Quique González
Sanagustin Kulturgunea Enparantza Nagusia, 5, Azpeitia, Gipuzkoa, EspañaQuique Gonzalez musikariak '1973' diska aurkeztuko du martxoaren 27an Sanagustin kulturgunean.
Quique Gonzalez musikariak '1973' diska aurkeztuko du martxoaren 27an Sanagustin kulturgunean.
Euskara minorizazio egoera larrian dago, Euskal Herria diluitzen ari zaigu mapan, lurra kolapsotik gertu eta energia iturriak agortzear; gero eta zailagoa eta nekezagoa da bizitzeko poz bat izatea, zertarako eta zertan gabiltzan galderari erantzutea. Abiadura gero eta azaleratuagoan bizi den gizarte scroller-a da gurea, bizitza modernoak gaixotua eta medikalizatua. Poz bat, mezu bat, gogo bat […]
Neri(H)ari - Myriam Perez Cazabonen?40. Bidegurutzea?lana inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begiratu ahal izateko, atzera-begiratze bat; edo ber-begiratze bat. Bidean egote eta egite bat. Pentsamendu, ekintza eta paisaia ezberdinetatik, bakardadean igarotze bat eta horrela adierazten du artistak: "Behin eta berriz errepikatzen zaidan amets bat dut: hortz guztiak etengabe […]
Mar Gómez konpainiak, bere 30 urteko ibilbidearen ospakizunen barruan, Mar Gómez eta Magda Puyoren Martyrs lan hau aurkezten du. Umorea eta drama uztartzen dira giza kontraesanei buruzko alegoria honetan. Narratiba zatitu batekin planteatutako eszena-segida azkar batean, martiri talde batek, gure imajinario kolektiboan dagoenak, ironia eta sarkasmoz bustitako antiheroi komikoen talde baten antzera jokatuko du: Marilyn […]
Maitasuna pantailan zehar, ghostinga, bat-egiteak eta desadostasunak, koldarkeria, ilusioak eta itxaropenak. Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu antzezlan honek, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik. […]
A. Izagirre idazlearen Vuelta al país de Elkano liburua landuko da. Dinamizatzailea: Mónica Leiva Plaza kopurua: 20
Liburutegi Nagusia eta Kabizeseko haur liburutegia. 2026ko lehen hirulekoa
"Maruxak 2019an sortutako kolektibo trabesti bat da, Iruñeko Mendillorrin jaioa. Haien proiektuak trabestismoa, musika eta euskal tradizioko elementuak uztartzen ditu, folklorea ikuspegi queer, komunitario eta aldarrikatzaile batetik berreraikitzeko. Folklore Travesti bezalako ikuskizunaren bidez, genero-rolak zalantzan jartzen dituzte eta ospakizun-guneak aniztasunaren eta adierazpen askearen espazio bihurtzen dituzte. Azken urteotan Nafarroako hainbat gunetan aritu dira eta LAIAK […]
The 80’s Show omenaldi kontzertua Neon Collective taldearen eskutik: U2 Depeche Mode The Cure
Antzezlanaren ekintza eleberriaren aurkezpen gau berean hasten da, norbaitek Clararen atea jotzen duenean. Bi urte baino gehiago ziren elkar ikusi gabe, eta kaleak gogor zigortu du, baina berehala ezagutzen du. Manuela da, Clara inspiratu zuen etxegabetutako emakume zaharra. "Kandidako pertsonaia bezala, zure etxean hartu nazazun etorri naiz, eleberrian egiten duzun bezala." Clarak, nahi ez arren, […]