilbao, Bizkaia, España

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan. Eñaut Elorrieta & Alos Quartet Ahotsa eta sokak. Elementu horiekin arituko dira Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet.Elkarren diskoetan askotan kolaboratu duten arren, lehenengo aldiz aurkezten dute zuzeneko proiektu bat elkarrekin: Ahots Kordak. Kontzertu bakan eta berezia izango da. Eñaut Elorrietaren ibilbide osoa izango du ardatz nagusi emanaldiak, bere garai guztietako […]

Irakurketa Txokoa: Miriam Mendoza

Sanz Enea Zarauzko Udal Liburutegia Nafarroa, 22, Zarautz, Gipuzkoa, España

Gurasoak ere ipuin kontalari Miriam Mendozaren eskutik HAUR LIBURUTEGIA 17:30 EU/ doan / 3-6 urte Edukiera mugatua. Gonbidapenak haur liburutegian banatuko dira 16:00etatik aurrera