Joaquín Caserza: «Conversaciones con mi mente»

Campos Elíseos Antzokia - (Eliza Zaharra elkargunea) Bertendona, 5, Bilbao, Bizkaia, España

Conversaciones con mi mente es un show de humor sobre la salud mental, pero que va muy en serio. Joaquín Caserza invita al público a explorar, de manera divertida, lo que ocurre dentro de su cabeza, teniendo conversaciones con su mente, su ansiedad, su miedo, su cuerpo y otros personajes que cobrarán vida en el escenario. […]

«Frankopoleon» (Geuretik sortuak)

COGITI Aretoa Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Proiektu honek, kulturartekotasunaren begiradatik, euskal identitatea behatzea du helburu. Hala, haren xedea euskal identitateaz -hobeto esanda, identitateez- hausnartarazten duen antzezlan bat sortzea da. Horretarako, E/euskal H/herriko biztanleen bizipen, gogo eta gogoetak jaso eta grabatuko ditu, identitate anitzak oholtza gainean gorpuzteko eta herritarren ahotsei leku berezi eta beharrezkoa emateko.

«Zerbait sartu zait begian» (Geuretik sortuak)

COGITI Aretoa Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa, España

Euskara minorizazio egoera larrian dago, Euskal Herria diluitzen ari zaigu mapan, lurra kolapsotik gertu eta energia iturriak agortzear; gero eta zailagoa eta nekezagoa da bizitzeko poz bat izatea, zertarako eta zertan gabiltzan galderari erantzutea. Abiadura gero eta azaleratuagoan bizi den gizarte scroller-a da gurea, bizitza modernoak gaixotua eta medikalizatua. Poz bat, mezu bat, gogo bat […]

Klaustro Sounds 26: Alondra Bentley «LA MATERIA»

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena. Vitoria-Gasteiz, Álava, España

2026ko Klaustro Sounds jaialdiaren barne. Kontzertu honetan, Alondra Bentleyk teklatu-jotzaile Érika Lópezekin batera La materia albumeko eta aurreko lanetako abestiak interpretatuko ditu. La materia album liluragarria, sakona eta zirraragarria da. Intuizioaren eta nolabaiteko kaosaren lagun, ez zuen album kontzeptual bat egitea aurreikusi, baina abestiak bere kasa lerrokatzen joan ziren, egoeren seme-alaba bailiran. Izan ere, mundu […]

«A&S: Viajeras del espacio»

Noaingo Kultur Gunea Calle Real, 10, Noáin (Valle de Elorz)/Noain (Elortzibar), Navarra, España

Proposamen eszeniko honek enpatia, fantasia, elkarrizketa eta komunikazioa sortu nahi ditu, unibertso martetar eta fantastiko baten barruan. Bolumen, zirkulu eta esferaz betetako leku ezezagun bat eraikitzen dugu. Beste planeta bateko izakiak mundu honetaraino iristen dira elkarreragiteko eta lurtarrekin jolasteko. Magia plastiko eta piktorikoa duen obra surrealista, objektuei, dantzari, teknologiarekiko harremanari eta publikoaren parte-hartzeari esker sortua. […]

«Feriantes»

Francisco Arbeloa EP eta DBH Reynoko Areto Nagusia - (Antzokia) Avenida Diputación, 72, Azagra, Navarra, España

Sormena creación El Patio Teatro / Antzezleak actores  Alejandro López, Julián Sáenz-López eta Diego Solloa / Zuzendaritza eta dramaturgia dirección y dramaturgia Izaskun Fernández eta  Julián Saenz-López Feriantes atrakzioei, barrakei, tiobiboei eta herri eta hiri guztietan ilusioa eta dibertsioa salduz denbora eta bizitza eman duten pertsona guztiei egindako omenaldia da. Feriantes es un homenaje a […]

Loraldia 2026: VERDE PRATO «Bizitza eztia eta Euskal Pop Erradikala»

Guggenheim Bilbao Museoa - (Museoko Atrioan) Abandoibarra Etorbidea, 2, Bilbao, Bizkaia, España

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan. Euskal kantutegia berritzen ari diren artista gazteen belaunaldi berri baten erakusle da Verde Prato. Ohikoak ez diren bideetatik ari da sortzen etorkizunari begira, baina iragana ahaztu barik.  Horregatik, kontzertu honen atal nabarmena izango dute Euskal Rock Erradikala etiketa daramaten hainbat kantek. Verde Pratok berak miresten dituen laurogei hamarkadan sorturiko abestiak […]

Hodei Magoa: «3 elementu – esperientzia magiko murgiltzailea»

Lodosako Kultur Etxea - (Bekoportale) Escuelas, 2, Lodosa, Navarra, España

Leku txiki batean, jendetzatik urrun, magia ez da bakarrik ikusten... sentitu egiten da. Giro intimo eta 360º inguru honetan, une bakoitza bakarra da, eta xehetasun bakoitza kontu handiz diseinatuta dago, publikoa sentsu anitzeko bidaia baten protagonista bihur dadin. 

Hernaniko Aurresku Txapelketa 2026

Biteri Kultur Etxea Nafar kalea, 18, Hernani, Gipuzkoa, España

???????2025-2026 aurresku ligaren sailkatze froga. Bertan, Gipuzkoako eta Nafarroako A saileko dantzariak (8-9-10 urte) eta B sailekoak (11-12-13 urte) arituko dira. Gazte mailako Gipuzkoar erarako Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria izango da. Antolatzailea: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra Sarrera doan

Ekain Pailazoa: «Hautsak harrotzen»

Ispiluen gela Deba, Gipuzkoa, España

Ekain pailazoa bueltan da ikuskizun berriarekin, Hautsak harrotzen, beste behin ere Euskal Herriko haur, gazte eta helduak txunditzeko asmotan. Jolasa, umorea, katxondeoa eta zirkua; guztiak uztartuko ditu Ekain pailazoak bere abilezien bitartez publikoa liluratuko duen ikuskizun honetan.